Dudarik gabe, esperientzia oso aberasgarria
izan da. Nire inguru hurbilean, “hezkidetza” hitza erabat ezezaguna zen, eta
niretzat ere bai. Ikastaroarekin, ni elikatzeaz gain, gainontzekoengan interesa
piztea ere lortu dudala esango nuke. Jadanik badakite zer den eta beraiek ere
beharrezko ikusten dute. Pertsona zein profesional mailan handi egin naizenaren
uste ez, ziurtasun osoa daukat. Azken finean, bizitzeko, harremantzeko ikuspegi
berri bateko ateak irekitzen dizkizulako hezkidetzak.
Prozesu osoa laburbilduko duen abesti bat aukeratzekotan hasierako
berarekin geratuko nintzateke: makakoren marea de gente. Izan bat egiten dut
bertako bi ideiekin: aniztasunaren garrantzia, desberdina aberatsagoa dela; eta
tantaz tanta itsasoak sortzen direla. Hau da, hezkidetzaren iraultza
norbanakoak hasten da baina talde izaera oso handia ere badu, indarrak batuz
eraldaketa handiagoak.
Ikastaroari lotuko zenizkiokeen 3 hitzei erreferentzia eginez,
ondorengoak izango lirateke:
- · Hazkuntza pertsonala
- · Sentimendu gazi/gozoak: emakumeak historian zehar eta gaur egungo gizartean jasaten duen egoera dela eta. Aurrera pausu handiak egin dira eta oso pozgarria da baina oraindik asko dago egiteko.
- · Bizimodu bat; behin hezkidetzaren ateak irekirik, bizia ikusteko eta jokatzeko ate berriak irekitzen dira.
Ikaskuntza.
Nire buruari buruz ikasi dut, lehenik eta behin
gaiarekiko nuen ezjakintasuna handia zela. Eta nola, ezjakintasun horren
ondorioz, gizarteak inposaturiko jarrera eta pentsaerak itsu itsuan jarraitzen
nituen nire hautu pertsonalak izango baziren lez. Hitz gutxitan, erabat
baldintzaturik bizi nintzela eta oraindik ere bizi naizela. Ikastaro kideekin izandako elkarrekintzak
erabat positibotzat baloratzen ditut; izan ere, guztiok bizipen zein
esperientzia ezberdinak bizi izan ditugu eta horrek elkar elikatzera eraman
gaitu: informazioa partekatu, euskarri ezberdinen berri eman, positiboki
baloratu esku hartzeak plazaratu …
Zer
esango zeniekete hezkidetzaren inguruan interesa duten edo piztu diezuen
horiei? Dudarik gabe bertan murgiltzeko. Pertsona
moduan hazteko aukera paregabea dela, gizartekide aktiboagoa izateko,
parekideagoa … baina nahiz eta aktibo izan nahi ez, pertsonalki hausnartzeko
eta jabetzeko ezinbestekoa dela deritzot. Nire pertsonalki, mundua beste begi
batzuez ikusteko oso baliagarria egin zait. Ikusteko eta ikus nazaten.
Etorkizunera
begira …
egia da bai hasiera guztiek amaiera dutela, eta
jadanik ikastaroari iritsi zaiola berea baina; nire iritziz, hezkidetzarena ez
da hasi eta amaitzen den horietakoa. Behin bertan sarturik, aurrera joatea
besterik ez dago. Aurrera, elkarrekin
indarrak batuz eta tokian tokiko esku hartzeak eginez … izan ere oraindik bide
oso luzea dugu aurretik.
Hezitzaileen garrantzia ere aitortu nahiko
nuke, gure jarrerak eredu bai dira aurrentzat. Hori dela eta, eskola
curriculumaz (ezkutu bai agerikoa) hausnartzea funtsezkotzat jotzen dut.
Eta esan bezala indarrak batzea, eskola
komunitate osoaren inplikazioa funtsezkoa izanik.
Plazer bat izan da, ondo izan!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina