Ibilbide luze baten ostean,
ikastaroa bukatzen ari da, baina bidea ez da hemen amaitzen.
Ikastaroaren esperientziari
dagokionez, lehenik maila pertsonalean eta ondoren profesionalean hitz egingo
dut.
Maila pertsonalean, hezkidetzaz
hitz egiten hasten garenean, barneak mugitzen dizkizun gai bat dela uste dut,
lehenago ikusezinak ziren gauzak ikusten hasten zara eta bapatean beste
errealitate bat ikusiz, zure errealitatea aldatzen doa. Beraz, duela urte
batzuk hasi nintzen prozesu honetan, betaurreko moreak janzten, baina ikastaro
honetan oraindik ikusten ez nituen gauza gehiago begiratzen eta aztertzen ikasi
dut. Horregatik, esan dezaket pertsonalki asko eman didan ikastaro bat dela, nire
buruaren ezagutza eta ahalduntzea bultzatuz.
Bestetik, maila profesionalerako, ikastaro hau egin
izana asko gustatzen zait, beste eredu baten alde egitea delako, beste
hezkuntza filosofia bat non pertsonen bizitza erdigunean jartzen den, jendea
gizartearen mugetatik at hezi dadin. Gainera, baliabide mordoa biltzeko balio
izan dit azpi gai guztietan, bai ikastaroaren aldetik eta baita ikaskideen
aldetik.
Prozesu hau, bide baten etapa bat
dela esango nuke, baina oraindik etapa gehiago ditut egiteko. Beraz, nire
sentimendua ikastaroarekiko, indar eta energia iturri gisa jaso izana da
aurrera egiteko. Prozesu koloretsu bat izan da, non momentu argiagoak eta ilunagoak
egon diren, baina kolore guztiek eman didate zer ikasi.
Pertsonetatik asko ikasten duen
pertsona bat naizela diot beti, eta ikastaro honetan, zuetako bakoitzak hori
horrela dela erakutsi duzue. Oso polita iruditu zait gai bakoitzaren aurrean
bakoitzaren ikuspuntua, motxila, esperientzia, hausnarketa… partekatzea, are
gehiago ikasiz eta aberastuz.
Nik ikasitakoari dagokionez,
edukietaz gain, hainbat izan direla, gure egunerokoan ikuspegi kritiko hori
ezartzea izan da, ikusten ditudan jarrerak kuestionatzea eta esan dezaket
ikastaro honen amaieran hezkidetzataz askoz gehiago hitz egiten dudala
jendearekin hasieran baino.
Beraz, uste dut guztion arteko
elkarrekintza oso aberasgarria izan dela eta gainera ikastaroari beste
zentzu bat emanez.
Gu jarraitzen ibili zareten
guztioi, batetik eskerrak eman eta bestetik hezkidetzaren inguruan,
hausnartzera, elkarbanatzera, debate guneak sortzera... animatzen ditut,
norbere burua ezagutzeko prozesu ederra iruditzen baitzait.
Hezkidetzaren inguruko itxaropen,
nahi eta asmoei dagokienez, kontziente naiz hezkidetza prozesu bat dela,
pixkanaka joango garela helburu ezberdinak lortzen, baina pauso hauetan edozein
generoko jendea egotea nahiko nuke, denok baitugu hezkidetzatik zer ikasi, eta
jende askok buruan duen aurreiritzi “feminazia” desagertzea, eta denon artean
beste gizarte eredu bat sortzea litzake. Horregatik, uste dut erronka nagusiena
hor dugula, feminismoak, genero teorioak… sortzen duten aurreiritzi hori
gainditu eta denon artean elkarlanean hastea.
Amaitzeko, hona hemen nire kanta:
Milesker denoi gidari, ikaskide zein jarraitzaileei, plazerra
izan da prozesu honen parte izatea!
Segi dezagun hezkidetzaren akelarrean dantzan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina