2017/12/06

FLORERO IZATEARI UTZI ZIOTENAK!

Ikusiak ikusi, zer pentsatua eman dit gai honetan ikertu, behatu, ikusi eta entzun dugunak. Neure buruaz hitz egiten hasiz, jakitun naiz ikaskuntza prozesuan zehar emakume izen gutxi ikasi ditudala; horihorrela atal honetako irakurgaia oso interesgarria irudituzait, eta aldi berean lotsa sentitu dut dudan kultura faltagatik. Dena den, ni bezalatsu beste hainbat herritar daudela esango nuke, gizon zein emakume. Gaur egun errazagoa deritzot historian eragina izan duten emakumeei buruzko informazioa aurkitzea; geroz eta sarriago eta toki gehiagotan  entzuten den gaia da. Dena den, nork bere interesetik ikertu eta abiatu beharra dagoela uste dut oraindik ere. Azaleko informazioa soilik iristen zaigu, hau da, emakumeek ere historian eregina izan dutela aipatzen zaigu, baina nor izan ziren eta zer egin zuten jakiteko interesa behar da. Interesik ez dutenen gana ez gara helduko azaleko informazio horrekin, interesa dutenak aldiz, informazi hori jaso eta ikertzeari ekingo diote. Hori da nire inguruan sumatu dudana bederen. Kontuak kontu, geroz eta entzunagoa den arren, oraindik ere zabalkundea falta zaiola esango nuke gai honi.



Aurreko ikasturteetako postak aukeratzen hasiz, Orioko HerriIkastolarena aukeratuko nuke.
Oso aurkezpen txukuna eta argia izateaz gain, hainbat baliabide aurkezten ditu. Horien artean ezkutuko amandreei buruz azpimarra saioaneginiko  solasaldia ageri da. Interesgarria benetan!

Jarraiki, euskal emakume aitzindari bat aipatzekotan, Maurizia Aldaiturriaga aipatuko nuke. 


Maurizia plazan jardun ohi zen aurrenetariko panderojole emakumea izan zen.  1904.urtean Zeberion jaio zen, eta txikitatik ikasi zuen panderoa jo eta koplak abesten. Garai hartan plaza gizonena zela esan ohi zen eta ez zegoen ongi ikusia emakumea herriz herri, plazaz plaza panderoa jotzen ibiltzea. Urte haietan emakumezkoak panderojoleak soilik izan zitezkeen, trikitilaria gizonezkoa izan ohi zen. Dena den, emakumeek etxean panderoa jo arren, etxetik kanpo panderoa joz ibiltzea ez zen begi onez ikusten. Maurizia ordea, kaleko musikaria zen, hainbat trikitilariri laguntzen ibilia da. Gainera,  “karakol”  trikitilariarekin ezkondu zen, eta biak ibiltzen ziren euren seme-albak hartuta batera eta bestera. Dirua lortzen zen eta hori zen garrantzitsuena. Bere atzetik gehiago dira plazara atera ziren emakumeak, hala nola Felisa Bermeosolo,  Francisca Antonia Irizar, etab. Beraiek gure aitzindari izanik, gaur egun hamaika gara kalean gabiltzan trikitilari eta panderojoleak. Huntza taldeak ere “ARRO GAUDE” emakumeen aldarria eginez ateratako abestian ere presente ditu aurrez aipaturiko hiru emakumeak.  


Aurrez aipatua ikusirik, oraindik ere zer egina badagoela uste dut, hori horrela honako hauek lirateke hau guztia ermu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak:
    -Gizartekideok barneratu behar dugu egoera, guztiok bizi behar dugu kontziente. Oraindik ere Androzentrisk¡moa, sexismoa, jabetza lapurketa..hor daudela ohartu behar dugu. Lanean hasteko lehenengo urratsa betaurrekoak jantzi eta egoera horiek ikustea da.
    -Hor daudela jabetu, eta aldatu NAHIA sustatu behar dugu herritarrengan. Sarritan, konformismoa, interes falta, beldurra, etab. tarteko alboratu egiten baitugu egoera hau.

    -Eta azken erronka nagusiena, guzti hau ikusi ondoren, pentsakera honen alde egotetik, alde egitera igarotzea da. 

  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina