ESKERTZA ETA AGURRA
Kaixo denoi, agurra idazteko momentua iritsi da eta eskertzeko
hitzak besterik ez zaizkit etortzen burura...eskerrak, eman dudan
apurra hamar aldiz biderkatua etorri zaidalako bueltan.
Gai bat irakurri eta hausnartu behar nuen bakoitzean, zuen
ekarpenekin zabaldu eta aberastu egin delako behin eta
berriz.Erantzun ez zaituztedan arren,lanak gainezka egin didan
arren, arretaz irakurri eta jarraitu zaituztet...gozamena hutsa
izan da zuen esperientzia eta iritziak irakurtzea... zuek
bidalitako baliabideak betiko geldituko dira nerekin...
mila mila esker!
Hiru hitz eta kontzeptu hauek aukeratuko nituzke laburpen gisa:
ESKERRAK
LAN TALDE JANTZIA ETA ESKUZABALA
FORMAKUNTZA-HORNIKUNTZA PERTSONALA ABERATSA
Orain eskolan teoriatik praktikara pasatzeko unea da, eskolako hezkidetza-plana diseinatzeko momentua iritsi da, honetan ere izan dut ikastarokide baten laguntza zuzena, eta hemendik bidaltzen dizkiot nere eskerrak. Beldur naiz, baino zuen iritzi, informazio eta baliabidez josita bukatzen dut ikastaroa, beraz... aurrera, beti aurrera!!
Bukatzeko esan Kashbaden "oinutsik" kantak laburbiltzen duela gai bakoitzak jorratzerakoan, ikastaroan zehar sentitu dudana.Estutzen diguten oinetakoak kendu,zergatik estutzen duten, zenbat estutzen duten konturatu eta bestelako errealitatea irudikatu dudan aldiro... hemen hitzak:
Oinutsik
Zapatak
erantzi ditut, lokarriak askatuz
Oinutsik belarraren laztanak nabaritu nahi ditudalako
Nire azalean
Egurraren beroa, harriaren hotza
Askatasunean
Oinutsik belarraren laztanak nabaritu nahi ditudalako
Nire azalean
Egurraren beroa, harriaren hotza
Askatasunean
Zapatak
erantzi ditut, nire burura neurtzeko
Hazi ote naizen ikusteko, ez nire altuera jakiteko
Askatasunean
Hazi ote naizen ikusteko, ez nire altuera jakiteko
Askatasunean
Modak
agindutako plataformek
Bihotza lurretik geroz eta gehiago
Aldentzen didate
Bihotza lurretik geroz eta gehiago
Aldentzen didate
Zapatak
erantzi ditut nire barneak hala eskatzen
zidalako
Askatzeko
Distantziak gerturatzeko
Kilkerren kantuak nire belarriek ezezik
Nire oinek ere lurraren zirrararen
Bidez bizi ditzaten
Askatasunean!
Askatzeko
Distantziak gerturatzeko
Kilkerren kantuak nire belarriek ezezik
Nire oinek ere lurraren zirrararen
Bidez bizi ditzaten
Askatasunean!
Euskal Herriko bi handiekin uzten zaituztet: SORKUN RUBIO eta AIORA RENTERIA...
Adiorik ez...
ainara
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina