2022/03/09

Libre izateko

 

Indarkeria matxista emakume guztion egunerokoan dago presente. Batzuetan modu ikusgarriagoan eta beste batzuetan ez hainbeste. Jarrera matxista horiek guztiak dira ikusarazi eta gainditu beharrekoak, hori baita aurrera egiteko lehenengo urratsa. Indarkeria horri aurre egiteko daukagun tresnarik eraginkorrena da autodefentsa feminista.



Hori guztia ikasleekin lantzeko baliabide bat gomendatu beharko banu, honakoa litzateke.

Mikromatxismoak lantzeko dossierra: https://issuu.com/aiaraldea/docs/mikromatxismoak_lantzeko_dosierra



Nahiko baliabide osatua da, eta horretan oinarrituta egin daitezke veste hainbeste lanketa.

Horren adibide izan daiteke Ekintza ikastolako ikasleek egindako bideo hau: https://youtu.be/3xrM37nz0Sk Hori eredu hartuta, bigarren hezkuntzako ikasleekin antzeko bideoak egiteko ekimena jar daiteke martxan. Erronka mikromatxis moak azaleratzeko laburmetraia egitea izan daiteke. Ikasleak motibatzeko lehiaketa gisara plantea daiteke. Interneten badaude beste hainbat eredu ere, beharrezko badira erabil daitezkeenak.



Iazko blogeko sarrera bat aukeratu beharko banu, honakoa litzateke: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/ez-beldurrik-eman-ez-beldurrik-jasan.html

Beldurraren kontzeptua jartzen du zentroan, eta hori oso interesgarria iruditzen zait. Beldurrez bizi gara askotan emakumeak eta beldurra sortzen dute sarri gizonek (nahita edo nahi barik batzuetan). Gainera, oso esteka egokiak erabili ditu mikromatxismoen gaia lantzeko.

 Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean landu beharraren justifikazioa honakoa da:

-       -   Lehenenego eta behin, legeak hala markatzen duelako landu behar da indarkeria matxistaren gaia. Hona hemen, hezkidetzaren inguruko legedia azaltzen duen dokumentu interesgarria: https://b06elkarbizitzamintegia.wordpress.com/2013/12/18/hezkidetza-inguruaren-legedia/

-       -   Berebiziko garrantzia dauka gizarte mailako arazoa den hau hezkuntzaren eremutik lantzea. Bertan jar daitezke oinarriak persona helduak direnean lanketa hori eginda izan dezaten.

-        -  Gero eta gehiago detektatzen dira jarrera matxistak gazteen artean, eta horiek identifikatzea eta baztertzea oso garrantzitsua da.

-        -  Kontzientzia kolektiboa sortzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina