Indarkeria matxistak giza eskubideen
urratze larriak diren heinean, ezinbestekoa da hauen aniztasuna zein konplexutasuna
kontuan hartuko duen legedi baterantz urratsak ematea, egun dauden esparru
arauemaileen berrikuspenean, ezarpenean, garapenean zein ebaluazioan sakonduz. Horretarako,
beharrezkoa da indarkeria sotilenak ere bistaratu, salatu, eta hau geldiarazteko
konponbideak bilatzea, iruditeria kultural matxistaren eraldaketa eta
berdintasunaren aldeko jarreretan aldaketa sustatuz.
Egun, hezkuntza ez formala,
oinarrizko eremua da sentsibilizazioa lantzeko, hau adin eta sexu guztietako
herritarrei zuzentzen baita, beti ere, kolektibo bakoitzak dituen beharrak
identifikatzeko aukera ematen duen diagnostiko batetik abiatuta. Eskura uzten
dut, Donostiako Udaleko Gazteria eta Berdintasun Sailek urtero antolatzen duten
Indarkeria Matxistak Nerabezaroan Jardunaldietako 4.edizioan Eider
Goiburuk emandako hitzaldia: Nerabezaroa,
matxismoa eta prebentzio pilulak.
Dena den, gai honetan
irakurritako testuetan aipatzen den kasan, indarkeria matxistarik gabeko
gizartea sustatzeko, gizonen inplikazioa -maskulinitate heterosexual
hegemonikoa interpelatuz eta berriak eraikiz-, eta emakumeen ahalduntze
indibidual eta kolektiboa -autodefentsa feministaren bidez- funtsezkoak
direnaren ustea daukat.
Gaur bertan iritsi zait Nahiko!
Hitzaldien Martxoak 22rako proposamena, zeinetan Jokin Azpiazu, ikasle
mutilen eta berdintasunerako heziketaren inguruan arituko den; zergatik
eta zertarako, hausnarketak eta irizpideak. Eskuragarri uzten ditut kartela,
eta berak idatzitako liburuaren inguruko elkarrizketa
bat.
Aurreko urteetako post ezberdinak irakurri ostean, STOP indarkeria matxistei!! Post-a hautatu dut, bertan egindako ekarpenak ugariak eta baliagarriak iruditu zaizkidalako. Nik ere, zenbait proposamen botako ditut, zuen interesekoak direlakoan:
Bigarren Hezkuntzako Ikasleriarekin indarkeria matxisten gaia lantzeko, SETEM-ek emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten publizitate-, kontsumo- eta komunikazio-modu guztiak bildu nahi izan dituen Fabricando Mujeres egitasmoa proposatu nahiko nuke. Alde batetik, kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistei heltzen dien eta estetika- zein etxe-produktuen, elikagaien edota eremu publikoaren kontsumoa aztertzen duen dokumental bat egin dute, hona hemen hau eskuragarri:
Bestalde, egitasmoaren web orrian, emakume
idealaren prototipo horiek salatzeko kanpaina bat, adibideen katalogo zabal bat
zein alternatibak erakusten dituzten bideoak, artikuluak edo bestelako
materialak daude eskuragarri.
Azkenik, aldez aurretik aipamena
egin diodan post-ean eskuragarri dagoen Carmen Ruiz Repulloren Pepa eta Peperen
istorioa jarri nahiko nuke mahai gainean, bideo hau, oso egokia zein bisuala
baita harreman afektibo-sexualetan eman daitezkeen indarkeria maila ezberdinen
kontzientzia hartzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina