Aste honetan jorratutako gaia
Aniztasun sexualak izan da. Azken hamarkadan izugarri aurreratu dugun harren gizarte
moduan, oraindik ere eraso homofobo/transfoboak egunero gertatzen dira gurean.
Ez dira kasu puntualak. Horregatik ezinbestekoa da aniztasun sexuala gaia
ikastetxean lantzea, eraso hauek etorkizunean gerta ez daitezen. Nor gara gu
erabakitzeko bakoitzak zein maitatu behar duen?
Aurreko edizioetako ikaskidearen
ASKATU KORAPILOA ETA IZAN ZAITEZ ZU! posta aukeratu dut berak
dioen esaldiarekin ados nagoelako erabat “Erraza den gauza bat , besteak onartu eta errespetatu,
trabak baino ez digu jartzen jendarte honek arauen barruan mantentzeko, sistema
heteropatriarkala bizi irauteko.” Gainera baliabide
interesgarriak partekatu ditu lagungarriak izan daitezkeenak gure
egunerokotasunean.
Interneten murgildu ondoren, interesgarriak izan daitezkeen honako baliabideak topatu ditut:
1) Espainiako Gobernuak prestatutakoa
Bestetik
Amnistía
Internacionalen webgunea gomendatuko nuke gaur egun LGTBIQ+ pertsonez pairatzen
duten errealitatearen berri ematen duelako.
Azkenik, ikastetxean edota jendartean lantzeko
erronketako batzuk honakoak dira nire aburuz:
- Homofobia lantzea. Horretarako
ikastetxea leku segurua izatea ezinbestekoa da, norberak bere identitatea askatasunez
bizi dezan.
- Bisibilitatea eman aniztasun-sexualei
estereotipoak hautsiz.
- Formazioa eman hezkuntza komunitateko
partaide guztiei, batez ere familiei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina