2019/03/25

PERTSONA BARRUKOARENA ZAINDU DEZAGUN


 Imagen relacionada

Norberaren emozioak, sentimenduak eta ideiak izango dira oinarria elkarbizitza positiboa lortzeko.  Nor bere buruarekin gustura sentitzen den heinean, besteekin izango dituen harremanetan ere gustura egongo da. Beraz, aste honetako irakurgaian esaten den moduan "pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena".






Noiz esan dezakegu elkarbizitza positiboa lortu dugula ikastetxeetan? Zein izan beharko lirateke gure erronkak?

● Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura badugu.

● Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, curriculumari dagokionean …) dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura lortzerakoan, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu (sexu-generoa, etnia, kultura, maila sozioekonomikoa, ezaugarri fisiko-psikikoak, aukera sexuala...).

● Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak baditu.

● Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak badaude.

● Bake eta indarkeria-eza kultura badago. 
Lehenengo edizioko Mariak dionarekin bat nator:  "aipaturiko erronka horiek guztiak ikastetxeetan lantzeko oztoporik nagusienak, gure pentsaera estereotipatuen ondoriozko jokaerak dira; hauek baitira tratu onen etsairik nagusienak afektibitatezko harremanak eratzeko: nork bere buruarekin, besteekin, hurbilekoen artean, bestelako bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin".
Honi aurre egiten lagunduko diguten hainbat baliabide eta estrategi:
 
  • Mari Jose Urruzolaren pentsakera:  Nor bere buruarekin harreman ona izateko (autoezagutza, autoestimua,autodefentsa, jarrera kritikoa,...); Besteekin (hizkuntza hezkidetzailea,Begikotasunez jokatu, elkartasunezko jarrerak,...); Hurbilekoen artean (elkarri lagundu, sexismorik gabeko jarrerak,...); Bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin (zaindu, arduraz jokatu, ...)
  • Mari Jose Leraren GOLDEN 5 Programa (Gelako klima, Gelaren kudeaketa Harremanak eraikitzen, Familia, Aprendizaia doitua) 
                http://www.golden5.org/golden5/golden5/programa/es/PasosClaves.pdf
  • Nafarroako Gobernuak aurkeztutako SKOLAE programa

  •  Adimen emozionaleko materiala





  




    2019/03/24

    MAITASUN ON- TRATU ON- ELKARBIZITZA ON






    Hauek dira aste honetan nabarmendu nahi ditudan ideiak:

    1. Harremanak.Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da                                     pertsona  barrukoarena.

    2. Elkarbizitza positiboa eta kalitatezkoa
    hezkuntza-komunitateetan.    Elkarbizitza harremanak izatea da; norberarekin,                                    besteekin eta  ingurunearekin. Inor ez denez jakitun jaiotzen,                                      elkarbizitzen ikasi egiten da. Eskolak ikaste-prozesu hori                                              planifikatzeko aukera ematen digu.

    3. Tratu onak ongizatearen oinarria.Ongizateko ezinbertzekoa izango da maskulino                              eta femeninotik hasi eta gainerako  estereotipo guztiei uko egitea.

    4. Maitasunezko tratu onak.





    5. Erantzunkidetasuna edo elkar ardura.

                          BAI, hala da!  Kuantitatiboki denboraren banaketa ekitatiboa izan arren,                         denbora horren erabilera eta denbora horretan egiten ditugun  lanak edo                             gure gain hartzen ditugun erantzukizunak arras ezberdinak dira.

    2016an Leire Gartzia eta Ritxar Bacete ikertzaileek Euskal Herrian aitek haurren
    heziketan eta zaintzan duten inplikazioaren inguruko ikerketan adierazitakoa:
                      "Gizonek berdintasuna defendatzen badute ere, 
                      egunerokoan ez dute hori erakusten."

     Elixabete Imaz, bere tesian amatasunaren gaiarekin aritu zen: 
               
                " Gaur eguneko emakumeek,ez datoz bat amatasun-eredu tradizionalarekin.
                   Gaur egun ama eredu tradizionala jarraitzea frustrantea da emakume                               gehienentzat, baina beste alde batetik jarraitu nahi dugu pentsatzen gure
                   umeek behar dutela ama tradizional hori. Barne borroka handia bizi                                dute amek.”

    +  KALITATEA
    Aurreko ikastarokideek egindako posten artean Mariarena aukeratu dut:

    TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

    gai honi buruz hausnarketa eta laburpen osatu eta argia egin duelakoz. Jarri dituen irudiak ere gustoko izan ditut! 


    Ikasleekin lantzeko aproposa izan daitekeen kantu bi eta gida hauek aukeratu ditut:







    Ene ustetan, hau guztia hezkuntzan/jendartean ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko lantzeko erronkak, hauek lirateke:





  • Tratu onei buruz mintzatu,  solasaldia sustatu, gaia mahai gainean jarri. Zer diren eta haien   garrantzia jorratu. Enpatia eta bere falta bizitu. 

    • Maitasun erromantikoaren mitoa desegin, bere ondorioak aztertuz.
    • Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
    • Autoestimua  indartu, sustatu eta garatu.
    ONGI MAITE, ASKE MAITE, ASKE BIZI!!

    BENETAN  DENAK  BAT  GARA!







    2019/03/23

    TRATU ONEN BILA!!




    Irati Gaztelurrutiaren “Tratu onak sustatzen “ post-a aukeratu dut. Bertan, lehen partean, sentimenduen eta norberarekiko tratu onen  inguruan hitz egiten du.
    Letra-zopa bat aurkezten digu, gaian agertzen diren kontzeptuak topatzeko.
    Beldur barik programaren “tratu onen” gaineko bideoa eta “Amodio zintzoen gida” baliabideak erakusten digu.
    Planteatzen dituen erronkak hauek dira:
    · Tratu onak kontzeptua ezagutaraztea eta gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hiztegian, imajinarioan, normalizatzea.
    · Maitasun tradizionalarekin, hots erromantikoarekin amaitu eta maitatzeko era berriak zabaltzea.
    · Curriculumean tratu onen agerpena sustatzea.
    · Parekidetasunetik sortutako harremanak eraikitzea.
    · Jendarte hetero-normatiboan oinarritutako estereotipoen sortutako segurtasun eza eta autoestimua desagertzea.
    · Auto-irudia eta auto-maitasuna sustatzea.




    Argi dago erronka hauek ezinbestekoak direla, baina nik zerbait gehiago konkretatuko nuke:
    ·        Mutilek adibideak argi ikusi behar dituzte. Horretarako;
    o   Etxeko-lanen inguruko jarduerak planteatu behar dira, beraiek egoera ikusteko eta horren inguruan erreflexioa egiteko.
    o   Ereduak diren gizonezkoekin tailerrak antolatu; gurasoak zein ikasle-ohiak. Praktika onak.
    ·        Nesken kasuan, berdin.
    ·        Kasu bietan, eztabaidak antolatu, gaia plazaratzeko, hori bata modu bakarra kontzientzia pizteko.
    ·        Irakasleagoa eredua izatea. Antolatzen diren ekintza eta jardueratan.

    Sarean aurkitu ditudan baliabide batzuk aurkezten dizkizuet,

       Ć˜     Abestiak
    o   Medianenas & milhombres 



       Ć˜      Bideoak:
    o   Gizon berrien hitzak:  https://youtu.be/ySwGFrFTi7g
    h

    h

    Erantzunkidetasuna helburu

           Hasteko, hona hemen sortu ditudan lelo biak:



    Iazko post-en artean, “Tratu onak sustatzen” izenekoa aukeratu dut. Irati Gaztelurrutiak idatzi zuen eta, nire uste apalean, gaiaren inguruan ikuspuntu interesgarria plazaratzen du.
    Asko guztatu zait berak idatzitako esaldi hau: “Hortaz, gure erantzukizuna  ere bada, tratu onen epidemia goxo hau hedatzea.”. Ederra zinez! Epidemia kontzeptua tratu onekin lotzea itzela iruditu zait.

    Gainera, planteatzen dituen erronkak guztiz burutsuak direla pentsatzen dut.

    Tratu onak lantzeko orduan, berauk ezartzeko estrategiak ikasleei eskaintzea oso beharrezko dela uste dut. Bideo labur honetan hainbat aipatzen dira. Estrategia hauek zerrendatzea eta guztion bizitzan aplikatzen hastea ez da batere ideia txarra.

    Bestalde, beste bideo honetan tratu onen ezaugarriak bistaratzen dituzte Zuazola
    institutuko ikasleek.


    Tratu onei dagokienean, nik uste behinik behin, hezkuntza munduan ezinbestekoa dela erantzunkidetasuna lantzea. Nire ustez berdintasunean hezteko funtsezko urratsa da.
    Zaintza lanen partekatzearen beharraz ikastetxeetan hausnartu eta lantzea guztiz beharrezkotzat jotzen dut.


    Bukatzeko, betidanik pentsatu izan dut hezkuntzaren helburu lagaezina dela elkarbizitza positiboa sustatzea. Ezin da elkarbizitza positiboa izan justua ez bada, eta une honetan gertatzen den bezala, zaintza lanen zama partekatzen ez bada justua izatetik oso urrun gaude.
    Bai hezkuntza munduan, bai jendartean, xede bi hauen alde lanean hasten bagara, bide onean egongo gara, nire ustea da.
    Horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen ekimen hau oso interesgarria iruditzen zait.

    ZAINDU DITZAGUN GURE HARREMANAK!






    Chalkboard Generator


    Asteko honetako gaia konplexua eta sakona dela esango nuke, gure egunerokotasunean eta geure buruarekin zuzen zuzenean loturik dagoelako gai hau. Nik azpimarratu ditudan ideiak, zaintza eta maitasun erromantikoa izan dira. Zaintza, gure bizitzetako ardatz bezala ikusten dudalako, zaintzarik gabe ezingo ginelako bizi, baina, zaintza polita beizain pisutxua izan liteke, eta argi ikus dezakegu zaintza lanare zama zenek daraman kasu asko eta askotan, EMAKUMEAK. Horregatik, zaintzaren inguruan hitz egin beharrean gaude, beharrezkoa dugulako baina, ez delako justua pertsona konkretu batzuen ardurapean soilik geratzea. 

    Bestalde, maitasun erromantikoa gure arteko harremanetan oztopo handi bat dela argi daukat, tratu onetatik urrun geratzen delako. Maitasun erromantikoaren atzean, botere harremana, jeloskortasuna, mesfidantza... eta hainbat gauza daude izkutaturik. Aipatutako hitz hauek noski, ez dira tratu onen lagun, horregatik, orain artekoa desikasi eta aske maitatzen ikasi beharrean gaude, noski errez esaten da, baina, maitasun erromantikoa barru arte sartua dugu eta lan handia da ikasitako guzti hori benetan geure buruetatik kentzea. Hala ere, posible da eta harreman egoki eta osasuntsuak sortzeko ezinbestekoa dugu! 


    Zaintzaren eta lanaren alde ilunetako bat azaltzen duen bidio interesgarri bat txertatzea pentsatu dut:




    Maitasun erromantikoaren inguruan hitz egiterakoan gustoko dut, Brigitte Vasallok dioena entzun eta hausnartzea. Hemen bere bidio labur bat:



    Aurrez, esan bezala gai konplexua da oso gertukoa delako, eta horregatik da beharrezkoa hezkuntzan guzti hau lantzea. Harreman osasuntsu eta askeak eraikitzeko, denon onerako noski! Geure burua zaintzetik hasi eta ingurukoak maitatzen/ errespetatzen ikasi arte. Erronka zaila izan arren, ezinezkoa ez da, eta ikus dezakegu jendartean harremanak eraikitzeko modua aldatzen joan dela, horregatik tratu honen helburua ere bete daitekeela esan genezake.


    Amaitzeko, iazko lanetatik, honako  hau aukeratu dut, aipaturiko erronkekin ados nagoelako.

    2019/03/22

    BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN


    Izenburu bezala II. Hezkidetzaren Planarena hautatu dut, aste honetako gaiarekin lotuta dagoelako. Gaian zehar jorratutako hiru ideia azpimarratu nahi ditut:


    Aurreko ikastarokideen artean Marivi Fernandezen posta aukeratu dut. Oso ondo argudiatuta eta material interesgarri eta berri pila, haien artean: “DecĆ”logo para los hombres europeos en materia de corresponsabilidad”

    Eskola osoan lantzeko hainbat planteamendu/eredu/programa egoki aipatuko ditut.
    • Pentazitate eredua: trataera integratzailea, hezkidetzailea eta irakasle guztion inplikazioa eskatzen dena.  


    • Programa Golden 5. Gipuzkoan asko garatu da eta mooddle batean material guztiak daude zintzilik. Mari Jose Lerak emandako hitzaldi baten bideoa txertatzen dut Golden 5 programa ezagutzeko. 




    • Programa TutorĆ­a entre iguales. Berdinen arteko tutoretza  bultzatzen da. Ikasle nagusienak txikien ardura hartzen dute eta tutore modukoak izango lirateke. Oso emaitza onak ematen dituen estrategia da.

    Hezkuntzan lantzeko erronkak:
    • Eskola komunitate osoa sentsibilizatu tratu onen inguruan, eta gaiaren inguruan lankidetza sustatu.
    • Autoezagutza lantzeko dinamikak sustatu, norbanakoaren alderdi on guztiak identifikatuz.
    • Curriculumean, zeharka, arlo eta une guztietan, adimen emozionala txertatu.
    • Ikasleak ikastetxearen antolamenduan eta arautegia egitea eta aplikatzerakoan inplikatzea. Ikastetxea eta honen antolakuntzaren parte sentitzen badira bere sentituko dute eta dena ondo joan dadila gehiago saiatuko dira.
    • Harremanetarako estrategiak garatzen lagundu ikasleei, bereziki kalitatezko komunikazioa ahalbidetzeko baliagarriak izan daitezkeenak.  Eta gu ere, irakasle bezala, horretan saiatu, ereduak izan.
    • Eguneroko harremanetan ematen diren tratu txarrak identifikatzea, hausnartzea, kritika gauzatzea eta erreziklatzea.
    • Erantzunkidetasuna eta zaintzaren garrantziaz jabetzea eta lekua ematea.
    • Maitasun erromantikoaren aurrean kritikotasuna landu eta beste maitasun eredu batzuk balorean jarri. 

    TRATU ONAK

    Astean zehar hainbat gauza interesgarri aipatu badira ere, nire ustez honakoak dira aipamen berezia merezi dutenak: 





    Iazko ikastarokideen postak irakurri ostean, Patricia Oregiren Kalitatezko harreman positiboak sustatuz izeneko posta hautatu dut. Bertan, harremanei buruzko hausnarketa sakona egiteaz gain, hainbat baliabide interesgarri ere eskaintzen dizkigu. 
    Interesgarria da duela hainbat urte zenbait bailaratan martxan jarri zen Harremonak izeneko egitasmoa. Egitasmoari buruzko informazioa interesatuz gero, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet!
                                     

    Maitasunaren gaiak ere badu zeresana tratu onei dagokienean eta benetan garrantzitsua da hori gizarteari ikustaraztea.



    Ikasleekin gaia lantzeko Steilas sindikatuaren Tratu Onak izeneko unitate didaktikoa benetan aproposa iruditu zait; gaia lantzeko hainbat baliabide eskaintzen baititu aipatutako gidak.

    Tratu onen gaia ikasleekin nahiz jendartean lantzea ez lan erraza, honakoak dira nire ustez erronka nagusiak:

    • Hezkuntza komunitatearekin autoezagutza lantzea. 
    • Hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea.
    • Maitasun erromantikoaren ideia deseraikitzea.
    • Zaintza lanek generorik ez izatea.
    • Norbanakoaren garapen autonomoa sustatzea.