LABURPENA
Gai honen garrantzia eta ondorioez
jabetzeko, honako ideiak oinarrizkoak
iruditu zaizkit:
*Indarkeria matxista desagertzea nahi badugu, beharrezkoa da gizonek bere erantzukizuna onartzea, ez emakumeen gain soilik uztea.
*Indarkeria matxista desagertzea nahi badugu, beharrezkoa da gizonek bere erantzukizuna onartzea, ez emakumeen gain soilik uztea.
*Indarkeria
matxista desagertzeko bi tresna
baliogarrienak honako hauek dira: emakumeen ahalduntze indibidual eta
kolektiboa (autodefentsa feminista bidez), eta gizonen inplikazioa maskulinitate berriak sortuz, gaur arteko
maskulinitate heterosexual hegemonikotik at.
*Maitasun erromantikoa indarkeria
matxistaren oinarrian dauden sexismoa eta misoginia transmititzeko tresna indartsua da.
*Maitasuna birdefinitu behar da,
emakumeen identitatearen erdigunetik kenduz eta maila bereko zaintza oinarri
duten harremanak bultzatuz.
*MIKROMATXISMOEK (oharkabean
pasatzen diren eguneroko jarrera matxistak) genero- estereotipoen arauak
betetzen ez dituzten emakumeak eta gizonak
erasotzen dituzte.
*LGTBIQfobia presente dago gure
gizartean, nahiz eta hizkuntza “politikoki zuzena” erabiliaz, erakundeek
kolektibo hauen onarpena aldarrikatu.
*Gizontasun hegemonikoa alda daiteke; horretarako
ezinbestekoa da gizonek gizon izateagatik dituzten pribilegioak identifikatzea
eta baztertzea.
*Gizon-estereotipoetatik
askatzeko gizonek emozioen arloa (emozioak
adierazten trebatu), zaintzarena (erantzukizuna
hartu eta esparru pribaturako gaitasunak garatu) eta indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa landu behar dira.
*Autodefentsa feministak sustatzen dituen
gaitasunen artean, “ez” esateko
eskubidea eta edozein irain eta indarkeria
mota identifikatu eta salatzeko eskubidea oinarrizkoak dira.
Balorazio pertsonala
*Hasierako bideotik
abiatuta, gaia oso interesgarria iruditu
zait. Emakumeen “autodefentsa kontzeptua”
orain arte baino zabalago ulertzen
lagundu dit; oso beharrezkoa iruditu zait emakumeen arteko elkartasunaren ideia
eta, baita ere, beldurrik gabe bizitzea eskubidea dela azpimarratzea.
*Mikromatxismoei buruzko hainbeste material
desberdin eskaintzeak asko lagundu dit, adibide txiki praktikoen bidez gure
arteko eguneroko eta leku guztietako egoerak direla argi ikusteko.
BALIABIDE, IKERKETA, PROPOSAMENA
Gai honen inguruan material asko gustatu
zaizkit eta eskolan oso erabilgarriak iruditu zaizkit. Guztien artean, JAIEN
INGURUKOAK nabarmenduko nituzke.
Uste
dut oso lagungarria dela, batez ere, gaztetxoen artean, indarkeria matxistaren
aurkako ekintzak eta ideiak bizitza arruntan dibertigarriak diren egoera eta
jarduerekin erlazionatzea, horrelako egoeretan konpartitzeko prest egoten
garelako eta gure alderdi ludikoek (musikak, dantzak, elkartasunak) denori,
gizon eta emakumeoi ezaugarri positiboak garatzen laguntzen digutelako.
Bestalde, hain maiz festetan edo
topaketetan gertatzen diren eraso eta indarkeria-ekintzak ikustarazi behar
direla (eta horietan hasten diren gaztetxoei bereziki) iruditzen zaidalako.
DATUAK ETA ONDORIOAK
EJko “HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI
ADMINISTRAZIO SAILA”k argitaratutako “Emakumeen
aurkako indarkeria matxista EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna”
dokumentuan (48.orrialdean), honako datu hau agertzen da, besteak, beste:
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko
Genero Indarkeriaren Biktimei Arreta emateko Zuzendaritzaren datuek adierazten
dute 4.285 biktimizazio erregistratu
zirela guztira 2010. urtean (3.500 emakume inguru izan ziren biktima), 2002. urtean erregistratu zen kopuruaren
bikoitza.
Argi dago handitu egin dela emakumeen aurkako indarkeria-kasu erregistratuen
kopurua. Igoera honen arrazoia, alde batetik, gero eta gehiago identifikatzen dela indarkeria matxista izan daiteke, bestetik, indarkeria jasaten duten emakume gehiagok salatzen dutela, edo,
azkenik, indarkeria ugaltzen ari dela.
Batetik, positiboa iruditzen zait honen
atzean indarkeriaren aurkako sentsibilizazioa baldin badago, baino, izugarria
iruditzen zait kopuru hori eta kopuru
horrek islatzen duen sufrimendu eta injustizia.
ERRONKAK
*Bai mutilak eta
bai neskak indarkeria matxista
desagertzea beraien eginbeharra dela jabetzea.
*Eguneroko egoera
eta jarduerak aztertzea mikromatxismoak identifikatzeko eta ondorio
hezitzaileak
ateratzeko (adibidez, Emakundek atera -berri duen kanpainaren bitartez).
ateratzeko (adibidez, Emakundek atera -berri duen kanpainaren bitartez).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina