2018/10/03

Bazen behin...nire aurkezpena

Kolorea aukeratzea erreza: LARANJA da nirea. Eguzkia, udako arratsalde goxoetan Barinatxen agur esatean zeruari ematen dion kolorea.




Nor naizen azaltzea aldiz ez zait hain erreza. Emakume, ama, alaba, ahizpa, lankidea, laguna, irakasle,..

Izen desberdinak ditut ere: karmele, ama, hijamia, uke (lagunentzat), preto (etxekoentzat), ekonomist ( lankide eta ikasleentzat)....

Zeregin desberdinak eguna eta orduaren arabera: irakasle, ekonomilari, antolatzaile, garbitzaile, sukaldari-laguntzailea, txofer, sendagile, shopper-assistant, aholkulari, ....

Aulki asko eperdi bakar baterako, edo Uxue Alberdik bertsotan ondo azaltzen duenez oheratzean jausten diren mozorro guzti horiek.


Hurbilekoek diote nire ezaugarri nabarmenetarikoa dela dena ondo egin nahi dudala, hau da perfekzionista naizela. Ezaugarri hau baina, ez dakit onerako edo txarrerako esaten duten zeren gehienetan korda askatu behar dudala esaten didate jarraian.

Eta bai, onartu beharra daukat gehienetan ikusten dudala ez naizela ailegatzen jartzen ditudan aurreikuspenetara, adibidez “ama txarren” klubean urteak dira izena eman nuela.
Orain dela gutxi ere RoxaneGayren berri izan dut eta aspaldi sumatzen nuena berretsi dit:
 “ feminista txarra” naizela 

Baina...... hobe feminista txarra izatea, feminista ez izatea baino!

Horregatik nago zuekin, feminismoaz eta berdintasunaz ikasteko gero, zuekin ikasitakoa,  zabaldu ahal izateko Uribe Kostako gazteen artean.

2 iruzkin:

  1. Kaixo Karmele, oraintxe ezagutu dut Roxane Gay eta izugarri gustatu zait 'feminista txarra'ren kontzeptu berri hau. Mila esker

    ErantzunEzabatu
  2. Mila esker Marta, horretarako gaude hemen ezta? ikuspuntu desberdinak ezagutzeko.

    ErantzunEzabatu