Egunon denei!
Itziar Irigoien nauzue, 49 urte, Doneztebekoa ( Nafarroa):
⤖ musikari eta musikazalea
⤖ irakaslea eta hezitzailea
⤖ robotika eta teknologiazalea
(eta hori fibrarik gabe bizi garela hemen) eta hortaz gainera...
Hezkidetzarekin dudan harremana intuitiboa eta aktiboa izan da orain arte, familian ama bide horretan hasi eta ahizpa nagusia honetan aditua delarik. Hortaz betidanik entzun, eztabaidatu, jakin eta aktibatua izan dut hezkidetza.
Aurten Hezkidetzan aktiboki busti eta janztea erabaki dut, nire ikastetxean SKOLAE hezkidetza planarekin hasi eta axalean gelditu beharrean.
Talde-lan birtualean aritzeko ezaugarri nagusia goiz-goizean txorien txandan ariko naizela eta ikasteko irrikitan nagoela. Dakidana emateko ere bai, noski! Ilusioa, gardentasuna eta gogoa eskertzen ditut bertzeengan, seguraski hori bera eskaintzen saiatzen naizelakoz.
Kolore aunitz maite ditut, eta egia errateko boladaka aldatzen ditudala ohartua naiz. Oraintxe berean, lurraren koloreak aukeratzen ditut, udazkena...
Katuak gustuko ditut nahi dutena nahi dutenean egiten dutelakoz, goxoak eta zakarrak direlakoz, lotan eta jolasten aritzen direlakoz,...
Abestiekin koloreekin bezala gertatzen zait, aspertu arte berberak entzuten ditut boladaka. Une honetan hauek ditut bihotzean...
Izan ongi!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina