2018/10/03

Nire Aurkezpena


Kaixo!! Argiñe naiz, Durangarra, 29 urte ditut eta, beste gauza askoren artean, irakasle eta ikertzailea naiz unibertsitatean.


Hezkidetzari buruz daukadan jakinmina… feminismoari esker da. Izan ere, feminismoaz jabetu nintzen momentuan niri bizitza guztiz aldatu zen; askori pasatzen zaion moduan, ezin dugu atzera egin (eta ez dut nahi ere). Bizitzeko modu bat bihurtu da.

Unibertsitateko lankide askok ez bezala, nire burua hezitzailetzat jotzen dut. Eta guzti honengatik nago hemen, hezkidetzaz gehiago jakiteko, (berr)ikasteko, baliabideak eskuratzeko… eta, batez ere, nire inguruan hezkidetza praktikan jarri ahal izateko.

Taldean lan egitea gustoko dut, beste gauza askoren artean, besteengandik asko ikasten delako. Ekipoan aritzea nahiago dut, dudarik gabe… berdin zait lanean, kirolean, militantzian… Saretuta egotea gustatzen zait. Guzti honen harira, pasa den urtean egin nuen gauzarik onena Durangoko Bilgune Feministan sartzea izan da. Berton beste familia bat ezagutu dut, nire sarea hazi egin da…

Nire zaletasunen artean kirola egitea, mendira zein hondartzara joatea, herrialde edo kultura ezberdinak ezagutzea eta, batez ere, lagunekin poteoan ibiltzea dira.

Ondo ezagutzen nautenek dibertigarria, langilea eta arduratsua naizela esaten dute. Aldi berean, jenioa apur bat hobetu behar dudala esaten dute… Pertsonalki, pazientzia gehiago izatea gustatuko litzaidake.

Kolore bat aukeratzekotan, morea aukeratuko nuke, bizitza beste ikuspegi batekin begiratzera laguntzen nauelako.

Eta animali bat izatekotan… gepardoa, beti korrikan…



Ezin dut abesti bakarra aukeratu, baina urte honetan aurrera eraman dugun guztiari keiñu bat eginez…



Aste ona izan!!

1 iruzkin:

  1. Kaixo Argiñe!
    feminismoaz aipatu duzunarekin erabat identifikatua sentitu naizelako erantzuten dizut, behin hasiz gero....ezin atzera egin! kasu honetan gainera, desikasteko gutsi eta ikasten jarraitzeko asko.
    Besarkada bat!

    ErantzunEzabatu