Antza inoiz baino lotuago
gaude inguratzen gaituen munduarekin. Planeta bera txikia geratu zaigu
teknologia berriei esker. Egun oso arrunta da planetaren beste aldean bizi den
pertsona batekin maiztasun handiz hitz egitea. Gutxi dira, edo gara, sare
sozialaren batean erregistratuta ez gaudenok. “Facebook-en ez dakit zenbat
lagun ditut“ bezalako esaldiak entzutea ohikoa da. Baina, benetako lagunak ote?
Egia al da sare sozialek sozializatzen dutela?
Ez nabil ezertarako balio ez dutela esaten, ezta hurrik
eman ere! Are gehiago, aurrera jarraitu baino lehen mundu honetan ezjakin hutsa
naizela onartzea komeni zait.
Ezjakintasun honetatik, ordea, sare sozialek dituzten
zenbait onurei erreparatzeko gauza naiz: Norberak egiten duen lanari oihartzuna
emateko tresna ezin hobeak dira, makina bat jenderengana iristeko biderik
laburrena dira eta. Bestalde, interesak partekatzen dituzten gizakiak topatzeko
bide errazena dira, informazio-iturri hobeezinak hortaz.
Niretzako erabat berria den mundu bat da hau, oraindik
ere aurkitu ez dudana, hots, esperimentazioaren bidez ematen dituen aukerak
baliatu beharreko tresna dut, eta hori beti da zirraragarria.
Bukatzeko, hona hemen Emakunek argitaratzen duen aldizkaritik atera dudan esaldia:
Bukatzeko, hona hemen Emakunek argitaratzen duen aldizkaritik atera dudan esaldia:
Zuretako mundu berria dela diozu...eta gainera etengabe berritzen den mundua! Animatu eta sartu interesgarriak diren milaka aukera sortuko zaizkizulakoz! Kasu denbora joanen zaizula mundu horrertan barrena! :))
ErantzunEzabatu