SARE SOZIALAK
Sare Sozialekin izan nuen lehen kontaktua FOTOLOG izan zen duela hamabi bat urte, ondoren Facebook, Instagram eta Pinterest etorri ziren hurrenez hurren. Twitter da falta zaidana, ez dakit zergatik ez dudan orain arte konturik zabaldu. Agian, datorren astean... Blog batean idazten ere hasi naiz duela gutxi 😉 .
Ziberaktibismo Hezkidetzailea. Idaztea ere kosta zait. Nire hiztegirako kontzeptu berri bezain erakargarria. Uste dut, banaizela dagoeneko militante. Azken batean, betiko eztabaidan erori gabe (ea sare sozialak antisozialak diren,...adikzioa...) erronka interesgarri baten aurrean aurkitzen gara.
Sareetan, material ederra topatu dezakegu feminismoaren alde borrokan jarraitzeko. Tresna eraginkorra, lan material modura herraminta aparta, eta modu kontzientean aplikatuz gero jendartean eragina izan dezakegula ez dut zalantzarik. Nire ustez gakoa erabileran dago. Teknologia orohar gure jendartean ziztu bizian zabaltzen, hedatzen eta hazten doan heinean gure inguruari, ikasle, lagun, edonorri hezten lagundu behar diegu eta Gloria Bonderrek egindako elkarrizketan azaltzen duen moduan...
Aste hona pasa ziberlagunak!!!
Maria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina