Sare
sozialekin justu justuko harremana dudala onartu beharra daukat.
Facebookeko kontu pertsonala eta bidaia orrialde bat baditut, baina
etekin gehiegi ateratzen ez diedala uste dut. Bestalde, bidaia blog
bat ere sortua dut, Hego ameriketan zehar eginiko txirrindu biadaia
baten inguruan kontuak idatzeko, baina egia da ere, ez nuela lan
gehiegi egiten honetan...pereza kontua ote?
Sare
sozialen erabilera erraza dela uste dut, pare bat aldiz salseatu
ostean trukoa erraz hartzen zaiola, baina egunean jarraitzeko,
denbora inbertitu behar da horretan eta horixe da nire erronka
handiena, sare sozialei atentzioa, energia eta denbora ematea.
Beraien balio positiboa ikusten diet, hala nola, gertuan ditugun
pertsonez gain, beste askoren iritziak jasotzeko aukera azkarra eta
eskuragarria da, honek dakarren ideien elkar trukea oso aberasgarria
da, zalantzarik gabe. Ikastaro hau ere online egiteko aukera
zoragarria da, izan ere, gutariko askok eta askok, bestela ezingo
genuke hezkidetzaren inguruko jakituria hemen elkarbanatu eta jasoko
ditugun informazioak eta lanketak egin.
Hala
ere, badira sare sozialen erabileraren inguruan ditudan zalantza
batzuk ere...batez ere, izenburuan diodan bezala, benetan sozialak al
dira? Egia da elkarrekin birtualki komunikatzeko tresna paregabea
direla, baina hankamotz ikusten ditut hainbat arlotan, hala nola:
aurrez-aurrekoa anputatua gertatzen dela, honek eskaintzen dizkigun onura sozialetan trebatzeko aukera guztiekin, begiradak, ahots tonoak, gorputz espresioa, benetan
elkar topatzearen balioa...Azken hauek guztiak galduak gertatzen dira
mundu birtualean, zehazki, benetan sozialak diren abilezia hoiek.
Emakunderen aldizkariko zita honekin gertatzen naiz, eta beste arrazoi bat gaineratzeko gogoarekin ere bai: aurrez-aurrekoaren balioa ez galtzearen nahia da, sare sozialak horrenbeste ez erabiltzearen arrazoia. Hala ere, noski, oreka bat bilatu behar da bizitzea tokatu zaigun garai hauetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina