Lehen Hezkuntzan hezitzailea naizen aldetik berdintasunaren bideak malda handia duela ez dut dudarik. Ikastetxetako geletatik hasita, neskek beren protagonismoa eta lekua eskuratzen ahaldundu behar ditugula ez dago zalantzan jartzerik. Horrekin batera mutilak protagonismo berriak aurkitu eta balioztatzen laguntzea premiazkoa da.
Garai posdigital honetan harremantzeko, formatzeko, informatzeko eta komunikatzeko ekosistemek Sarean eta sare sozialetan konektatuta egotea eskatzen dute. Sare sozialen erabilerak asti handia eskatzen dit niri, behinik behin! Tartetxoak hartzen ikasten ari naiz. Baina mundu osoko pertsonen lanak eta ideiak partekatzeko aukera paregabea dela onartu beharra dut.
Gloria Blonderren esaldi hau ikaragarri gustatu zait:
«IKTetako prosumidore, ekoizle, kontsumitzaile
erne eta sortzaileetan bihurtu behar gara»
Mentxu Ramilok gogorarazi dit Erreferente hezkidetzaileak falta direla, eta horiek sortze eta bistaratzeak duen garrantziaz ohartzen hasi naiz ikastaro honetan. Ai ama! A ze lana!
Sareak eta teknologia ez dira berez sexismorik gabeko guneak. Bai bizi digitalean, baina baita analogikoaren ere, aniztasunaren aldeko gune parekideak eraikitzeko erronka pottoloari helduz aktibismo eta ziberaktibismo hezkidetzaileak piztu ditut nire baitan. Orain hau nola egiten ahala dudan hausnartzen ari naiz!
Ongi izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina