Patriarkatuak emakumeek historian zehar egindako ekarpenak ikusezin bihurtzea eragin du. Patriarkatuak emakumea gutxietsi du, emakumeari gizarte, politika eta ekonomia mugimenduetan parte hartzea ukatuz. Hala ere, honek ez du esan nahi gizartearen garapenean eta historian ez dutenik paper esanguratsua izan, baizik eta patriarkatuak hainbat tresnaz baliatuz ikusezin bihurtu dituela.
Ikastarokideek aurreko ikasturteetan egindako postak irakurri eta aztertu ondoren, hainbat izan dira gustuko izan ditudanak eta gomendagarriak direnak. Baina bat aukeratu beharko banu Garazik idatzitakoa aukeratuko nuke. Lehenik eta behin, sortu duen akrostikoa osoa eta sakona da oso, aste honetan jorratutako gaia ondo borobiltzen du. Honetaz gain, Garazirekin bat nator esaten duenenan emakume asmatzaileak edo ospetsuak ezagutzea bezain garrantzitsua dela, bizimodu xumea izan duten emakumeen lana ez ahaztea, itzalpean gogor lan egin duten emakumeena hain zuzen.
Euskal emakume aitzindarien artean Julene Azpeitia aurkeztea erabaki dut. Julene Azpeitia maistra eta idazlea izan zen. Bera kezka nagusiena bai irakasle zein idazle lanetan euskara iraunaraztea eta umeengan biziberritzea izan zen. Hau dela eta, Durangoko udalak Julene Azpeitia ipuin, olerki eta bertso lehiaketa antolatzen du bere omenez.
Argi dago hezkuntzak gai honi heldu behar diola eta landu egin behar dela. Izan ere, emakumeek historian zehar hainbat eta hainbat ekarpen garrantzitsu egin dituzte eta merecí doten errekonozimendua eman behar zaie. Honetarako hainbat dira gainditu beharreko erronkak:
- Curriculumaren azterketa egitea, bai agerikoa, bai ezkutukoa. Eta baita erabiltzen diten baliabideena ere.
- Emakumeek giza-garapenari egindako ekarpenak ikusarazi.
- Norbere jarrear erreparatzea, hau da, zer nolako balioak transmititzen dituen inguruko hausnarketa egitea.
- Formakuntza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina