2019/12/05

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen







Aurreko edizioetako post-etatik honako hau aukeratu dut aste honetako gaia ondo laburbiltzen duelako: http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/12/gure-esku-dago-paradigma-aldaketa.html. Bestalde, emakume aitzindari bat  proposatzean emakume zientzialari bat aukeratu duelako: Aitziber Eizaguirre, Tumaker enpresako diseinatzaile industriala. Emakume, gazte, zientzialaria eta ekintzailea, Oiartzungoa. Oso gaztea bezain ekintzailea.



Nik ezagutu dudan erreferentziazko emakumeen artean Txaro Arteaga aipatuko nuke, alde batetik, zenbait hitzalditan bere hitza entzuteko aukera izan dudalako, eta beste alde batetik, EMAKUNDEren biotza zein motorra izan delako. Hona hemen Txaroren aipamen bat[1]: Txaro Arteaga, 1944an jaiotako kazetari Donostiarra da. Bere bizitzaren parte nagusienetako batean Herri Irratian pasa duen arren, betidanik lotua izan da talde feministekin. Frankismo garian, ELA sindikatuan eta Mugimendu feministan ibili zen klandestinitatean.

1988an, Eusko Legebiltzarrean Emakumeen Euskal Institutua sortzeko Legea onartu zen, eta bertatik Emakunde sortu zen. Txaro Arteaga, Emakundeko lehen Zuzendari Orokorra izan zen. 1988tik 1999ra bitartean, kargu horretan jardungo zuen, 2005era arte Zuzendaritzan ibiliko zelarik. Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Egunaren aldeko kanpainak egin izan dituzte, berdintasunaren alde jarduten duten pertsona eta agenteak saritu nahian 1990ean Emakunde sariak sortu ziren, hizkuntza sexista edota jarrera matxisten inguruko telebistako iragarki ugari egin ziren, aukera berdintasunaren aldeko hainbat plan aurrera eraman ziren eta beste hainbat eta hainbat ekimen aurrera eraman ziren urte guzti horietan. Guzti horrek, instituzioekin elkar lanean jardungo zuen Emakumeen Euskal Institutua gero eta sendoagoa bilakatzea ekarri zuen. Gaur egungo Emakunde, aurreko hamarkadetan egindako lan gogor horren ondorioa dela esan genezake

Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?
Aste honetako lehendabiziko jardueran irakurri dugun Gema Lasarteren artikulura itzuli nahiko nuke, han agertzen den ideia bat berreskuratzeko. Idazleak dio “emakume berria hemen dela, baina gizon berria urrun dago”. Nire ustez, hori izango litzateke erronkarik garrantzitsuenenetariko bat: gizonezkoak eraldatzea. Lasarteri jarraituz “Ezin dugu berdintasunaz hitz egin gizona berritu ezean. Badakit maskulinitate berriak sortzen ari direla, baina pribilegioetatik askatu eta dena kuestionatu artean ez da berririk sortuko”.




[1] http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/artikuluak/artikulua.php?id=eu&ar=19357

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina