Entzuteko klikatu hemen: BERTSOAK
1)
Urri hasieratik
hainbat
jarduera
baliabide
pila
astetik
astera
hasiera
batetik
dator
amaiera
dagoeneko
ezin da
bueltatu
atzera
2)
Esfortzu izugarria
guk
egin duguna
ta
baita irakasleok
egin
duzuena
batzuk
eta besteok
ondo
dakiguna
garrantzitsuak
denok
ta
bidelagunak
3)
Genero indarkeria
sexu-generoa
aniztasun
sexuala
ta
feminismoa
indarkeria
matxista
ta
lan praktikoa
hainbat
ikasteko ta
desikastekoak
4)
Foroko mezuekin
zuek
ezagutzen
lan
luzeekin, ordea
norbera
garatzen
talde-blogeko
postek
naute
asko asetzen
eta
galdetegiek
urduri
ipintzen
5)
Betaurreko moreak
soinean
jantzita
hasi
nuen bide hau
guztiz
hunkituta
gauza
bat ikasi dut
ta
ez daukat ahaztuta
ezer
ez dut egingo
ho(r)iek
erantzita
6)
Momentu denak onak
izan
ez direla
esan
beharra daukat
bihotzez
gainera
familia,
ikastaroa
ta
lana genuela
baina
argi diotsuet
merezi
duela
7)
Hogeita bi astetan
bizi
izandakoa
hezkidetzan
esku-hartzen
ha
ze abanikoa!
Aberatsa
zeharo
guk
jasotakoa
eta
espero dut baita
guk
emandakoa
8)
Azken bertso hau doa
eskerrak
emateko
forokide,
irakasle
ta
nornahi tarteko
jarraituko
dugu, bai
hezkidetzan
tinko
lortu
arte ez baitugu
guk
inoiz etsiko
|
Saioa López Eizagirre-TXIÑI
2020-04-08
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina