AURRERA!
Belén naiz. Definitzen nauten balio eta ezaugarrien artean, hauek
nabarmenduko nituzke: formakuntza nekaezin nahia, erresilientea, behatzailea, Hezkuntzan
eta bizi-moduan aniztasuna eta berdintasunaren eraikitzailea.
Urte honetan zuengandik eta zuekin ikasteko prest!. Uste dut honako
taldean badago aukera handia hezteko. Beraz, adi eta parte hartzaile egongo
naiz!
Ikasle gisa formatu nintzen hainbat unibertsitate eta eskoletan
Derion, Salamancan, Bilbon. EHUkoa falta zitzaidan formakuntza-zirkulua
borobiltzeko!
Hezkuntza Sisteman bizitza osoa eman dut, bai ikasten bai lan
egiten. Esku-hartze sistemikoan formatu nintzen. Psikoterapeuta izateko azken
lan sistemikoa izan zen: Tratu txarrak jasan
dituzten emakume erresilienteek seme-alaba erresilienteak egiten dituzte?
Eguneroko lanetan begirada sistemikoa oinarri hartzen dut. Hainbat
funtzio garatu dut; besteak beste aholkularia, psikologoa, teknikaria.
Eskoletan zein laguntza zerbitzuetan egunero dugu aukera anitza aniztasuna eta
berdintasuna bermatzeko eta eraikitzeko.
Azken urteetan ebaluazio, ikerketa eta plan batzuetan parte hartu
dut: Eb. Diagnostikoak , Ikasten eta pentsatzen ikasi konpetentziaren markoa,
Euskal Herrian gaitasun handiko umeen egoera aztertu, gaitasun handiko umeen
esku-hartze plana, BIZIKASI plana.
Kolorea: berdea
Abestia: Hegoak ebaki banizkion...Mikel Laboa
Aisialdia: Naturan egotea, pilates, emakumeen koroa (Carmina Burana, azken emanaldia), familiarekin disfrutatzea.
Ondo ibili!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina