2020/11/15

Izarren hautsa

Dudarik gabe online gailu eta plikazioen ikaskuntza prozesua izaten ari da niretzat ikastaro hau. QUOZIO orrialdearekin asmatu ez dudanez, Canva izeneko beste honekin gauzatu dut aste honetako lana. Mari Luz Esteban entzutea beti da zoragarri eta Wikiesanak weborrioko feminismoa ataleko hau ekarri nahi izan dut hona:



Mari Luzen esaldiaren harira, aurreko urteetako Uxueren:Denak ala inor ez, dena ala ezer ez. Feminismoa mugimendu global eta eraldatzailea izan beharko luke, artikulatua eta intersekzionala.

Nire inguruan galdetu ostean, Genero edota hezkuntza feminista espresuki irakasgai zutenek ikasi ditu soilik feminismoen inguruan. Besteak autodidaktak izan dira edota herri mugimenduekin batera garatu duten jakintza izan da, ez hezkuntza formalak eskeinitakoa.Emakume feminista esanguratsu bat aukeratzea ezinezkoa da niretzat. Bakarra ikusi dudanean, ez da posible! pentsatu dut ajjajaja



Nikaraguako Cantera izeneko erakunde batekin ikastaro bat egiteko aukera izan nuen irailean. Ikastaroaren izenburua hurrengoa da: Curso de Género entre mujeres: desde la concepción metodológica de la educación popular. 40 emakumez osatutako taldea gara. Nikaragua, Honduras, Guatemala eta Mexikoko ekintzaileak dira guztiak ni izan ezik; errotiko aldaketa ematen ari da nire generoaren eta feminismoaren eraikuntzan. Deseraikitze prozesu honetan berebiziko garrantzia ematen zaio bortizkeriak gure gorputzean duen eraginari, horregatik deitzen diote prozesuari biozentrista. Lolita Chaves eta Lorena Cabnalek Edurne Epelderekin (Emagineko beste emakume batzuen artean) izandako elkarrekintzaren harira, gurera osatze feminista izenarekin ekarri da.

Lehenik eta behin, Angela Davisen hitzak ekarri nahiko nituzke gogora: "pertsonala politikoa da". Celia Amorosek ere ederki argitu digu hau lehen atalean proposatzen zen bideoan: "narrar de manera reflexiva: conceptualizar es politizar". Bonbardeatuak izan garen guzti hori ez dira kasu isolatuak izan, ez eta herrialde bakar bateko kontuak. Bost herrialde ezberdin eta hamaika kulturetako emakumeok mahai gainean jarri genituen hitzak berdinak izan ziren, BERDINAK. Patriarkatua herrialdeka ere ez da kasu isolatu bat, ez da anekdotikoa. Egia da berezitasunak dituela leku bakoitzean baina munstroa bera da. 40on artean kategorizatu egin genuen, fenomeno estruktural bilakatu genuen bizipenetatik, gorpuzten genuenetik.  Bortizkeriak sistematizatu, izendatu eta eragina aztertu genuen. Simone de Beauvoiren hitzak ere hona ekartzea ezinbestekoa da; emakume ez zara jaiotzen, egin egiten zara eta baita Rosa Luxenburg-en hitzak, ez gara benetan dugun zapalkuntzaz  eta ditugun kateez ohartzen mugitzen ez garen bitartean.

Ertamerikako mugimendu feminista komunitarioaren hitzak ere ekarri zituzten beraiek emakume asanbladara: escucha sorora, acuerparnos unas a otras, cuando rompí tus moldes me sané, me amé... 

Bizitza osoan teorizatzen eta liburu tartean eraiki izan dut jakintza, edo niretzat jakintzagai izan zitekeena. Orain konturatu naiz zenbaterainoko androzentrista den hori ere, jakintza sortzeko, zer den "jakintzagai duin", jakintza beraren sorkuntza eta transmisio... Hezitzaileok eta unibertsitatean horretan egiten dugu lan, jakintzaren kudeaketa, transmisio eta sorreran. Unibertsitateak gizarte eraldaketarako duen rolaz asko hausnartzen ari naiz azken aldian, 40 emakume horiek guztiz eraldatu dute "jakintza" kontzeptua niretzat. Nire hezkidetza eta genealogia feministan beraien izenak egongo dira dudarik gabe: Rosario, Jealtha, Luz, Nuria, Meilin, Ada Julia, María Luisa, Zayma, Celeste, Aranza... baita sororitatean entzuten nauten eta nire sostengu diren Belen, Elixabet, Txas, Garazi, Tint... eta baita Alazne, Mirentxu eta Jashone, nire ahizpa, ama eta amonarenak.

Horregatik da niretzat hain zaila emakume bakarra hautatzea, hamaika emakumeren elkarrekintzaren alaba bainaiz.

...y así como todo cambia, que yo cambie no es extraño....eman play-ri ;)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina