2020/11/19

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK

 

Aste honetako hausnarketa, nire aldetik hausnarketa sakona merezi du. Nik behintzat jai eta ospakizun asko jaso izan ditudan bezala, transmititu izan ditut.

Historia eta festen arteko lotura dela eta, Euskal Herriko jai eta ospakizun desberdinetan emakumearen parte hartzea baldintzatuta egon da. Nik horrela jaso eta transmititu izan dut, ez dut ezer zalantzan jarri.

Gertu diren jaien inguruan hitz egiterakoan adibidez, askotan haurrei gabonetako opariei buruz hitz egiten diedanean, gehienetan Olentzerori indar gehiago ematen diot, baina zergatik? Zergatik Mari Domingi Olentzero ondoren aipatzen dut (aipatzen baldin badut, zeren askotan ahaztu ere egiten baitzait).

Argi dago gabonetako ospakizunetan erlijioak zer ikusi handia izan duela eta opariak ekartzen dutenek Olentzero edota erregeak dira.

Gaur egun ere nire iritziz, haurrentzat protagonista nagusiak goian aipatutakoak dira eta Mari Domingi “bigarren kokapenean” gelditzen da.

Wikipedian Mari Domingi idatzi eta hauxe agertzen da:” Mari Domingi euskal abesti tradizional batean ageri den emakumea da. 1990eko hamarkadatik aurrera, Euskal Herriko eguberrietako hainbat ekitalditan, Olentzeroren gizonezko pertsonaiaren alboko emakumezko irudi bilakatu izan da. Mari Domingiz ere idatzi izan da.”




Nire inguruko herrietan edota egon naizen eskoletan Olentzero, Mari Domingi edota Erregeak etorri izan direnean, mutilak izan dira Olentzero eta Erregeen papera antzeztu dutenak eta neskak izan dira Mari Domingi antzeztu dutenak. Zergatik? Alderantziz ere izan daiteke, ezta? Mari Domingi protagonista ere bihurtu daiteke.

Bizi, barneratu eta ezagutzen duguna zalantzan jarri eta jai/ospakizun berdintasun ildotik eraiki behar ditugu. Beharrezkoa iruditzen zait nahiko zabalduta dagoen ohitura eta kultura horien gainean hausnarketa egin, ideien zaparrada egin, aztertu  eta aldaketa egiten hastea.

Ikastetxeetan ospatzen ditugun jaietan beste eredu batzuk eraikitzen hasi beharko ginateke, dagoeneko ospatzen diren jaiak ikuspuntu hezkidetzatik berdiseinatuz eta berriak sortuz. Honen inguruan erronka anitz ditugu:

Institutuan egiten diren ospakizunen diagnostikoa egin eta ikuspegi hezkidetzailetik beharrezkoak liratekeen aldaketak burutu.

-   Tradizioa eta ohiturak. Geletan horien inguruan burutzen diren jarduerak aztertu eta horien aurrean kritikotasunez eta begirada hezkidetzailetik trebatzeko konpetentzia garatu.

-  Egun moreetan sentsibilizazio kanpainak egin; eskola komunitate osoa osatzen dugunoi zuzendua eta guztion parte hartzea sustatuko duena.

-    Emakumearen rola eta presentzia aztertu eta parte-hartzaileagoa bilakatu. Adibidez: kirola, dantza abestietan,…

-    Festak jaialdi erlijiosoekin ez lotzea.

- Euskal kultura, zein ohiturak berrirakurtzea, betaurreko moreak jantzi eta jendartearen beharrizan eta errealitateei egokitu.

-  Euskarri materialak: liburu, filma jolas eta jostailu ez sexistak aukeratzearen ezinbesteko beharra.

Erronka haundi hauek eskola osatzen duten kide ororen inplikazioa, hausnarketa eta parte-hartzea eskatuko du. Hezkuntza parekidearen alde, begirada hezkidetzailea garatzeko.


Jarrera
Aniztasuna
Identitatea
Parekideak
Alaiak
Rolak
Emozioak
Kultura
Iraultza
Desira
Erronka
Ausartak
Kritikoak

Gai honek zoritxarrez Jendartean istilu, eztabaida, elkarrizketa bortitzak sortzen ditu. Gure kulturaren barrunbeak sakon astintzen ditu askotan

Adibidez, ulertezina eta oso tristea da Irungo eta Hondarribiko alardean izaten diren istilu eta eztabaidak.

Aurreko ikasturteko hausnarketen artean hauxe da aukeartu dudana. Idazleak idatzitakoarekin bat nator

https://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina