Aurreko urteko post bat aukeratu dut FEMINISMOAK. Bertan hasten da Mafaldaren bineta batekin hona ekartzen dizuena.
Eta esan ahal dut ni neu ikusten naiz bineta horretan irudikatuta zati batean. Ni naiz etxeko txikerrena, badaukat neba nagusi bat. Txikitatik hezi nahi izan digute berdintasunean (eskubideetan eta aukeran). Lehenengo ezberdintasuna izan zen eskolatzea, bera eskola erlijiozko ikastetxera eta ni publikora, B ereduaren pilotajean. Nire irakasleak gazteak, feministak eta energiaz betetako profesionalak izan ziren. Gogoratzen dut gelakoak (neskak eta mutilaren bat) sokasaltoan edo goman jolasten ginela eta gure irakasleak futbol zelaiaren erdian kokatzen gintuzten. Noski futbolariak protestaka, gu kikildurik eta gure irakasleak iraultza eta aldarrikapena egiten, eta guri eredu bat ematen.
Eskolako feminismo tantak xurgatu eta etxeko hezkidetza jarrera jaso ostean, nire buru eskeman sentitzen nintzen mutilen aukera eta eskubide berdinak jasoko nituela. Baina ez. Lehenengo inkoherentzia ere etxetik etorri zen. Nerabe garaian, hasi zen etxean komentatzen “mientras haya mujeres, no fregarĆ” un hombre”. Eta hor hasi zen nire iraultza. Aurreko egunera arte etxeko lanak banatzen genuela neba eta biok, eta bat batean, egoera aldatu zen.
Horregatik bat nator Rosanak aipatzen duenean beha daitezken alderdiak:
Kanpo-harremanak, dokumentu ofizialak, kontziliazioa, espazioak, denborak, patioak, irudiak-kartelak, berdinen arteko harremanak, bilerak, ahozko hizkuntza.
Hori gehi bistaratu nondik gatozen, nortzuk borrokatu duten gure eskubideengatik, nortzuk hil duten emakumeen eskubideak aldarrikatzeagatik... zentzua eta bidea zabalduko hezkidetza-eskolari eta gure gazteen kritikotasuna eta askatasunari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina