2022/10/16

Badotza!

Ondarru aldean garrantziarik gabeko kontuei “Ez dotza! ” esateko ohitura da. Ohitura horri umoretik buelta eman eta, ikasle baten proposamena jarraituta, feminismoaz jarduteko blogari BADOTZA izena jarri genion orain sei bat urte. Artean, badaezpada ere, ez genion egiten genuen hari feminismo deitzen. 

Eman dira aurrerapausoak ordutik. Izan ere, edozein hezkuntza eragile seriok ezin zuzenago diren eta, erabilaren erabiliaz, higatuak diren inklusioa, berdintasuna, parekidetasuna, tratu onak, espiritu kritikoa eta antzerako balioez janzten ditu bere proposamenak; ikusi bestela Diputazioak eskainitako Kultura Hezkuntzako katalogoa. Proposamenok asmo onenak izanda ere, hain denbora gutxian hainbeste lor zitekeenik!


Lagunartean galdetuta, galdu samar dabiltza batzuk. Hezkuntzaren bueltan dabiltzanak horra bota dituzte, asmatu nahiak bultzatuta eta ez tximistaren abiadan, honakoak: neska-mutilak berdintasunean heztea, esterotipoetatik libre, justizia, indarkeria matxistaren desagerpena …


Zer da, baina, aspaldi luzean, hezkuntza munduan guztion ahotan dabilen HEZKIDETZA?


Ezagutza feministak egindako proposamena da; pertsona orok, emakume nahiz gizon, izan nahi duena eta egin nahi duena lortzeko iparrorratza behar lukeena.


Libre izateko bidean… Hezkidetza! izeneko sarrerak argi laburtzen ditu beharrak,  indartsu desioak eta erantzukizunak. https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/10/libre-izateko-bidean-hezkidetza.html


Zergatik Hezkidetza? Hezkidetzak BADOTZALAKO!

Zertarako baina?





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina