Kaixo danoi!
Ainara naiz eta lehenengo eta behin esan beharra daukat oso
berandu nabilela, arazo teknikoak euki ditudalako ( Eskerrak laguntza euki
dodala). Saiatuko naiz ikastarioaren martxa jarraitzen, vaina oso agobiatua
sentitzen naiz ez dakidalako gai izango naizen. Nahiko “karratua” naiz eta era
honetan hasteak ez dit konfiantza handirik ematen, baina… izango da izan behar
dana.
Herri txiki bateko eskolan irajkaslea naiz, hain zuzen ere H.H
ko irakaslea. Honetaz gain, urte batzuk daramatzat
bertan hezkidetza batzordeko partaide izaten. Horrexegaitik, emakumea naizelako
eta gaztetatik feminismoaren inguruan mugitu naizelako nago hemen. Usted dut
gauza asko dauzkadala ikasteko, eta desikasteko ere, eta behin hezkidetza
munduan sartuta, ezinezkoa dela alde batera uztea; era berean, formakuntza jarraia eta etengabea beharrezkoa
dela pentsatzen dut.
Egia esan oin momentuan ez naiz gai esateko zein ezaugarri on euki ahal ditudan
talde honetan aritzeko, kontutan izanda sartzeko izan ditudan arazoak...
Gustoko kolorea dela eta, askotan egiten den galdera dela uste
dut. Eta orain, nire gustokoa zein den pentsatzerakoan, konturatu naiz bizitzan
zehar kolorez aldatzen joan naizela. Aspaldi, gaztetan berde argia izan zen
kolore hau poztasunarekin lotzen dut nik. Geroago, urdin argia izan zen,
itsasoa ere oso gutoko dut eta horrekin lotzen dut. Eta askotan baztertzen den
kolore bat ere oso gustoko euki dut beti: beltza, gauarekin eta kontrasteekin
lotu dezaket, asko gustatzen zait beltza eta zuriaren arteko kontrastea. Eta
nola ez, morea, hezkidetzarekin lotzen dudalako eta azken urteetan nere
bizitzaren parte haundia izan delako.
Animalien inguruan galdetzen didaten bakoitzean, asko pentsatu
behar izaten dut, ez naiz oso animali zalea, gustatzen zaizkit baina ez dut
erakargarritasun berezirik sentitzen. Bat aukeratzekotan, izurdea aukeratuko
nuke, itsasoa oso guystoko dudalako eta komunikatzeko era berezia dutela ematen
duelako.
Abesti bat aukeratu beharko banu, Su ta gar-en “ Mari “
aukeratuko nuke. Mitologiako pertsonai hori betri izan dudaloko gustoko eta
askatasunari buruz hitz egiten duelako.
Bukatzeko, ikastaro honetatik, hausnarketak eta gogoetak egitea,
materialen ekartrukaketak eta beste errealitate batzuk ezagutzea da espero
dodana, azken finean elkartrukaketen bidez formatzen jarraitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina