2022/10/22

  TRATU ONEN KULTUTRA SORTZEA OSO GARRATZITSUA DA


Tratu onen kultura sortzea oso garratzitsua da eta aplikatgarria izan daiteke sare sozial digitalen kasuan.

Sare sozial digitaletan askoz errazagoa da norbaiti jazartzea parez pareko harremanetan baino, pantaila baten atzetik egin daitekeelako, anonimoki.

Bestalde, pribatutasunaren galera dago. Sare sozial digitalak erabiltzerakoan ulertu behar dugu han sortzen dugun guztia publikoa dela, eta, Interneten dagoen momentutik, edonoiz etor daitekeela gure kontrara.

 Lehen, intimitatea babesteko joera zegoen; orain, ordea, badago termino berri bat, extimitatea, justu kontrakoa: sare sozial digitaletan gure bizitza etengabe erakustea, ez izatea intimitaterik. Eta hori behar bilakatzea nahiko arriskutsua dela iruditzen zait, gure nortasuna askatasunean eraikitzeko orduan intimitatea behar dugulako.

Argi dago sare sozial digitalak ez direla zisheteropatriarkatutik eta indarkeriatik kanpo geratzen, eta, harremantzeko balio duten heinean, hor izaten diren harremanak aztertu behar ditugu. Genero bereizketa bat dago sareetan, eta badago, tamalez, indarkeria oso bortitza ere.

Feminismoak erakutsi digu harremanak genero ikuspegian oinarrituta aztertu behar direla, eta sare sozial digitaletan ere hori egin behar dugu.

Helburua tresna batzuk ematea da, batez ere ikastetxeei, hori nola landu dezaketen aztertzeko. Batetik, nerabeen kritikotasuna landuta:betaurreko more horiek ikasleekin batera jantzi eta sare sozial digitaletan izaten den sexismoa eta indarkeria matxista identifikatuz, eta horri alternatibak sortuz, tratu onen kultura zabalduz. Horretarako, ezinbestekoa da hezkidetza, ez bakarrik sare sozial digitalei dagokienez, baita ikastetxean bertan ere.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina