Ariketari jarraituz, nire inguruko 6 pertsonari hezkidetza zer den galdetzean, askotariko erantzunak jaso ditut. Orokorrean, lantokiaren edota inguru soziokulturalaren araberako erantzunak jaso ditut. Kontextu horren arabera, batzuk besteak baino "jarriagoak" daude hezkidetzan.
Hurrengo taulan bildu ditut jasotako emaitzak:
Pertsona |
Hezkidetza hitza entzun duzu? |
Zer da? |
Ildoak |
Bigarren hezkuntzako
irakasle bat
|
Bai |
Umeak genero-estereotiporik
gabe heztea |
Pentsamendu kritikoa eta
berdintasun erreala |
Lanbide Heziketako
irakasle bat |
Bai |
Generotik at egiten den hezkuntza |
Genero roletatik at
heztea |
Lehen hezkuntzako ume baten aitona
|
Ez |
Ez dakit |
Ez dakit |
Kuadrilla-kidea (seme-alabarik
gabea) |
Ez |
Ideiarik ez |
Ez dakit |
Kuadrilla-kidea (seme
baten gurasoa) |
Bai |
Neska eta mutilak berdintasunean heztea |
Feminismoa |
Kuadrilla-kidea (seme-alabarik
gabea) |
Bai |
Berdintasunean oinarritutako
heziketa |
Berdintasuna |
Hezkidetzaren inguruan ikusitakoan oinarrituta eta hezkidetza zer den
pentsatzean, burura etortzen zaizkidan hitz edota esaldiekin AKROSTIKOA osatu dut:
Bestetik, gaiarekin erlazionatuta, aurreko
edizioetako #Maritxuren sarrera gomendatu nahiko nuke, ekarpen interesgarriak egiten
dituela uste baitut eta hezkidetza zer den jorratzeko material interesgarria bildu
duelako.
Link-a: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/10/hezkidetzan-kokatzen.html
Azkenik,
ikerketetan oinarrituta, hezkidetza lantzeko milaka argudio topa ditzakegu,
baina inguru hurbilean hezkidetza lantzeko 5 arrazoi nagusi nabarmenduko
nituzke:
v Gaur egungo gizarteak oinarrizko aldaketak eskatzen dituelako.
v Genero bitarrean identifikatzen ez diren pertsonengatik.
v Indarkeria matxistarekin errotik desagertarazteko.
v Askatasunez bizitzeko eskubidea bermatzeko.
v Estereotipoekin amaitzeko.
Hemen uzten dizuet gaiarekin zerikusia duen Quinoren bineta bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina