Interesgarria bezain kezkagarria izan da atzematen nituen hainbat joera datuetan baieztatuta ikustea. 2017an ZuZeu aldizkari digitalean argitara emandako datuok azpimarratu egiten dute emakumeen presentzia urria ingurune digitalean.
Datuon errealitate gordina mintzo da, ezagutzaren bozgorailu den Wikipediaren patriarkatua sakon sustraituta dago eta nesken eta emakumeen gehiengoa etorkizuna den garapen teknologikotik kanpo gelditu da.
Hori gutxi balitz, Twiterren ondo antolatutako taldeen orroek eta erasoek atzera egitera eraman ditu hainbat ekintzaile, batzuk alde egin dute plataformatik eta besteek, autodefentsarako giltzarrapoa jarri.
Sare sozialak, baina, artikulazio politikorako tresnak dira; ezagutza zabaltzeaz gain borrokarako estrategia diren elkartzea eta antolatzea bideratzen baitute.
Izan ditzakegun beldur eta mamuak kontrolpean jarri eta, joera makurrak iraultzeko tresna eskaintzen digu Florencia Goldsman-en "Ocupar las redes sociales del amo" artikuluan. Pikaran argitaratutako dokumentua ziberfeminismorako gonbita argi eta indartsua da.
Hezitzaileok, gure aldeik, badugu zer egina:
Irakasle nahiz ikasleen alfabetatze digitala erreibindikatu, jakin badakigulako eskolan landutakoak berdintzen dituela neskak eta mutilak.
Facebook-en lan berean dabiltzanekin baliabideak partekatu. Hamaika alperrikako ahalegin saihestuko ditugu sarean norberen proposamenak eskainita nahiz besteenak hartuta
Eskola esparruan wiki-emakumeak taldearen lana ezagutzera eman eta sarreraren bat egitera gonbidatu.
Nesken sormena STEAM alorreko jakintzagaietara ere zuzendu.
Twitter-eko amaraunean ikasleekin aritu irakurketa kritikoa sustatzeko eta kasurik onenean, konplizitatea sortzeko. Gainera, sarreren laburra haien ohituratara egokitzen da eta batzuetan gaietan sakontzeko akuilu ere izan daiteke.
"Ez da Irango iraultza, ezta Kurdistango iraultza ere; emakumeen iraultza baizik"
#edurre, Sare sozialak
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina