2022/11/30

EMAKUMEAK IZAN GARA, GARA ETA IZANGO GARA!

Emakumeen presentzia eta ekarpenei buruz hausnartzen ari naizela, ez bakarrik aintzindari eta famatuak izan diren emakumeak baizik eta gure inguruan dabiltzatenak ere asko eta asko direla konturatu naiz.

Kontutan izanda emakume bakoitzak, gure bizipenen arabera eraikitzen dugula gure pentsakera, gure bizimodua, gizartea ukertzeko era,… garrantzi izugarria hartzen dute ditugun erreferenteak. Eta oin gutxirarte emakumezko erreferenterik ez izana, emakumeari historikoki lotuta egon diren ezaugarriak, jarrerak,… guztiz desbaloriztuak izan dira, eta ondorioz…gaur egun daukagun gizartea sortu dugu, nun balorean jartzen dena, boterea, indarkeria,…da.

Horregaitik guztiagaitik aukeratu dut aurreko edizioetako post hau, egin ditudan gogoetekin bat datorrelako eta zientziaren inguruan gomendatzen duen materiala interesgarria iruditzen zaidalako.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/12/emakumea-ahaldundu-ikusarazi-eta.html

Bestalde, azken urteetan uste dut zientziari batez ere ematen ari zaiola ikusgarritasuna eta nik oraingoan, artea eta sormena indarrean  jarri nahi ditut; horregaitik aukeratu dut emakume sortzaile hau: Virginia Imaz Quijera. Gaztetan, mugimendu feministaren inguruan antolatutako ekintza baten ezagutu nuen clown-a da eta geroztik ere beste ikuskizun batzuetan ere egon izan naiz. Feminismoaren ikuspuntutik, oso ekarpen garrantzitsua egiten ari dela  uste dut eta gainera umorez.

Virginia imaz Quijera, Donostikoa da. Pailazo profesionala da 1988tik  eta 1979an Oihulari Klown antzerki konpainia sortu zuen. Komikotasunaren inguruko tailer ugari eman izan ditu eta Maskara-antzerkian 38 ikuskizun zuzendu  ditu.

1998ko ekainetik 2000ko abendura arte Cirque du Soleilen La Nouba ikuskizunean pertsonaia komiko gisa parte hartu zuen Kanadan eta Estatu Batuetan.
Gaur egun, Virginiak clown, antzerki eta ipuin-kontalarien formakuntza ematen du, eta bere clownklusioengatik da ezaguna, marka propio gisa erregistratu zuelarik.
2016an, Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren epaimahaikide izan zen. Eta 2017an, bere ibilbide eta kontzientzia feministagatik jaso zuen saria.

Guzti hau ikusita, eremu hezitzaileetan lantzeko erronka bi nagusituko nituzke:

-Eskoletan erabiltzen diren liburuak aztertu eta lantzen diren gaietan emakumeak eta beraien ekarpenak txertatu.

- Eskoletan erabiltzen ditugun kantak, olerkiak,…berrikusi, aztertu eta behar izanez gero moldatu, berriak sartu edo deuseztatu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina