2022/12/03

Izan direlako, bagara.

Aste honetako gaia lantzerakoan, biologiako ikasle nintzeneko nire apunte eta liburuak birpasatzea bururatu zait. Oso emakume gutxiren izenak topatu ditut bilaketa egiterakoan: Lynn Margullis eta Jane Goodall. Gainerakoak, gizonezkoen izenak.

Momentu hartan, ikaslea nintzenean, aitortu beharra daukat, ez nintzan egoerataz kontziente izan, baina gaur egun jakinik zientzia munduan zenbat emakume dabilen lanean (doktoregaien % 45a emakumeak dira; Iturria), oso adierazgarria egin zait emakume hauei egiten zaien errekonozimendu urria. Nobel sarien irabazleen zerrenda begiratzea besterik ez dugu: irabazleen % 6a izan dira soilik emakumezkoak.

Horrexegatik, erronka nagusia honakoa da nire aburuz:

  • Eskoletako testu liburuetan emakume hauen lanak agertzea, presentzia izatea. Zientzian egin diren eta egiten ari diren aurrerapausuetan, emakume askoren lana ezinbestekoa izan baita. 
  • Gaur egungo neskatilek erreferenteak behar dituzte, horrela pentsa dezakete beraiek egin badute, nik zergatik ez? 

Aurreko edizioetako EMAKUMEA AHALDUNDU , IKUSARAZI eta BALORATU posta gomendatzen dut berarekin bat natorrelako eta euskal zientzia munduan daukagun erreferente bati buruz solasten duelako.

Zientzia munduarekin erlazionaturik euskal emakume aitzindari bat ekarri nahiko nuke gaurkoan: Felisa Martín Bravo (Donostia,1898-Madrid, 1979).

Iturria: Elena Ciordia; mujeres con ciencia

Felisa Martín Bravo fisikari eta meteorologoa izan zen. Donostian batxilergoa egin ostean, Madrilgo Unibertsitate Zentralean goi mailako ikasketak egin zituen eta zientzia fisikoetan lizentziatu zen 1922an. Ikasketekin aurrera jarraitu eta 1926an Estatuko, fisikako lehen emakume doktorea bihurtu zen. 1932an, beka bati esker, Cambridgera joan eta bertan X izpiei eta kristal-egiturei buruz ikertu zuen. Hori gutxi balitz, Espainiako Meteorologiako Goi Mailako Kidegoan sartu zen lehen emakumea bera izan zen. Gainera, ikerketan aritzeaz gain, eskolak eman zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina