Hilabete luzea baino ez da Jocelyn Bell Burnel astrofisikari britainiarra gurean egon zela, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Doctor Honoris Causa izendatzeko ekitaldira etorria. Berria egunkariak aitorpen intelektuala gainditzen duen justizia-ekintza gisa kalifikatu zuen izendapena. Artikuluaren asmo on guztiak ilundu zituen Berria egunkariko izenburuak. Jocelyn Bell Burnell: ahaztutako dama. Zientzian oso jantzia behar du batek izenburuak iradokitzen duen emakume zalduna burutik kendu eta lehen pulsarra atzeman zuen astrofisikan aditua den emakumearen aurrean zegoela jakiteko.
Jocelyn
Bellen hitzetan emakume askok erakusten duten apaltasuna atzeman daiteke.
2015ean "La mujer no siempre quiere ser tan competitiva como el
hombre" elkarrizketan Nobel
saria irabazi ez izanak agian mesede egin diola aitortu zuen.
Oraindik
ere, meritu bera izanik, zailago du hainbat emakumek gizonek jasotzen duten
aitortza bereganatzea. Zergatik da orduan gaizki ikusia emakume batengan
guraria izatea, zer dela eta hartzen da harrokeriatzat?
Neska
eta mutil nerabeen eskola jarreren eta horren ondorio dien eskola emaitzen
aurrean lankide batek sarri egiten duen - Noiz hartzen digute aurrea
gizonok?- galderak ez du erantzun
sinplerik. Egon bagaude eta egin, egiten dugu. Ikusi besterik ez
dago herri eta hirietako ekitaldi eta jardunetan emakume kopuruaren
nagusitasuna. Kontua da balioa kendu zaiola betidanik emakumeek egindakoari,
izan etxe barruan nahiz kanpoan. Botere eta ospe guneetan, gainera, ez gara
horren ongi-etorriak.
Txalogarria
da Marta Macho Stadler matematikari eta zientzia-dibulgatzaileak Kultura
Zientifikoko Katedra barruan Mujeres con ciencia blogean egiten duena, zientzian
jarduten duten emakumeen bozgorailu da. Zer esanik ez WIKIEMAKUMAK taldeak
aurrera eramaten ari den lana.
Aspaldian
entzun ditudan testigantzetatik Miren Aire
nekazariarena aukeratuko nuke, arrasto sakona utzi du nigan haren
xalotasunak eta koherentziak.
Beste muturrera joanda iradokitzaile deritzot Esther Ferrer artistak erakusten duen atrebentziari. Ferrer 1970eko hamarkadan hasi zen performancea egiten. Bere espazio eszenikoa bi mailatan garatu du: pribatua, sexualitatea edo harreman pertsonalak bezalako alderdi intimoak zalantzan jartzen dituena; eta soziala, honetan emakumearen gorputzaren “kosifikazioa” salatzen du, gertaera hunkigarrien kontaketa propioa egin, proposamenak partekatu...
Eta
bidea egiten hasita:
-
Aitortu dezagun etxeko lanen balioa- zaintza barne-eta parteka ditzagun lanok.
-
Zaindu dezagun genero-ikuspegia eskoletan.
-
Goza ditzagun elkarrekin kultura arloko hainbat emakumeren ekarpen
interesgarri.
- Bistara ditzagun emakume erreferenteak eta anonimoak, atzokoak eta gaurkoak.
Gustatu zait "HERSTORIA" IDAZTEKO BEHARRA sarrera, ardurak eta erronkak zerrendatzen ditu eta ez ditu ahazten mutilen hezkuntzan ata hazkuntzan egin beharrekoak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina