2016/03/12

TRATU ONAK HEZKUNTZA-KOMUNITATEAN HARREMANETARAKO ARDATZ

                                              

     TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

“Ez dut esango intentzio gaiztoz egiten denik, baina tratu txarrek izaten duten kazetaritza tratamenduak lehenago kritikaturiko irudiak indartzen ditu: biktima gaixoaren irudia eta gizon gaizto erasotzailearen irudia. Eta bakoitza bere rolean betikotzen du: erasotzailea betiko izango da erasotzaile, eta biktima betirako biktima. Ez dio inori onik egiten. Tratu txarrei buruzko albiste gehienak hilketa bat gertatu denean baino ez dira irteten azalera, normalean ez zaie ahotsik ematen subjektu gisa hitz egiteko gai diren emakumeei. Tratu txarrekin lotuta hedabideetan emakumeren bat azaltzen den bakoitzean edo hilda dago edo biktima gajo gisa azaltzen da. Ekin diezaiogun arazoari errotik: heziketatik eta prebentziotik. Bai neskak eta bai mutilak tratu oneko harremanetan hezi behar ditugu”.



 

 Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala



Aste honetako gaia “Tratu onak”.
“Gatazkak” eta “Indarkeria matxista” ikusi ondoren aztertu behar dira bestelako harremanak, azken finean tratu txarrak ekiditzeko tratu onen bidean lan egin behar dugulako.Beraz, tratu txarrei aurre egiteko bide bakarra tratu onak garatzea da, guztion inplikazioarekin.
Ez dugu ahaztu behar, hezkidetzaren helburua genero berdintasunean heztea dela, diskriminazioa sortzen duten desberdintasunak errotik ateratzeko; diskriminazio hauen erarik larriena genero indarkeria izanik. Beraz, tratu txarren praktikak (indarkeria, oldarkortasuna, diskriminazioa, bortizkeria...) tratu onen praktikengatik (bizikidetza, elkarlana, lankidetza...) trukatzean datza gakoa.
Ildo horretan:






Printzipioz, “harreman” kontzeptuari buruz hausnartzen bada, ondorio bat izan daiteke:
“Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da persona barrukoarena”: norberak bere buruarekin bizitza  osoko une bakoitza biziko duelako. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute.

Bestalde, Neurozienziak egindako ikerketetan, ikerlariek oso garbi azaltzen dute gure garunek ez dutela generorik, ez dago garun maskulino edo femeninorik.  





Hori dela eta faktore sozio-kulturalak dira, pertsonalaz gain erabakiko dutenak gure harremanen nondik norakoa.

Hezkuntza-eremuan ,elkarbitza hobetzeko hurrengo irizpideak kontuan izan behar  dira:





Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa lortzeko:
  • Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta konpetentziak garatzea eta, bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
  • Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen diren



Modu berezi batean aipatu nahi izan ditugu maitasunezko harremanak eta tratu onak.
Maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago eta.
                                            




Bukatzeko Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, korresponsabilitatea edo erantzunkidetasuna izan daiteke gure gaur egungo erronka, eremu honetan lan egiten jarraitu behar dugu berdintasun eta askatasun bidea eraikitzeko.


Aipaturiko gaien inguruko ikerketa, baliabide edo proposamen baten aipamena egin

 Aipatzekoa :


Emozioen ikerketan erreferentzia da Mari Luz Esteban EHUko antropologoa. Bost urteko lana bildu berri du Crítica del pensamiento amoroso (Maitasun pentsamenduaren kritika) liburuan, eta feminismoak alboratuta edukitako gai bat mahai gainean jarri du: nola eragiten die maitasunak gizakiei eta gizarteari? Estebanek berak dio maitasuna «oso garrantzitsua» dela bere bizitzan, «baina ez garrantzitsuena, beste gauza batzuk ere badaude».

Artikulu honetan azpimarratzan dut: 

             Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen dugu?

Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.




Emakundek martxan jarriko duen kanpainaren leloa "Ordu asko eta denbora gutxi" da.
Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek, azpimarratu du gizarte osoaren elkarlana beharrezkoa dela eta lanerako dugun denboraren arteko oreka lortzeko, eta emakume eta gizonek egiten duten denboraren erabilera ezberdinak berdintasunean "ondorio zuzenak "dituela. 



Ekofeminismoa proposamen feministak eta ekologistak uztartzetik sortu da. Gizakia eta hari iraunarazten dion inguru naturala defendatzea helburutzat duten emakumeen hausnarketa filosofikoak eta borroka politikoak hartzen ditu barne, ordena patriarkalarekiko mendekotasuna ukatzeko jarrerak oinarri hartuta. Ordena kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa) salatzen dituzte ekofeminismoek; kapitalismoak, izan ere, giza bizitza zaintzeko eginkizuna, gehienetan emakumeek betea, eta bizirauten laguntzen diguten naturako lanak ezkutatu, gutxietsi, bortxatu eta berenganatu egiten ditu.



Jardueraren inguruan jasotako datuak eta ondorioak.



Genero identitatea etengabe eraikitzen eta deseraikitzen den zerbait da; pertsonen arteko harreman moduekin, jarrerekin eta jokaerekin. Genero-rolen sustraiak oso luzeak eta sendoak dira, gure baitara sendo lotuak daudelako. Eguneroko jardunean denbora banatzeko eta erabiltzeko moduetan ere igartzen da hori, Eustatek oraintsu mahai gainean jarri duen ikerketa batek datu zehatzekin kontatzen duenez.

“Eustat Euskal Estatistika Erakundeak duela aste batzuk egin du publiko “Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora Aurrekontuen Inkesta, 1993-2013” izeneko ikerketa. Bertan datuen gainean jasotzen du azken hogei urteotan nola aldatu den denboraren erabilera egunerokoan. Ikerketaren baitan kapitulu propioa eman diote “Generoa eta denboraren erabilera” gaiari, hain zuzen ere Marina Sagastizabal eta Marta Luxan soziologoen gidaritzapean. Izan ere, gizonezkoek eta emakumezkoek desberdin banatzen eta erabiltzen dute denbora, horretan ere genero rolen garroak uste baino sakonago sartuta baitaude.”

Hemen azpimarratzen da
"Laburbilduz, 1993tik 2013ra Euskal Autonomia Erkidegoan, beste toki askotan bezala, emakumeek nabarmen handitu dute euren parte hartzea lan merkatuan eta gizonek, nahiz eta etxeko eremuan gehiago inplikatu, esan genezake ez dutela neurri berdinean egin»."


Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?


Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
  • Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
  • Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.   

Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:

  • Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
  • Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
  • Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.



TRATU ONAK HAUSNARTZEN

LABURPENA ETA BALORAZIOA

Errespetuan oinarritutako harremanak sortzeko, eta boterean oinarria dutenak ekiditeko osasuntsuak diren harremanak sendotzen eta horietan sortzen diren emozioak identifikatzen trebatzen ikastea eta irakastea ezinbesteko ariketa dugu. Adimen emozionalean trebatzen irakatsi behar duenak, berea autokritikatu, baloratu, aztertu, egokitu eta aldatu beharko du. Suposatzen duen iraultza txiki orori aurre egiteko kementsu eta gogotsu agertu behar delarik.

Norberak bere bururarekin elkarbizitzen ikastea du erronkarik handiena. Norberak bizi beharko baitu bere bizitzaren une, egoera eta sentimen bakoitza bere buruarekin. 
Tratu onak, norberaren irudia behar bezala baloratzen, norberak berearekiko estimua agertzen, norberak bere gorputza gozatzen eta onartzen, norberak bere doaiak goraipatzen eta mugak umiltasunez onartzen ematen dira.
Norberak berea ongi kudeatzen ikasten duen unean, besteekin hartu-eman egokiak izan eta garatu ditzake. Harremanak, alderdi bakoitzak duen motxilarekin baldintzatuak daude. Aurreikuspenak, aurre espektatibak, harremantzeko diskurtso mota, jasotzen diren iritzien kudeaketa eta onarpena... 
Horietan guztietan trebatzen gara bizitza osoan zehar. Adimen emozionala garatuz joan gaitezen ahalmena dugu, baina horretarako bidea zein den erakutsi egin behar digute. 
Haurrak beraien emozioen askatzean trebatzeko helduak gara erreferente. Helduon interakzioak errepikatzen dituzte umeek. Helduon hitzek baino ekintzak dira eragin zuzen-zuzenak. 

Helduok haurrekin maiz, jasotako formula bereekin agertzen gara; eta erosoak egiten zaizkigun ekuazio sinpleekin harremantzen saiatzen gara. Haurrekin hartu-eman bakoitzaren atzean ikaskuntza bat dagoela gogoratu gabe, instanteko soluzioen beharrez, mehatxuak, botere-rolak, haurraren gogoak aintzakotzat ez hartzea, txantaiak, ... eguneroko estrategia pobreetan bilakatzen ditugu. 
Eta haurrek horietara egokitzen ikasten dute; horiek imitatzen; horiek beraien gogoetara egokitzen;...
Eta haurrak hortzak garbitzeko ekintza bera lortzeko txantaiaz egiten ikasi zuena, ez da egon ikasi nahi zenaren helburuaren atzean...
Gozokiak edota jostailuak ematea bete duten arau bat txalotzeko asmoz, ez gaitu ikaskuntza helburu bera lortzera eramaten, eta haurrak asumitu behar zuen araua ikasi beharrean, arauak betetzearen trukean ordaina duela besterik ez du ikasten. Bizitzak, munduak, errealitatea horrela funtzionatzen ez duela ezin onartuz, frustrazioz biziko den haurra izango da. 
Tratu onak bermatzeko, haurrak errealitatean eta errealitatearentzat prestatu behar ditugu; autonomoak, mugak eta limiteak onartuak, erronkei aurre egiteko jarrera kementsuaz, autoestimadunak,...

PROPOSAMENAK

Gurasoek haurrekin sortzen dituzten harremanak errepresentatzen dituzte bestelako eremuetan seme-alabek;

Hemen gurasoek trasmititzen dituzten hainbat jarrera toxikoren inguruko artikulu bat:




Gero eta gehiago dira, gurasoen gainetik jartzen saiatzen diren haurrak. Boterea izaten trebatzen direnak, eta harremanetarako trebeziarik ez dutenak. Mugak jartzea oso garrantzitsua da; haurrek aukera guztiak beraien esku daudela sentitzen dutenean, botere faltsu batekin trebatzen baitira. Eta alboan botere faltsu horretan makulu izango den baten bat behar izaten baitute, bere aginduetara erantzungo duena; ama, aita, senideak, lagun sumisoak,...
Jarrera horretan soilik sentitzen dira eroso eta ez dute bestearen lekuan jartzeko gaitasuna garatzen; harreman desegokiak eraikitzeaz gain, bere aginduak jarraitzen dituzten haurrez/heduez osaturiko taldea behar izaten dute inguruan; botere faltsu horretan ziur eta lasai sentitzen direlako. Horiek identifikatzea, inguruan sumisio jarrera erakusten dutenen autoestimak lantzea eta botere beharraren intseguritateak lantzea oso garrantzitsua da, harreman osasuntsuak garatzeko unean.

Hemen beste artikulu polit bat; "Niños tiranos:  el sindrome del Emperador"


Harreman osasuntsuak garatzeko eta horietan trebatzeko ezinbestekoa dugu MAITASUN ERROMANTIKOAren irudiarekin kritikoak eta zorrotzak izatea. 




Norberak bere burua maite duen arte ezingo du beste inor era osasuntsuan maitatu.
Hala agertzen zigun Erich Fromm "El arte de amar" liburuan.




Gatazkak sortzen dituzten haurrak ezagutzea eta beraiekin lanketa berezia egitea oso garrantzitsua iruditzen zait; eskolan eta jendartean ohikoak diren etiketak ez daitezen jarri, eta indarkeria jarrera ororen atzean dagoen eskaera ulertu, eta landu ahal izateko.

Haurrekin sentimenak lantzeko eta jarrera gatazkatsuak dituzten haurrekin beraien sentimenak, beharrak eta kostata erakusten duten enpatia jarrera lantzeko oso egokia den jolasa hau dugu;

ZUTANI








ESKOLARAKO ERRONKAK


  • Eskolaren helburu orokorra tratu txarrik eman ez dadin autoestimua, berdintasuna eta tratu onak landuz, ingurune hurbilean tratu txarrak ezabatzea.

  • Tratu onen garrantziaz jabetzea, norberaren burua baloratzen ikastea, norberak bere burua ezagutuz, egoera zapaltzaileak identifikatzen trebatzea. Beste pertsonak baloratzen ikastea, genero estereotipoak baztertuz, berdintasunezko harremanak sortzeko. Gaur egungo gizartean bizi ditugun genero desberdintasunak ezagutzea, hauek sortzen dituzten diskriminazioak ekiditzeko. Aukera berdintasunean bizitzeko tresnak lantzea, hauek elkartasunezko eta orekan oinarritutako harremanak ezartzea tratu onen oinarak ipintzeko. Eraso eta indarkeria egoeretatik libre bizitzeko jarrera eta trebetasunak garatzea aipaturiko egoera horiek jasateko.
    Eskolan hainbat egoera erakutsi eta horiek nola konponduko zituzten aztertzea eta horien inguruan inplikaturik egon gabe, hausnartzea tratu onen inguruan murgiltzeko jarduera ezin hobea dugu; apurka  enpatia jarrera agertzeko helburuz.


  • Haur bakoitzaren egoera eta errealitateak ulertzea ezinbestekoa dugu, harremanak eraikitzen dituzten erak eta jarrerak ulertzeko eta beharrezkoak diren esku hartzeak egin ahal izateko.
  • Haur bakoitzaren errealitatea ulertzeko metodoak sortzea


  • Haur guztien autoestima lantzea.
  • Botere harremanak harreman osasuntsuengatik ordezkatzea.
  • Helduak eta ikasleak kalitatezko hartu emanak eraikitza
  • Konfiantzazko espazio eta giroak sortzea
  • Emozioak `plazaratzen trebatzea eta gune egokiak eskaintzea.
  • Tratu onak: egunero elkarrizketen bidez sentsibilizatu ditzakegu ikasleok gaiarekin. Eta suertatzen zaizkien gatazkak adierazteko espazioak ireki. Eta beraien ahotsa entzungo dela ziurtatuko zaiela erakutsi.



Badira, lagungarriak diren bestelako hainbat ekintza edo unitate didaktiko gaia etapa ezberdinetan gure curriculumetan txertatzeko.




TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN

Hezkuntza-sistema hezkidetzaileak ikasleen arteko harremanak era parekidean sustatzen dituen sistema da. Hala ere kontuan hartu behar dugu gure harremanen ezaugarriak  sortzen direla bi faktoreen ondorioz. FAKTORE SOZIO-KULTURALAK + FAKTORE PERTSONALAK. Pertsonen arteko harremanen dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsonen barrukoarena. Gure harremanen kalitatea bi faktore horien arteko eraginaren ondorioz garatuko da.


TRATU ONEN inguruan aritzen garenean erreparatu behar diegu zelako eragina izaten duten gure harremanetan, pertsonengan ditugun aurreiritziek , nolako tratu dugun mutilekin eta neskekin, jarraitzen ditugun estereotipoek, .... Izan ere, gure jokaera estereotipatua bada, tratu onak eratzeko zailtasun gehiago izango ditugu, bai gure buruarekin, bai besteekin, bai hurbilekoen artean, bai beste bizidunekin, gauzekin eta inguruarekin. Hezkidetzak lantzeak estereotipo guzti horiei uko egingo luke baita harremanen arteko ongizatea bultzatu. Baina zer dago lanketa horren barruan? Hemen duzue Mari Jose Urruzolak proposatzen dituenak:
 
Horrez gain, merezi du aipatzea MAITASUN HARREMANETAN, TRATU ONAK garatzearen garrantzia. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeri gehienak harreman mota horretan ematen dira. Aurreko asteetan tratu txarrak eta "mikromatxismoak" identifikatzearen garrantziaz hitz egin dugu, baina identifikatu ondoren zein da hurrengo pausua? Nola sustatu tratu onak maitasun harremanetan? Nola eman buelta egoerari?

1.- Alde batetik, gaur egungo Maitasun Erromantikoaren kontzeptuarekin lotutako hainbeste MITO apurtzen eta deseraikitzen joan beharko genuke, jarrera kritikoak bultzatuz.

2.- Beste aldetik AMODIO OSASUNTSUA sustatu. Maitasun zintzoen Gidan horrelakoak aipatzen dira:
Hezkidetzan esku-hartzen


Gida horretan beste tresna interesgarria eskaintzen da. Gure harremana osantsua den ala ez identifikatzeko tresna hain zuzen (17.or). Batzuetan ez dakigu zertan erreparatu behar diegu gure harremana osasuntsutzat hartzeko. Horretarako ere erabilgarriak dira azken boladan ateratako mobil aplikazioak. Esate baterako, DETECTAMOR. (Online bertsioa ere eskura dago).


TRATU ONEN inguruan bestelako atal bat aipatuko nuke. Izan ere, tratu onen iraupena mantentzeko ezinbestekoa da ELKAR ARDURA, KORRESPONSABILITATEA edo ERANTZUNKIDETASUNA sustatzea.

Erantzunkidetasunari buruz aritzen garenean aipatu beharrekoa da zaintza lanetan eta etxeko lanetan oraindik parekidetasuna ez dagoela lortuta. Nire behaketan gai hau aztertzen saiatu naiz. Egia da egoeraren arabera (bikote seme-alabekin, bikoterik gabe, seme-alabik gabe, biak lanean egon, biak langabezian, gizonak langabezian edo emakumea langabezian,...) datu desberdinak jasotzen ditugula. La Sexta Columnaren dokumentalean (Eres machista y (no) lo sabes) egoera horietan zer gertatzen da primeran azaltzen dute.


Horrez gain aipatu beharko genuke ZAINTZA LANAK ez daudela behar beste baloratuak gure gizartean. Oraindik ez gaude sentsibilizaturik emakume gehienek dituzten lanaldi bikoitza edo hirukoitza sekulako zama dela. Halaber, konziliazioaren eta korresponsabilitatearen balio positiboak ez dira bistaratzen. Hori dela eta bide luzea dugu oraindik honi buelta emateko.

Hezkuntza eremuan hain zuzen, hurrengo erronkak aipatuko nituzke.
1.- Lehenengo eta behin "Harremanen" ereduen inguruan analisia egitea. Batez ere indarkerian eta dominazio-mendetasunean oinarrituriko ereduak kritikatuz. Bai gure barruko ereduak, bai pertsonen arteko harreman ereduak.
2.- Elkarbizitza positiboaren eraikuntza. Bai pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanetan. Parekidetasuna eta Tratu Onak bultzatuz. Eskema ikusi.
https://docs.google.com/drawings/d/13Uam3mkRSApZ-BBdaoJrJIbAEo1_O86Aak2rxHRLmQE/pub?w=979&h=724

Elkarbizitza positiboa umetatik nerabezarora






Jendeartean  parte diren eta gizakien artean sortzen diren interakzioei giza harremanak deitzen diegu. Sarri dirudi, sozialki ematen diren atxikimenduei buruz hitzegiten dugula bakarrik  eta  konturatu gabe harremanen dimentsio garrantzitsuena alboratzen dugu: bakoitzak bere buruarekin jaiotzetik sortu duen harremana. Harremanak gure buruarekin edo ingurukoekin ez dira beti positiboak zertan izan. Orduan,  nola eraiki  ditzakegu  harreman positibo horiek?  Beharrezkoa da tratu onaren eta elkarbizitza positiboaren lanketa lehenengo etapetan?



Txikitatik eta, gero eta gehiago, eskola edo haur eskola umearen bizitzaren parte garrantzitsua bihurtzen ari diren honetan,  haurra eta hezitzailearen arteko kalitatezko harreman afektiboa ona eta babestzailea eraikitzea ezinbestekoa bihurtzen da. Haurtzaroan famila eta eskolaren arteko  harremana estua  den momentuan interakzioak ahalik eta  positibo eta emankorrenak behar dute izan.Horrela dio  HIK HASI aldizkariak :

“Atxikimendu edo lokarri seguruaren eraikuntza: atxikimendua (lokarria) haurrak zenbait pertsonarekin egiten duen afektuzko lotura gisa. Atxikimendua jaiotzez sortzen den jokaera da, haurrak bere zainketa eragiteko hainbat gaitasun eta ahalmen eraikitzeko prozesua. Pertsona batzuekin egiten den lotura afektibo hori era seguruan eraikitzea garrantzitsua da, eragina izango baitu haurrak etorkizunean izango dituen harremanetan eta bizi kalitatean. Atxikimendu segurua duten haurrek besteekiko konfiantzazko harremanak sortzen dituzte, beraien burua baloratzen dute eta besteen maitasuna sustatzeko ahalmena dute. Ondorioz, eragin zuzena du, besteak beste, gizakiaren nortasunean zein autoestimuan...” Harreman afektiboen garrantzia lehen adinean  (Xabier Iturbe, Iñaki Karrera, eta Mapi Urresti .HIK HASI)

Testuinguru horretan tratu ona eta elkar zaintza bezalako ideiak lantzea eta zabaltzea ez da soilik hezkidetzailea pedagogikoa ere bada.
Nondik has gaitezke haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan tratu onaren lanketarekin?  Zein kontzepturen inguruan  lan egingo dugu gure ikasgeletan? Entzute jarrera,  begirunea, askatasuna, independentzia, autonomia, erantzun kidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea eta asertzio komunikazioa izan beharko lirateke oinarrizko kontzeptuak. Eta   Lan honetan hasteko eskuliburuen artean, , steeilas-en unitate didaktikoa:Autoestimua, berdintasuna, komunikazioa…  gomendatuko nuke :






Eta DBH-ko etapan, irakasleen elkarbizitza positiboa lortzeko helburuak berdintsuak lirateke edo zerbait aldatu beharko da? DBHko Ikasleak aurreko etapetan baino helduagoak diren arren, norberen buruaren ezagutzaren gaiak interes handia eta, aldi berean, kezka  sortzen die.Nerabeek euren buruekin duten harreman positiboa eta ez hain positiboa   besteekin dituzten  interakzioetan islada zuzena du.Ikastexean elkarbizitza positiboa eraiki nahi badugu  ,gutxienez,   bi helburu hauek landu beharko genituzke:
  1. Norberaren  burua baloratzen ikastea, norberak bere burua ezagutuz harreman toxikoak   identifikatzeko.
  2. Beste pertsonak baloratzen ikastea, berdintasunezko harremanak sortzeko.

Goian aipatu bezala, eta aurreko etapetan tratu ona landu izan badugu garrantzitsua izango litzateke  tratu onarekin batera harremanetan indarkeria saihesteko lan prebentiboa   egitea.

1, STEE-EILASen : Ez da txantxa, indarkeria da.

Eta orokorrean DBH-ko ikasleen artean lantzen ez den elkarzaintzaren baloreak ikastetxeko elkarbizitzari asko lagundu diezaoke:
"Elkar zaintzeaz hitz egiten dutenean, irakasleen eta ikasleen artean harreman onak sustatzeaz ari dira, baina baita ikasleen elkar-zaintzaz nahiz irakasleen elkar-zaintzaz ere, edota eskolaren eta familien artean izaten diren erlazioez. Gaur egun, gainera, zaintzak kutsu negatiboa duela uste dute Arremanitzeko kideek, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait..".(Edurne Mendizabal Tolosa eta Axi Baglietto Gabilondo HIK HASI)
hik hasi.jpg


- Bukatzeko gelan tratu onak bultzatzeko  eta  elkarbizitza positiboa sustatzeko programen artean  Golden five  aukeratuko nuke.Programa honek bost eremu jorratzen ditu:

  • Ikastaldearen kudeaketa
  • Harremanak eraikitzen
  • Giro soziala
  • Ikaste prozesu doitua
  • Familia-eskola harremanak










2016/03/11

TRATU ONAK SUSTATUZ


Nerea Mendizabalek  “Harremanak zaintzeko nola hitz egin eta entzun” bideoan dioenez,"gertatzen zaigun edozein gauzak harremanekin zer ikusia dauka". Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena: norberak bere buruarekin bizitza osoko une bakoitza biziko baitu. Harreman bi dimentsio horiek osasungarriak izatea tratu onek sustatuko dituzte. 

Bestalde, maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago. Horren ordez maitasun osasuntsua sustatzen duten harremanen alde egin behar da: begirunea, askatasuna, independentzia, autonomia, erantzunkidetasuna, enpatia, berdintasuna, ekitatea eta asertzio komunikazioan oinarrituak.


Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko bide on bat da erantzunkidetasuna  edo elkar ardura. Zaintza-lanak eta etxeko ardurak gizonen eta emakumeen artean era parekidean konpartitzea da jendarte moduan lortu gabeko alderdi garrantzitsu bat.

Olatz Berastegik "Tratu oneko harremanak" audioan dioen bezala ondo tratatuak izatea eta ongizatea denok merezi dugu. Beraz,  ezinbestekoa da harremanak zaintzea eta tratu onak sustatzea hori lortzeko.
Tratu onak lantzeko baliabidea

Aizan berdintasunerako Elkarte Psikosoziala 1999. urtean sortu zen. Elkartearen helburuak dira emakumezko eta gizonezkoen artean benetako berdintasuna lortzea eta emakumeen aurkako edozein indarkeria-mota bukatzea. Laneko ardatzak dira besteak beste: 
  • Genero indarkeria prebenitzea. Tratu onetan oinarritutako maitatzeko erak sortzea eta ikastea indarkeriak prebenitzeko modu bat da.
  • Sentsibilizazioa eta  solidaritate, elkarri laguntzea eta begirune baloreen heziketa. Balore horiek zuzenean norbanako eta pertsonarteko konpetentziekin lotuta daude; autokontrola, kontzientzia hartzea, enpatia eta asertzio-estiloan komunikatzeko gaitasuna.
  • Emakumeen ahalduntzea: emakumeek boterea eskuratu behar dute arlo guztietan politikoa, ekonomikoa, lanekoa... 

Tratu onak nire ikastetxean

Ikasleek erdi-presentzialeko modalitate telematikoan lanbide heziketako zikloak ikasten dituzte. Komunikazio gehiena idatzizkoa da foro, txat eta posta elektronikoaren bidez. Idatzizko komunikazioak zailtasunak sortzen ditu elkarrizketak errazak izateko osagai ez linguistikorik (keinurik, soinurik) ezta testuinguruaren inguruko informaziorik ez baitago. Gainera, idatzitakoa betirako geratzen da. Beraz, kodearen moldaketa beharrezkoa da. Hori ikasteko zentroko irakasleek Aje Arrutik emandako “idatzizko eta ahozko asertzio-estiloa komunikazioa eraginkorra izateko” ikastaroa egin zuten. Idatzizko komunikazioa hobetzeko gakoak dira hartzaileari dagokionez: harreman mota eta horren helburua; enpatia izatea; irakurketa arretaz eta entzute aktiboa egitea; komunikazioaren helburuaren dagokionez: asertibotasuna.
Horretaz gain, irakasleek hizkuntza eta irudien erabilpen hezkidetzailea erabiltzeko gomendioak kontuan hartzen dituzte idatzizko edo ahozko komunikazioan.

Ikastetxean lantzeko erronkak

  • Ikasleek harreman parekideak eta osasuntsuak eraikitzeko konpetentziak garatzea.
  • Eskola-komunitatekideen artean elkarbizitza positiboa sustatzea.
  • Zaintza-lanak eta etxeko ardurak gizonen eta emakumeen artean era parekidean konpartitzera  bultzatzea eta lan horiek daukaten prestigioa ematea.



Tratu onak hezkuntza-komunitatean hausnartzen

Berdintasunaren arloan egindako aurrerapausoak gorabehera, estatistikek erakusten dute tratu txarrek gora egin dutela, neska-mutilen artean indarkeria-harremanak kontuan hartzeko modukoak, ugariak eta errepikakorrak direla, eta genero-indarkeria ez dela harreman egonkorretan soilik gertatzen, bai eta noizbehinkako harremanetan ere.
Azterlan eta ikerlan horiek erakusten dutenez, ikastetxeetako gatazken % 90aren oinarrian genero-indarkeria eta neska-mutilen sozializazio afektibo eta sexual sexista daude.

Hezkuntza-etapetan berdinen arteko harremanetan gertatzen den genero-indarkeria identifikatzea berariazko helburutzat duten azterlan askorik ez dago. Generoagatiko larderia-ekintzei, harreman intimoetako indarkeriari, sexu-jazarpenari kasu gutxiago eman zaie prebentzio-programetan, bai eta politikak eta ikerlanak egitean ere.  
  Dena den, sexu-aniztasunari lotutako indarkeria ikusarazteko azterlanek, bai eta jazarpenari buruzko ikerlanetan generoaren arabera egoten diren jokabide-ezberdintasunak ikertzeko azterlanek ere, adibide garbiak ematen dituzte, hezkuntza-etapa guztietan aztertutako gatazketako askoren oinarrian generoa dagoela frogatzen dutenak.
Egindako azterlanek hauxe frogatu dute: neska baino mutil gehiagok ematen dituztela tratu txarrak; beraietaz espero denaren arabera neska edo mutil gisa jokatzen ez dutenek maiz pairatzen dituztela erasoak eta Lehen Hezkuntzan etengabe iraintzen dituztela; nerabeek femeninotzat jo daitezkeen jokabideak saihesten dituztela; eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hegemoniarekin bat ez datozen desirak adierazten dituztenek mota guztietako erasoak pairatzen dituztela, batez ere generoa adierazteko modua arauaz bestelakoa bada.

Ikusten dugun moduan ikastetxeek erronka garrantzitsuak dituzte:

-Berdintasunean, anistasun sexualean eta kulturalean eta sexu-identitate eta aukera guztiekiko errespetuan oinarritutako bizikidetza-ereduak sustatzea.

-Elkarrizketa,  gatazkak  konpontzeko  komunitatearen  berdintasunezko  partaidetza  eta genero‐biolentziaren  prebentzioa  dira  eredu  horien  oinarriak.

-Maskulinitate  eta feminitate  berriak  eratzera  zuzendutako  jarduerak  hartzea.

-Genero‐ikuspegitik  aztertzea  gatazkak;  gatazka  eta  tratu  txarreko  egoera gehienek sexismotik abiatzen baitira.

-Bizikidetzarekin eta genero-biolentziarekin lotutako arazoak prebenitzea antzemateko eta erantzuteko protokoloak sartzea.


Beraz, hezkidetza-eskola lortu behar dugu:

-Hezkidetza-eskolak umeak txiki-txikiak direnetik lan egiten du, genero-biolentziaren edozein adierazpenari erakargarritasuna kentzeko elkarrekintzak sustatuz. Halaber, berdintasunezko harremanen erakargarritasuna sozializatzen duten elkarrekintzak bultzatzea proposatzen du. Nola? Honela:

-Adiskidetasun-sentimenduan heziz, adiskideak zaintzearen garrantzia baloratuz. "Maite nauenak ondo tratatzen nau".
Berdintasunezko izaerak, sentimendu eta adierazpen ez-hegemonikoak legitimizatuz eta positibizatuz.

-Arinkeriatan ez eroriz ikasleek laguntza eskatzen dutenean.

-Elkartasunean heziz, biktimei sozialki laguntzeko sareak sortuz.

-"Ez ezetz da" ideian heziz.

-Isiltasun-legea apurtuz, baita gizarte-sareetan ere.

-Elkarrekintza guztietan erakarpena eta tratu ona lotuz.

-Neskengan baieztapen positiboko prozesuak garatuz (ahaldunduz).

-Maskulinitate berri alternatiboak sustatuz: mutiko eta mutil gazte ez zapaltzaileak, ez zapalduak, seguruak, solidarioak, indartsuak eta ausartak jarrera sexistak eta arrazistak arbuiatzeko eta barregarri uzteko orduan, eta erantzukizuna partekatzen dutenak etxeko lanetan eta seme-alaben zainketan.

-Komunitate osoarekin berdintasunezko elkarrizketak sortuz gai horiei guztiei buruz.
















Aste honetako gaia “Harremanak” da, alde positiboa kontutan harturik (gatazkak eta biolentzia alde batera utzita).

Pertsonen arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute.

Amaia Portugalek idatzitakoa oso interesgarria: Garunek ez daukate generorik
Hala egiaztatu dute, Daphna Joel Tel Aviveko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendutako nazioarteko lan batean. Garun askoren eskanerrei erreparatuta, ikusi dute badaudela gizonen artean gehiago errepikatzen diren ezaugarri batzuk, bai eta emakumeen artean maizago agertzen diren beste batzuk ere. Ez dago, ordea, sexuak baldintzatutako patroi bat eta bakarra; ez dago garunak, besterik gabe, bi generoren arabera bereizterik. 

Neurozientzia azken urteetan sakonki ari da aztertzen nerbio-sistema eta jokaeraren arteko harremanak.



Neurociencia y educación: ¿cómo se puede aprender mejor? Artikulu interesgarri honen ideiak:

¿Cómo aprendemos? ¿Qué es lo que hace que el aprendizaje sea significativo para nuestro cerebro? A éstas y otras muchas preguntas puede dar respuesta la neurociencia, un interesante punto de vista para la forma en que educamos, ya que se encarga de estudiar el funcionamiento de la mente y de qué forma se crean nuevas conexiones entre neuronas cuando aprendemos cosas nuevas.
Emozioek berebiziko garrantzia dute, sailkatzeko etiketek ez dute balio, zentzumen anitzeko esperientzien indarra eta ikastea gorputz osoarekin lotuta dagoela.

Elkarbizitza positiboaren onurak aipatzen dira testuan:
  • Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea.
  • Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen direnak.

Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak sustatzen du:
  • Eskolako agente guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
  • Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
  • Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
  • Elkarren arteko arduran eta inguruarekiko konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
  • Bake eta indarkeria-eza kultura.

Oso baliogarria Arremanitz-ek egindako erreflexioa, eskoletan kontutan hartu beharrekoa:

“begira diezaiegun benetan ditugun aurreiritziei, nola tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte … Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko.

Eta ondoren Mari Jose Urruzolak gomendatzen dituen iradokizunak: Nor bere buruarekin harreman ona izateko, besteekin, lagunak eta senideekin, ikastetxekoekin eta bestelako bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.

Egokia iruditu zait atal berezi batean jartzea Maitasunezko tratu onak, benetan beharra dagoelako espezifikoki lantzeko. Orain arte ikusi dugun zenbait gai (maitasun erromatikoaren mitoa, sexu-genero sistema, genero-indarkeria…) aztertu eta gero iritsi da momentua maitasunezko harremanetan tratu onak zer nolakoak diren ikusteko. Horretarako Nafarroako Gazte kontseiluak egindako proposamena azaltzen da gaian.

Bolibian egindako kanpaina oso adierazgarria.



Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar ardura, korrespontsabilitate edo erantzunkidetasuna izan daiteke oraindik benetan heldu beharreko gai bat.

Testuan jarrita dagoen testuan oso ondo jasotzen da honen kontzeptuaren barruan dagoena:


Gaur egungo egoera zein den ondo ezagutzeko aipatzen diren iturriak oso egokiak direla uste dut: Emakunde, EUSTAT… eta aipatzen diren proposamenak, programak; M.Morenorena adibidez “Hamabostaldi bateko erronka” edo Errioxako Gobernuak argitaraturiko Tratu onen aldeko programa…

Zaintzak kutsu negatiboa duela dirudi, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork bere gain hartu nahi ez duen zerbait. Jendeak, ordea, beti zaindu izan du elkar eta ardurak hartu ditu taldean: “Umeak zein nagusiak zama bilakatu zaizkigun honetan, zaintzak askorentzat adierazten duenari buelta eman nahi diogu, balio positiboa eman, eta zaintzarik ezean guztiok hil egingo ginatekeela transmititu”.

“Mundua mugitzen duten langile ikusezinak” artikulua interesgarria iruditu zait. Zaintza lanak egunerokoan ezinbestekoak badira ere, lan merkatutik eta estatistiketatik kanpo daude. Ekonomia feministak pertsonen ongizatea jarri nahi du gizartearen erdigunean, kapitala alde batera utzita.

«Zaintza lanak bizitzaren ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira, hala nola bazkaria eta erosketak egitea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea, umeak eskolatik jasotzea eta etxeko lanak egiten dituztela ziurtatzea», azaldu du Paca Robles Arabako Emakumeen Asanbladako kideak. Lan horiek beharrezkoak dira egunerokoan, baina, aldi berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabeak direla dio Roblesek. «Emakumeek zaintza lanak euren gain hartu dituztenez, estatuak ez dira inoiz arduratu nagusiez, umeez eta gaixoez». Horrenbestez, Roblesek ziurtatu du ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo lukeela aurrera egin.

Onintza Iruretak aitek eta zaintzaren inguruan egiten duen hausnarketa asko gustatu zait:



Ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?

Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
  • Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
  • Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
  • Pertsona bere osotasunean begiratu behar dugu, eta norberak nahiz besteek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatu eta baita pertsonei arreta eskaintzen ere.
  • Maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago. Zeloetan, dependentzian, ezberdinkerian, indarkerian eta sufrimenduan oinarrituriko harreman toxikoen ordez MAITASUN OSASUNTSUA sustatzen duten harremanen alde egin.