TRATU ONEI BURUZ HAUSNARTZEN
Aste
honetako gaia “Tratu onak”.
“Gatazkak”
eta “Indarkeria matxista” ikusi ondoren aztertu behar dira bestelako harremanak, azken finean tratu txarrak ekiditzeko tratu onen bidean lan egin behar dugulako.Beraz,
tratu txarrei aurre egiteko bide bakarra tratu onak garatzea da, guztion
inplikazioarekin.Ez dugu ahaztu behar, hezkidetzaren helburua genero berdintasunean heztea dela, diskriminazioa sortzen duten desberdintasunak errotik ateratzeko; diskriminazio hauen erarik larriena genero indarkeria izanik. Beraz, tratu txarren praktikak (indarkeria, oldarkortasuna, diskriminazioa, bortizkeria...) tratu onen praktikengatik (bizikidetza, elkarlana, lankidetza...) trukatzean datza gakoa.
Ildo horretan:
Printzipioz,
“harreman” kontzeptuari buruz hausnartzen bada, ondorio bat izan daiteke:
“Pertsonen
arteko harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da persona barrukoarena”:
norberak bere buruarekin bizitza osoko
une bakoitza biziko duelako. Elkarbizitza honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen
ondoriozko emozio, sentimendu eta ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen
ere, pertsonen arteko eta inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin
zuzena izango dute.
Bestalde, Neurozienziak egindako ikerketetan, ikerlariek oso garbi azaltzen dute gure garunek ez dutela generorik, ez dago garun maskulino edo femeninorik.
Hori dela eta faktore sozio-kulturalak dira, pertsonalaz gain erabakiko dutenak gure harremanen nondik norakoa.
Hezkuntza-eremuan ,elkarbitza hobetzeko hurrengo irizpideak kontuan izan behar dira:
Hezkuntza-eremuan elkarbizitza positiboa lortzeko:
- Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, beste batzuk gutxiesteko beharrik gabe, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea, gaitasunak eta konpetentziak garatzea eta, bazterkeria mota oro gaindituz, harreman positibo eta autonomoak eskola barruan zein kanpoan eratzea.
- Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen diren
Modu berezi batean aipatu nahi izan ditugu maitasunezko
harremanak eta tratu onak.
Bukatzeko Tratu onak sustatu eta denboran zehar irauteko elkar
ardura, korresponsabilitatea edo erantzunkidetasuna izan daiteke gure gaur
egungo erronka, eremu honetan lan egiten jarraitu behar dugu berdintasun eta askatasun bidea eraikitzeko.
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa,
baliabide edo proposamen baten aipamena egin
Aipatzekoa :
Emozioen
ikerketan erreferentzia da Mari Luz Esteban EHUko antropologoa. Bost urteko
lana bildu berri du Crítica
del pensamiento amoroso (Maitasun pentsamenduaren kritika)
liburuan, eta feminismoak alboratuta edukitako gai bat mahai gainean jarri du:
nola eragiten die maitasunak gizakiei eta gizarteari? Estebanek berak dio
maitasuna «oso garrantzitsua» dela bere bizitzan, «baina ez garrantzitsuena,
beste gauza batzuk ere badaude».
Artikulu honetan azpimarratzan dut:
Gizonek eta emakumeek desberdin maitatzen
dugu?
Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.
Emakundeko zuzendariak, Maria Silvestrek, azpimarratu du gizarte
osoaren elkarlana beharrezkoa dela eta lanerako dugun denboraren arteko oreka
lortzeko, eta emakume eta gizonek egiten duten denboraren erabilera ezberdinak
berdintasunean "ondorio zuzenak "dituela.
Seguru asko emakumeen artean desberdintasun handiak daude, eta gizonen artean ere bai. Egia da emakumeok erdigunean jartzen dugula maitasuna, dena okupatzen duela, eta aditu bihurtzen garela; gizonek, aldiz, oso ondo ikasten dute euren proiektuak baloratzen, eta hori oso ondo dago; gero maiteminduta egon daitezke, baina dena batera doa.
Emakundek martxan jarriko duen kanpainaren leloa "Ordu asko eta denbora gutxi" da.
Ekofeminismoa
proposamen feministak eta ekologistak uztartzetik sortu da. Gizakia eta hari
iraunarazten dion inguru naturala defendatzea helburutzat duten emakumeen
hausnarketa filosofikoak eta borroka politikoak hartzen ditu barne, ordena
patriarkalarekiko mendekotasuna ukatzeko jarrerak oinarri hartuta. Ordena
kultural bat (patriarkatua) eta ordena ekonomiko bat (kapitalismoa) salatzen
dituzte ekofeminismoek; kapitalismoak, izan ere, giza bizitza zaintzeko
eginkizuna, gehienetan emakumeek betea, eta bizirauten laguntzen diguten
naturako lanak ezkutatu, gutxietsi, bortxatu eta berenganatu egiten ditu.
Jardueraren inguruan jasotako datuak eta
ondorioak.
Genero identitatea etengabe eraikitzen eta deseraikitzen
den zerbait da; pertsonen arteko harreman moduekin, jarrerekin eta jokaerekin.
Genero-rolen sustraiak oso luzeak eta sendoak dira, gure baitara sendo lotuak
daudelako. Eguneroko jardunean denbora banatzeko eta erabiltzeko moduetan ere
igartzen da hori, Eustatek oraintsu mahai gainean jarri duen ikerketa batek
datu zehatzekin kontatzen duenez.
“Eustat Euskal Estatistika
Erakundeak duela aste batzuk egin du publiko “Bi hamarkadako gizarte-aldaketa
Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora Aurrekontuen Inkesta,
1993-2013” izeneko ikerketa. Bertan datuen gainean jasotzen du azken hogei
urteotan nola aldatu den denboraren erabilera egunerokoan. Ikerketaren baitan
kapitulu propioa eman diote “Generoa eta denboraren erabilera” gaiari, hain
zuzen ere Marina Sagastizabal eta Marta Luxan soziologoen gidaritzapean. Izan
ere, gizonezkoek eta emakumezkoek desberdin banatzen eta erabiltzen dute
denbora, horretan ere genero rolen garroak uste baino sakonago sartuta baitaude.”
Hemen azpimarratzen da
"Laburbilduz, 1993tik
2013ra Euskal Autonomia Erkidegoan, beste toki askotan bezala, emakumeek
nabarmen handitu dute euren parte hartzea lan merkatuan eta gizonek, nahiz eta
etxeko eremuan gehiago inplikatu, esan genezake ez dutela neurri berdinean
egin»."
Zein dira zure ustez hau guztia
ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak?
Hezkuntza-sistema
hezkidetzailearen ardatz bat izango da ikasleek harremanak era parekidean
eraikitzeko konpetentziak gara ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
- Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
- Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
Hezkuntza-zentroetan kalitatezko elkarbizitzak ondoko hau eraikitzea sustatzen du:
- Eskolakide guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
- Maila guztietan (antolakuntzan, denboralizazioan, komunikazioan, dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura, honek estereotipoen etengabeko sustapena bultzatzen baitu.
- Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
- Elkarren arteko arduran eta inguruaren eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
- Bake eta indarkeria-eza kultura.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina