Aste honetako gaia “Harremanak” da, alde
positiboa kontutan harturik (gatazkak eta biolentzia alde batera utzita).
Pertsonen arteko
harreman-dimentsioa bezain garrantzitsua da pertsona barrukoarena. Elkarbizitza
honen kalitate mailak erakutsiko du bizipenen ondoriozko emozio, sentimendu eta
ideiek osaturiko oinarria; hauek, hain zuzen ere, pertsonen arteko eta
inguruarekiko ditugun harremanen kalitatean eragin zuzena izango dute.
Amaia Portugalek
idatzitakoa oso interesgarria: Garunek
ez daukate generorik
Hala egiaztatu
dute, Daphna Joel Tel Aviveko Unibertsitateko ikertzaileak zuzendutako
nazioarteko lan batean. Garun askoren eskanerrei erreparatuta, ikusi dute
badaudela gizonen artean gehiago errepikatzen diren ezaugarri batzuk, bai eta
emakumeen artean maizago agertzen diren beste batzuk ere. Ez dago, ordea,
sexuak baldintzatutako patroi bat eta bakarra; ez dago garunak, besterik gabe,
bi generoren arabera bereizterik.
Neurozientzia azken
urteetan sakonki ari da aztertzen nerbio-sistema eta jokaeraren arteko
harremanak.
Neurociencia y educación: ¿cómo se puede aprender mejor? Artikulu interesgarri honen ideiak:
¿Cómo aprendemos? ¿Qué es lo que hace que el aprendizaje
sea significativo para nuestro cerebro? A éstas y otras muchas preguntas puede
dar respuesta la neurociencia, un interesante punto de vista para la forma en
que educamos, ya que se encarga de estudiar el funcionamiento de la mente y de
qué forma se crean nuevas conexiones entre neuronas cuando aprendemos cosas
nuevas.
Emozioek berebiziko garrantzia dute, sailkatzeko etiketek
ez dute balio, zentzumen anitzeko esperientzien indarra eta ikastea gorputz
osoarekin lotuta dagoela.
Elkarbizitza
positiboaren onurak aipatzen dira testuan:
- Eskolako komunitate-kide bakoitza (ikasleak, irakasleak, familiak eta AZP) bere identitatearekin gustura egotea, diren bezalakoak onartuak sentitzea, gainerakoak baloratzea.
- Neska zein mutil-ikasleen konpetentziak pertsona osoak bezala garatzea, eremu pribatu zein publikoan erraztasunez moldatzen direnak, hauen garapen pertsonal eta soziala paraleloan sustatuz, bizi-proiektu propiodun pertsonak izatea, hartu-emanetan berdintasunez, elkartasunez eta askatasunez aritzen direnak, gure munduaren hobekuntzaren aldeko konpromisoa erakutsi eta esku hartzeko prest agertzen direnak.
Hezkuntza-zentroetan
kalitatezko elkarbizitzak sustatzen du:
- Eskolako agente guztien ongizatean oinarrituriko kultura.
- Maila guztietan dominazio-menekotasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza-zentroaren estruktura.
- Nor bere buruarekin zein besteekin harreman positibo eta aberasgarriak.
- Elkarren arteko arduran eta inguruarekiko konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak.
- Bake eta indarkeria-eza kultura.
Oso baliogarria Arremanitz-ek egindako
erreflexioa, eskoletan kontutan hartu beharrekoa:
“begira diezaiegun benetan ditugun aurreiritziei, nola
tratatzen ditugun mutilak eta nola neskak, zein estereotipo ditugun guk geuk
gizon edo emakume garen heinean, bertako edo kanpoko, heldu edo gazte …
Horretaz jabetzeak aukera ematen digu gure harremanetan eragiten duten
aurreiritzi horiei guztiei aurre egiteko eta tratu onak bideratzeko.
Eta ondoren Mari
Jose Urruzolak gomendatzen dituen iradokizunak: Nor bere buruarekin harreman
ona izateko, besteekin, lagunak eta senideekin, ikastetxekoekin eta bestelako
bizidunekin, objektuekin eta inguruarekin.
Egokia iruditu zait
atal berezi batean jartzea Maitasunezko
tratu onak, benetan beharra dagoelako espezifikoki lantzeko. Orain arte
ikusi dugun zenbait gai (maitasun erromatikoaren mitoa, sexu-genero sistema,
genero-indarkeria…) aztertu eta gero iritsi da momentua maitasunezko
harremanetan tratu onak zer nolakoak diren ikusteko. Horretarako Nafarroako
Gazte kontseiluak egindako proposamena azaltzen da gaian.
Bolibian egindako
kanpaina oso adierazgarria.
Tratu onak sustatu
eta denboran zehar irauteko elkar
ardura, korrespontsabilitate edo erantzunkidetasuna izan daiteke oraindik
benetan heldu beharreko gai bat.
Testuan jarrita
dagoen testuan oso ondo jasotzen da honen kontzeptuaren barruan dagoena:
Gaur egungo egoera
zein den ondo ezagutzeko aipatzen diren iturriak oso egokiak direla uste dut:
Emakunde, EUSTAT… eta aipatzen diren proposamenak, programak; M.Morenorena
adibidez “Hamabostaldi bateko erronka” edo Errioxako Gobernuak argitaraturiko
Tratu onen aldeko programa…
Zaintzak kutsu
negatiboa duela dirudi, hitzak berak “zama” adierazten duela, inork bere gain
hartu nahi ez duen zerbait. Jendeak, ordea, beti zaindu izan du elkar eta
ardurak hartu ditu taldean: “Umeak zein nagusiak zama bilakatu zaizkigun
honetan, zaintzak askorentzat adierazten duenari buelta eman nahi diogu, balio
positiboa eman, eta zaintzarik ezean guztiok hil egingo ginatekeela
transmititu”.
“Mundua mugitzen duten langile ikusezinak” artikulua interesgarria iruditu zait. Zaintza lanak egunerokoan
ezinbestekoak badira ere, lan merkatutik eta estatistiketatik kanpo daude.
Ekonomia feministak pertsonen ongizatea jarri nahi du gizartearen erdigunean,
kapitala alde batera utzita.
«Zaintza lanak
bizitzaren ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira, hala nola bazkaria
eta erosketak egitea, arropa garbitzea, gaixoak zaintzea, umeak eskolatik
jasotzea eta etxeko lanak egiten dituztela ziurtatzea», azaldu du Paca Robles
Arabako Emakumeen Asanbladako kideak. Lan horiek beharrezkoak dira egunerokoan,
baina, aldi berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabeak direla dio
Roblesek. «Emakumeek zaintza lanak euren gain hartu dituztenez, estatuak ez
dira inoiz arduratu nagusiez, umeez eta gaixoez». Horrenbestez, Roblesek
ziurtatu du ezkutuko lan horiek gabe gizarteak ezingo lukeela aurrera egin.
Onintza Iruretak
aitek eta zaintzaren inguruan egiten duen hausnarketa asko gustatu zait:
Ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak?
Hezkuntza-sistema hezkidetzailearen ardatz bat
izango da ikasleek harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak gara
ditzaten laguntzea, honako hau sustatzeko:
- Indarkerian eta dominazio-mendetasun parametroetan oinarrituriko pertsona barruko zein pertsonen arteko harremanak bultzatzen dituzten ereduen analisi kritikoa.
- Elkarbizitza eta pertsona barruko zein pertsonen arteko harreman positiboen eraikuntza.
- Pertsona bere osotasunean begiratu behar dugu, eta norberak nahiz besteek izan ditzaketen aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzen saiatu eta baita pertsonei arreta eskaintzen ere.
- Maitasunezko tratu onak eraikitzeko “maitasun erromantikoa” aztertu eta desikasi beharra dago. Zeloetan, dependentzian, ezberdinkerian, indarkerian eta sufrimenduan oinarrituriko harreman toxikoen ordez MAITASUN OSASUNTSUA sustatzen duten harremanen alde egin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina