2016/03/07

TRATU ONAK. BAI ONAK DENENTZAT!

- Laburpena

Gai honetan "Tratu onak" hizpide izan ditugu. Elkarren arteko harreman positiboak pertsonaren kalitatea hobetzen du. Izan ere, ongizate emozionalean eragin zuzena du. 
Hori dela eta, hezkidetzaren ikuspuntutik ikasleen harremanak era parekidean eraikitzeko konpetentziak nahitaezkoa da. Beraz, kalitatezko elkarbizitzak honako hauek bultzatzen ditu:
- Ikaskideen ongizatean oinarritutako kultura
- Maila guztietan dominazio-mendetasun paradigmaren erreprodukzioa gainditzen duen hezkuntza, estereotipoak gaindituz
- Nor bere buruarekin eta besteekin harreman positiboak
- Elkarren arteko arduran eta inguruan eraldatze zein hobekuntzan konpromiso pertsonal eta sozialean oinarrituriko harremanak
- Bake eta indarkeria eza kultura


Resultado de imagen de buenos tratos


Tratu onak garatzerako garaian eremu desberdinetatik bideratu beharko litzateke: nor bere buruarekin, besteekin, hurbilekoekin, beste bizilagunekin eta ingurukoekin. 
Begirunea jartzen zaio maitasunezko tratu onei. Izan ere maitasun erromantikoaren mitoa egunean dago gaurko gazte jendeen artean. Maitemintzen diren gazteek zaharkituta dauden maitasunaren inguruko usteek eragiten dituzten jokabideak dituzte, aspaldiko maitasunean sinesten dutelako. 
Tratu onak sustatu eta irauteko elkar ardura eta erantzunkidetasuna gako esanguratsuak dira. Horretarako material anitz azaldu zaigu. Horien artean zaintzarekin zerikusia duena. Zaintza lanak ugaltzearekin zerikusia duten lan guztiak dira. Lan horiek beharrezkoak dira eguneroko bizitza aurrera ateratzeko baina, era berean, erabat ikusezinak eta prestigiorik gabekoak. Lan horiek emakumeek bere gain hartzen dituzte gehien bat eta estatuak ez dira inoiz arduratzen nagusiez, umeez eta gaixoez.
Beraz, hezkuntzaren erdigunean zaintza jartzea ezinbestekoa da. Horretarako, pertsona bere osotasunean begiratzean datza eta aurreiritziak identifikatzen eta pertsonaren identitatearen inguruan sortzen diren estereotipoen inguruan kontzientzia hartzean datza.

- Balorazioa.

Nire ustez, elkarbizitza tratu onetan oinarritu behar da pertsonen ongizatea bermatu nahi bada. Gainera, bizitzako esparru ugariei on egiten dio bai pertsonalki bai sozialki. Horrez gain, zaintza aintzat hartu behar da eta jendartean behar duen espazioa eta gorespena eman behar zaio hezkitzailea den eskola bat sustatzeko. Baita maitasunezko tratu onetan oinarritutako harremanak sustatzeko bideak jartzen joan, maitasun erromantikoaren inguruko mitoak deseginez. 


- Ikerketak

Neurozientziak azaldu duen ikerketa aipatuko nuke hemen. Amaia Portugalek nazioarteko ikerketa baten (1400 garun)ondorioz honela dio "garunek ez daukatela generorik. Ez dago garun maskulino edo femeninorik. Ezin da burmuin bat gizon batena edo emakume batena den asmatu, soilik haren ezaugarri anotomikoak aztertua. 
Beraz, faktore sozio-kulturalaren eragina da nabarmena. 

Aitatasunari buruz, Maite Asensioren hitzetan aitatasuna modu desberdinetan bizi daiteke. Gizonezkoek seme-alaben zaintzan eta hazkuntzan gehiago parte hartzeak maskulinitate eredua alda dezakeela eta bikotearen orekan eta haurren osasunean ere onurak ditu.


Datuak eta ondorioak.

Bestetik, EUSTATek 2013an argitaratutako datuen arabera etxeko lanetan eta zaintzako kontuetan alde handia dago gizon eta emakumeen artean. Zaintza arloan item berdintsuena haurren jolasen zaintzan ematen da etxeko lanetan, aldiz, konponketetan eta erdi-aisiaetako eremuetan gizonezkoen parte hartzea piska bat handiagoa da. Honek ere genero sesgo handia du, lan horiek betidanik gizonezkoekin lotuta egon bait dira.





-  Ikastetxean lantzeko erronkak honako hauek proposatuko nituzke:
  • Tratu onak lantzea ikuspuntu desberdinetatik:
    • Nor bere buruarekin. Autoezagutza, gorputzaren onarpena, autoestimua, jarrera kritikoa, "ez" esaten trebatu, autodefentsa estrategiak
    • Besteekin (agurtu, hizkuntza hezkidetzailea erabili, janzkera eta izaera errespetatu, elkartasunezko jarrerak erakutsi)
    • Hurbilekoen artean (elkarri lagundu, entzun, ulertu, komunikatu), ekarpen onak egin, sexismorik gabeko jarrerak azaldu, besteak onartu, besteen gorputza errespetatu, arazoen aurrean konponbide emankorrak bilatu denen artean)
    • Beste bizilagunekin eta ingurukoekin (zaindu, arduratu, birziklatu, diruarekin jarrera arduratsuaz eta solidarioa izan.
  • Ikasleekin maitasun erromantikoaren mitoa desegin eta maitasun osasuntsuaren lanketari heldu.
  • Erantzukidetasuna landu ikasleekin. Zaintzari berariazko arreta eskainiz.
  • Irakasleekin formazioa antolatu eta elkarren artean esperientziak trukatu.
  •  Elkarbizitza Behatokiaren bitartez gai honek behar duen garrantzia eman eta Elkarbizitzak Planean ekintzekin gauzatu.
  • Gurasoei formazioa eskaini.
http://hezkeh0506.blogspot.com/2016/03/tratu-onak-bai-onak-denentzat.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina