2019/01/28

Curriculum/Baliabideak?


Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko
HAUSNARKETA:

Curriculum-edukia esaten zaio ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari eta hezkuntza-eredu pedagogikoaren "esparrua" esaten zaio hezkuntza-eredu pedagogikoaren ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala zehaztuz joango denari.  Hau da, klasean eta bertan osatzen den jarrera, harreman eta edukiari.

“Curriculum bat hezkidetzaren ikuspuntua txertatuz gero,  pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heztea izango du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik ez dira emango eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko, ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz ”.

Irakaslearen prestutasuna eta asmoak beharrezkoak dira honelako lan bat egiteko. Beraz, galdetuko dut: Edozein izan daiteke hezkidetzan irakasle? Zer da onartu eta onartuko ez duguna?  Irakaslearen asmoak pisu handia dutelako ondoren hezkidetza programan sartzeko orduan eta egiteko moduan ere.
Metodologiari dagokionez irakasleak bete behar duen taulan hainbat puntuk atentzioa deitu didate:
“Sexua eta generoa gainditzen dituen portaera batzuk garatu ditut” aipatzen da klasean neurtu beharreko puntu bat bezala, bano zer da hori? Nola ebaluatzen da? Ez digute hazi genero ez binarista gailentzen den sistema batean orduan horri aurre egitea oso zaila da eta tresnak baditugu, nola ekingo dugu?


“Genero rolak aldatzeko aukerak eman ditut” hemen aurrekoan aipatutakoa gerta liteke.
“Lengoaia ez sexista erabili dut” hemen mailak eta mailak daude, aurretik ikusi dugun bezala denok hauteman ditzakegu esaldi sexistak bano benetan aldaketa emateko hitz berriak asmatzen ibili beharko ginateke eta horretarako kurtsillo bat egin.

Metodologiaren bigarren taulan bai neska eta mutilekiko nolako jarrerak izan behar diren azaltzen du. Bano nola aldatu dezakegu jarrera, askotan proiektu erreformista bat egitean ez ditugu bideak markatzen. Eta, hori, nire ustez da hemen gertatzen dena, oso modu politean gelditzen da klasean egin beharreko pausuak jarraitzea bano gero egiten ditugun pauso horiek nora eramaten gaituzte? Hori ez dut hain argi ikusten hemen.



Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta
baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? Aipatu 2 aspektu nagusi.

Aldatuko litzatekeen lehenengo gauza gelan hausnarketara bideratuko luke eta oso lagungarria iruditzen zait. Eta, bestetik, askoz lan handiagoa beharko lukeela.

Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan
oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarri bat?

 Autokritika guztiz beharrezkoa iruditzen zait, proiektu sortzaile eta aske bat izateko asmoz sortua bada etengabeko autokritika behar da berritzen joateko. 




Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post HAU aukeratu dut oso ados naguelako planteatzen dituen erronkekin. 
Eta bukatzeko....aste ona izan!!

EREDU ETA IZAERA HEZKIDETZAILEAREN PREMIA

"Nortasun arlo guztietan eta besteekiko harremanetan ahalmen afektiboak eta indarkeriaren, edonolako aurreiritzi eta diskriminazioen eta esteriotipo sexisten aurkako jarrera garatzea"

Horrela definitzen du Lehen Hezkuntzako Curriculumeko xedeetako bat, Nafarroako Foru Komunitateko 2014 Foru Dekretuak
Helburu hau lortu ahal izateko hezkidetzaile ikuspuntua ezin dugu ahaztu, betaurrekoak soinen eraman behar ditugu. Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, hainbat alderdi aldatuko lirateke:
 1.- Eskuetara iristen zaizkigun baliabide, proposamen, ospakizunen,... aurrean, androzentriko den ikuspuntua baztertuko genukeelako. Modu honetan historia berriz interpretatzeko eta disziplina bakoitzaren barne ikuspuntua lantzen lagunduko genuke.


2.- Gure helburu nagusia, ikasleak ikasten ikasteko gai izatea da. Ikasi beharrekoak hezkidetzaile ikuspegia badu, izaera hekidetzailearekin, ikaslea sistema honetara egokituko da eta sistema honetan iraungo du.


Beraz, eredu eta izaera hezkidetzailea sustatzeko tresna baliagarria iruditu zait Emakundek eginiko materiala 





















Bestalde, "Curriculum eta baliabide didaktikoak" izeneko irakurgaian azaltzen den prozedura erabakiak hartzeko, oso lagungarria egin zait.
Bukatzeko aipatu behar lehenengo edizioko posta, Maitane Ortiz de Martiodak idatzitakoa.Bertan azkeneko atalan azaltzen duena interesgarria iruditu zait, ditugun erronkak azaltzerakoan.

EMAKUMEAK....NON?


EMAKUME IDAZLEAK KANON OFIZIALETIK BAZTERTUTA




Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko memea hau da: EMAKUMEAK NON? kontuan izan behar dugu ni Lengua eta Literatura irakaslea naizela eta beti pairatu izan dut  liburu ofizialetan emakume idazleak  ez agertzea. Hemendik dator nire aukera.

Unitate honetan ikastetxearen curriculuma eta baliabideak aztertu ditut eta onartu behar dut hausnarketa sakona egin dudala.  Orain ez dago aitzakirik bai metodologian bai sortzen ditugun unitate didaktikoetan aldaketa sakon bat aurrera ez eramateko.  Nire ustez, erabiltzen baditugu sistematikoki jarduera hezitzaileak inklusibitate erealitate bat bihurtu ahal da.  Ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartze sustatzea lortu egingo genuke eta ekidituko genuke ere edozein diskriminazio mota (sexuala…).


Nire ustez, hezkidetzan oinarritutako begirada sustatzeko estrategia (metodologia) erabilgarria Ikasketa kooperatiboa da   Sentsibilizatu egiten duelako ikasleak osatzen duten ikas komunitatea eta lortzen duelako curriculumean hezkidetza sartzea eduki moduan.

Hasteko oso baliagarria iruditu zait ondorengo eskema jarraitzea eta ikusi zer lortu ahal dugun:

Hona hemen 2012ko iragarki sexista bat ( Procter & Gamble )

Me lo ha dicho Margarita....




Eta orain hezkidetza eredua garatu ondoren aldaketa batzuk egin dira:

Me lo han dicho Margarita y Pedro....



Merezi dira aipatzea ere ondorengo web orriak... irakaskuntzan bide hezitzailean gaudela ikusteko.  Oso ondo goaz...







Eta aurreko urteetako edizioetako postaren artean aukeratzen dut ArgiƱeren galdetegia.  Oso ona irudi zait bakoitzak diagnosia eta hausnarketa sakon bat egiteko tresna delako.  Hobekuntza :  ikasleentzat bat ere egiten.

1- Ze nolako irakaslea naiz ni?/ Ze nolazo ikaslea naiz ni?

2- Ikasleak desberdinak direla konturatzen naiz?/ Nire ikaskideak desberdinak direla konturatzen naz?

3- Nire materiala aproposa da?/Irakasleak eskaintzen duen materiala aproposa iruditzen zait nire nortasuna garatzeko?

4- Edukiaz gain, baloreak eta emozioak barneratzen ditut nire egunerokoan? (berdina)


Hasiko gara? Teoriatik praktikara!

Hezkuntzak “pertsonen hazkunde integrala izango du xedetzat eta nortasun pertsonalaren garapena hartuko du oinarritzat, era guztietako diskriminazioak gaindituko dituela”. Aldiz, Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoa dokumentu garrantzitsua aztertuz gero, “hezkidetza” behin baino ez da aipatzen… Zelan izan liteke??
Marko legala landu genuenean, argi geratu zen bai curriculuma eta baita baliabide didaktikoen izaera hezkidetzailea bermatzea oso garrantzitsua dela hezkuntzaren dimentsio guztietan.

Heziberri 2020ren glosarioaren arabera, ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari “curriculum-edukia” esaten zaio. Baina curriculuma hezkidetzaren ikuspuntutik egiteko, zer hartu behar dugu kontuan? EMAKUNDEk argitaraturiko Ikastetxearen hezkidetza-eredua egiteko Gidaren arabera, iturburu hauen eragina aintzat hartu behar da:



Baina… edozein txolopote baten aurrean gaudenean bezala… nondik hasi gaitezke??



Lasai, pausoz-pauso, curriculum hezkidetzailea eraiki dezakegu. Baina horretarako, teoriatik praktikara salto egin behar dugu!



Lehenengo eta behin, autoebaluazio bat egitea beharrezkoa da, diagnosia sustatuz. Hemen, egoera zein den ezagutu (nolako jarduerak, edukiak, metodologia eta materialak sustatzen ditugu?); gabeziak eta indarguneak identifikatu; eta, noski, hezkuntza-komunitateari ezagutarazi behar diogu.

Eta orain zer???

Erabakiak hartzeko unea iritsi da jada. Zer egin hezkidetzaile ez diren baliabideekin? Momentuz, nagusi den egoera da hau… eta hemen aukera ezberdinak ditugu: baliabidea gure esku ez dagoenean eta mantendu behar dugunean, ikuspegi kritikoaurkeztu behar dugu (mahai gainean jarri). Batzuetan, baliabidea moldatzeko aukera izango dugu eta une horretan, ezinbestekoa da genero ikuspegia txertatzea material hori moldatu edota osatzeko. Aldiz, baliabide hori(ek) erabiltzeko edo aldatzeko aukera gure esku dagoenean, hezkidetzailea den beste batengatik ordezkatu dezakegu edo, topatzen baldin ez badugu, sortu dezakegu ere.



Izan ere, baliabideak egon badaude… eta guri dagokigu ez dauden horiek sortzea…
Horien artean, ipuin hezkidetzaileen bildumatxo bat daukagu; bai gazteleraz eta baita euskaraz. Adibide gisa, Raquel Diaz Regueraren “Printzesa arrosa izatea baino aspergarriagorik!” estereotipoak apurtzeko ipuina euskaratua:



Sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea?
Alde batetik, diagnosi (on) bat egiteak behartuko gintuen hausnarketa minimo bat egitera; bakoitzari, bere buruari eta sistemari begira ere. Bestetik, gure egunerokotasuna guztiz aldatuko litzateke..! Ezin imajinatu zenbateraino! Kasi-kasi utopia bat iruditzen zait…

Nire ustez eremu hezitzaileetan/jendartean eta baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko ezinbesteko estrategia formazioa da, kontzientzia piztea!


Honela, baliabide hezkidetzaileen beharra ikusaraziko litzateke. Genero ikuspegia txertatu behar dugu txikitatik, bai eskolan eta baita etxean ere. Baina, betiko moduan, instituzioek ere beraien “borondatea” praktikara eraman behar dute, gauzatu egin behar dira paperean idazten diren guztiak…

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post bat aukeratzekotan, Goretti Eskalzarena izango litzateke. Berak dioen moduan, estrategia betegarri garrantzitsuena formakuntza dela iruditzen zaidalako… “Hezkidetzak duen garrantziaz kontzientzia hartu ezean, gaiarekin sentsibilizatutako jendarte bat izan ezean, feminismoa sistematikoki irakatsi, ikasi eta praktikatu ezean, eskola zein gizartea nekez izango baita hezkidetzailea”.

Azkenik, aste honetan ikusi dudan berri interesgarri batekin agurtzen natzaizue…

Ondo izan!

Balia ditzakegun bideak



Curriculumarekin gora eta behera gabiltzan egun hauetan oiloa eta arrautzaren pradoxa etorri zait burura, hau da, zein da bidea, jarrera edota testuinguru hezkidetzaileak sortzeko? Curriculuma aldatzetik hasi behar gara? Gure eguneroko ekitea aldatzetik hasi behar gara? Bi bideak aldi berean egin behar ditugu? Jakina da, galderak galdera, heziketaren munduan gabiltzon profesionalen artean aniztasun handia dagoela eta bide ezberdinak sortu behar ditugula toki berera iristeko, alegia: gizarte feminista bat. Horregatik, ez gaitezen larritu, baliabide hitzak berak dioen bezala, guk ere, erabili daitezkeen bide horietariko asko har ditzakegu, aldatzen joan ere bai.

Gaurkoan bide horietako bat aukeratuko dut, alegia, ekinez egiteko erabakia hartu dugunona, Curriculumeko aldaketak zerutik ez dira eta etorriko. Gainera, gure oztopo handiena zera da, estatu matxista batean gaudela, beraz, ezin gara politiko, hezkuntza departamendu eta antzekoetara begira egon pausuak emateko. Aldiz, curriculumak eta egunerokotasunak uzten dizkigun zirrikitu guztiak erabili behar ditugu geure helburua lortzeko.

Helburu honen bidean pare bat gauza otu zaizkit ekinaren estrategia honekin jarraitzeko, ikus entzunezkoak hain zuzen ere. Hezitzaileok gehientsuenetan filmak geuk aukeratzeko parada izaten dugu eta hemen doaz bi proposamen.

Lehenengoa atera berri den ERRAIAK dokumentala da. Emakumeei eta irrintziari buruz dihardu, modu polita geure kulturako errealitatea ezagutzeko. Bertatik tiraka, sorginak, inkisizioa, konkista eta abar luze bat landu ditzakegu.

Eta bestea, AMAMA filma da, hau ere euskarazko produkzioa. Bertan, baserri mundua eta mundu modernoaren arteko talkaz dihardute, gure historiako une hori landu behar dugunerako film paregabea iruditzen zait. Hemen uzten dizuet trailerra eta hemen film osoa euskaraz.

Beste urteetako post bat aukeratzerakoan, Irati Gaztelurrutiaren honako hau aukeratu dut, izan ere, gauzatxo txiki baina garrantzitsuei erreparatzearen garrantziaz hitz egiten du.




2019/01/27

MARKETIN ETA PUBLIZITATEA

https://docs.google.com/document/d/1zC3vzj2wP68V98646g3bttDZ8yoyI4Fh2OzUK_T92tc/edit

ORAIN BAI! Hezkidetuko gara!!


Irudi  moldatua: Agenda escolar Coeducativa 2018/2019, Junta de AndalucĆ­a

Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko memea hau da: ikastetxetan curriculuma eta baliabideak berrikustearen  gauzatzeko hainbertze baliabide eskuratu ditugu. Ez dugu aitzakiarik! Lanean  hasteko tenorea dugu, atzera ezina, sahies ezina! Irakaslea naizen aldetik, gure ikastetxean oraintsu abiatzen ari  gara diagnosi fasea burutzen, hortaz gai hau ezin gusturago irakurri eta hartu dut. Une honetan, etorkizuneko helduek hezkidetzeko duten aukera  bakanetakoa ikastetxean dago. Has gaitezen!  Hain egoki adierazia den  esaldia berridaitziz,
Izaera hezkidetzailea txertatzen ez bada, berriro ere, Zygmunt Baumanek
sorturiko metaforari aipamen eginez, ikasleak etengabe eta abiadura handiz
aldatzen eta berreraikitzen ari den mundu moderno likido baterako hezi beharrean,
aspektu honetan ere kultura solidoa transmititzen jarraituko du: sistema
patriarkalaren mezuak zein jakintza naturalizatuak erreproduzitzen eta haren
transmisio-kate izaten.

Egin dezagun!!!!! Hezkidetza dezagun !!!
Gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero,  biztanleri erdia ikusaraziko genieke ikasleei erreferenteparekideak eta errealak normalitate gisa  barneratzeko bidea izanik. Horretaz gainera, ikerarkiak parekatzeko bidea hasiko litzateke, emakume zein gizon parean jarriz.

Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarria  Bechdel testa dugu, filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema erraza.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean ArgiƱek egin zuena aukeratu dut,     Eskola eraldatzen! Gaia argiro aurkeztu du eta iturburuak eredu desberdinetan erkatu:

Ane Leniz, aurreko ikastarokideak  egidako komikia ere bertan aurkitu dut, eta gaiaren aurkezpena gustatu egin zait.

Bukatzeko Koban taldearen abesti eder hau E.E.I.E. utziko dizuet, ongi izan!!!