2018/01/29

Errealitatea Curriculumaren erabileraren isla.

Zertan nabaritu curriculumak eta baliabide didaktikoak martxan daudela.
Resultado de imagen de recreo dibujo


Mundu ideal batean,  jolas ordura dei egiten digun txirrina entzun eta patioko okupazio, parte hartze eta errepresentazioa bestelakoa izango zen. Ez lirateke soilik futbolean mutilak ibiliko, eta beste jolas batean ibiltzen aukera izango lukete futbola gustuko ez zutenek.
Izkinetan eta patioari biraka ibiltzen diren neska taldeak, agian patio erdian jartzeko aukera izango lukete.


Berriro gelara sartzean eta irakasleak  ariketa zuzentzeko ordua dela esatean, ez da nesken ardura izango ariketak “zuzen” egitea. Edo, gai interesgarri bati buruz iritzia emateko momentuan, bai mutil eta bai nesken iritzia entzuteko aukera izango genuke.
Resultado de imagen de participación escuelaGaur neskak eta bihar mutilak maitatzeko askatasuna eta hau adierazteko lasaitasuna dagoen eskola eremu bat izango litzateke, non bakoitzaren izaera, pentsamendu eta gustuak onartzen eta pozik bizitzen den guena. Rol eta jarrera sexistak parterik izango ez zuten eskola.

Askatasunean, zoriontasunean, parekidetasunean eta pozik bizitzeko ahalmenean ikusiko genuke curriculumak eta baliabide didaktikoak martxan daudela, horiek erabiltzearen emaitza, berauen isla delako.


Zergatik hain zaila curriculuma sistematizatzea?

Resultado de imagen de librosEsango nuke erresistentzia asko daudela, orain arte modu batera funtzionatu duenez hezkuntzak, askok bide berean jarraitzea nahiago izango dute. Beste aldera begiratzea ez da zaila, baian gure eskuetan dagoenean ume eta gazteen bizitzari begiratzeko modua, curricumulum hezkidetzailea erraztu eta lehentasuna eman beharko zitzaion.

Beste Post- bat

Asko gustatu zait Post hau. Egia esan oso deigarria egin zait eta erabat interesgarria irakurri dudana, bai ekarpenak iritziari dagokionez, bai eta patioaren azterketa eta baita komikia ere.

https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktikoen.html




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina