2021/03/29

TRATU ONAK HARREMANEN OINARRI

 
Hona hemen aste honetako gaiaren inguruko kontzepturik esanguratsuenetako batzuekin osatutako gurutzegrama.
 
 

Aurreko urteetako postari dagokionez, honako hau aukeratu dut. Izan ere, beherago ikusiko dugunez, berak aipatutako hainbat ideiarekin bat egiten dut: norberaren ongizate emozionala, maitasun erromantikoaren mitoa, harreman toxikoak... Gainera, aipatutako baliabideak oso egokiak iruditu zaizkit. Azkenik, erronkak zerrendatzean, Mari Jose Urruzolaren proposamena bete-betea iruditzen zait.


Bestetik, baliabideak asko eta askotarikoak dira, baina nik hauexek aipatuko ditut:
           *Bizikasiren gunean dauden ikasgeletarako materialak:
Ezkerreko zutabean mailak agertzen dira eta denek daukate egitura bera: "ni eta nire taldea", "gure arteko harremanak", "eta harremanak onak ez direnean?", "gure artean ondo konpontzen"... Ezinbestekoak iruditzen zaizkit klase barruko elkarbizitza positiborako.
          *Azaroak 25 eguna dela eta, STEE-EILASek ateratako unitatea:
     *Malagako hiru institututan grabatutako Los buenos tratos dokumentala. Bertan, gazteek antzerkiaren bidez maitasunari, harremanei eta tratu txarrei buruzko hausnarketa egiten dute. 
         *Eta opari instagrameko argitalpen hau maitasun erromantikoari buruzkoa:
 
         

         *Eta honen guztiaren oinarrian autoestimua ere badagoenez, geure buruari garrantzia emateko Paulo Coelhoren aipua.
 


Eta, bukatzeko, betiko moduan erronkak aipatuko ditut:

  • Aipatu berri dudanaren haritik, nor bere buruarekin gustura egotea, nork bere burua maitatzea eta ondo tratatzea: autoezagutza, autoestimua... 
  • Maitasun erromantikoa desmitifikatzea eta maitasun osasuntsuaren ereduak aurkeztea.
  • Harreman osasuntsuak, positiboak eta tratu onak lantzea, sustatzea...
  • Zaintza partekatuari balioa ematea.
  • Tratu txarrak identifikatzea, salatzea, aldatzea...

 
 
 
 

 

 

 

 

 

TRATU ONAK DENBORA GUZTIAN!

 TRATU ONAK


1. Maitasuna ulertzeko indarrean dagoen paradigma.

2. Besteekin harremanetan egoteagatik sortzen duguna.

3. Pertsona orok duen helburu eta eskubidea.

4. Tratu onean hezteko bide bakarra.

5. Izaki sozialak garen heinean etengabe sortzen ari gara.

6. Nork bere buruarekin landu beharrekoa.

 

    #Igorete-ren post-a aukeratu dut izenburuak duen indarragatik: Ondo maite zaitut! Erraza ematen duen esaldi sinple honek konplexutasun handia erakutsi dezake. Zer da ondo maitatzea? Ondo maitatzen dugu/gaituzte? Nire ustez, honek laburbilduko luke hein handi batean tratu onen esanahia. Azken batean maite dugun jendearekin egiten ez badugu norekin egingo dugu ba? Honekin ez dut esan nahi maite dugun jendearekin bakarrik jarri behar direla praktikan. Gai honetan, denok, pertsona bezala, ondo tratatuak izateko eskubidea azpimarratu baitugu. Honekin ere, Post honetan agertzen den Miren Amuriza-ren gogoeta irakurtzera gonbidatu nahi zaituztet. (Berria, 2016)


 

    Tratu onak denbora guztian, hau da aurreko egunean lagun bati bere sare sozialetan aurkitu niona. Zer pentsatu eman zidan, bikote heterosexual baten oinarrituta egon arren, harreman guztietarako erabili daitekeela uste dut. Hori bai, tratu onean trebatzeko tresnak dira garatu behar ditugunak eta gaur egungo gizartean ez dira eredurik onenak erreferente bezala erabiltzen. Telebistan ikusiena diren telesail eta reality-ak aztertzen baditugu honen falta handia dagoela ikusi dezakegu: La isla de las tentaciones, Salvame, Mujeres y Hombres... asko dira harreman toxikoen gorazarrea egiten dutenak. Hori denez jendeak gehien ikusten duena inolako etika eta moralik gabe horrelako programak sortzea besterik ez dute egiten. Hemen gurean ere arrakasta formula hori erabiliz asko izan dira azken urteetan tratu onaren ikuspegitik suspentso argia ateratzen dutenak: El conquistador del fin del mundo, Baserria... 

    Horrelako programak erreferente izaten jarraitzen duten heinean oso zaila izango da hezkidetzak egiten duen lanketa guztiari etekina ateratzea. Harreman toxikoak eta onak ez diren tratuak etengabe erreproduzitu eta normalizatzen ditugulako, horrelako produktuak gure telebista kateetatik at egon beharko lukete. Eta hezkuntza ezin da errealitate horretatik isolatu, horrelako produktuei kritika erreal bat egiteko hezi behar ditugu eta gara. Tratu onak guztientzat.

 

    Eta amaitzeko bertso polit hau aurkitu dut tratu onen ingurukoa, benetan entzuteko modukoa eta ikasgeletara eramatekoa: 

TRATU ONAK BERTSOA




EMOZIOAK KUDEATUZ TRATU ONAK BULTZATUZ





1.Autonomia. 2Garuna. 3Ekitatea. 4.Amatasuna. 5.Tratuonak.  6.Gizona. 7.Zaintzaileak. 8.Emakumeak.9 Erromantizismo. 10.Elkar-ardura.


"Tratu onak" lantzean berdintasunerako heztea eta indarkeriazko jokabideak prebenitzen laguntzea lortu behar dugu.

Hori gauzatzeko, garrantzitsua da garapen emozionalaren garrantziaz hausnartzea.
Pertsonek nortasunaren eraikuntza jaiotzen garen unetik garatzen goaz, izatez familia da,  haurrak pertsona izaten ikasiko duen "lehen eskola". Baina eskolek ere paper garrantzitsua daukate. Eta hezitzaileon lana ere, familiei tratu onen bidean diharduteko pautak ematea ere bada.
Eragina duten faktoreak asko diren arren, adierazgarrienak hauek aipatu nahi ditut:
Behar fisikoak, maitatua, onartua eta baloratua sentitzearen behar afektiboak eta harreman-beharrak, behar bezala bete behar dira:
· Identitatean eta garapenean. 
· Autonomiaren alde egitea, mugak txiki-txikitatik ezartzea, gehiegizko babesa saihestea.

Argi dago, zenbat eta gabezi emozional handiagoak izan, orduan eta gatazka emozional gehiago sortzen direla.
Haur Hezkuntzako eskolatzea hasten denean, haurrak bizipen eta esperientzia emozionalek , nortasunean, beren moduan, eragiten dituzte. Jarduteko moduan, harremanak izateko moduan eta baita ikaskuntzak eskuratzeko moduan ere, eragiten diete.

Beraz, emozioak lantzea garrantzi berezia dutela uste dut.
Horregatik  , funtsezkoa da hezitzaileek  gure ikasgeletan emozioak kudeatzen erakustea. 
 Gure ikasleen nahiak, bizipenak, gatazkak, beharrak, interesak... landu eta guzti hauek " Tratu onen bidean" jarri behar ditugu.
Tratu onetan oinarritutako  gizarte-harremanak izateko gaitasunak ematea da erronkarik handiena. 
Elkar bizitza positiboa lantzea oso garrantzitsua ikusten dut,norberarekin, besteekin eta inguruarekin.
Beraz, hauxe lortzeko ondorengo erronkak landuko nituzke:

  • Norberaren emozioen eta horien adierazpenaren kontzientzia.
  • Autoerregulazioa.
  • Baikortasuna eta motibazioa.
  • Enpatia eta besteenganako konfiantza.
  • Jendetasuna.
Emozioak lantzeko ondorengo bideoak gomendatzen ditut:





                                          KOLOREETAKO MUSTROA:




Era  berean, maitasun osasuntsuak bultzatu behar ditugu  eta horretarako maitasunaren inguruan hausnarketa egin behar da.  Sistema  hetereopatriarkalak ezartzen duen maitasun toxikoa agerian utzi eta tratu onen maitasuna mahai gainean jarri.


Beste alde batetik Elkar arduraren lanketa erronka garrantzitsua ikusten dut.



Elkar-ardura  guztion ardura dela bereganatzea  erronka oso handia da. 
Ez da laguntzea, elkar-erantzunkizuna da. Horretarako ondorengo bideoan klabe ezberdinak ematen dira, oso interesgarriak. Eta berriro ere zaintza erdigunean jartzen du.










Beste urteetako post bat aukeratzerakoan TRATU ONAK HARREMAN ONAK  aukeratu dut. Bertan aipatzen den dekalogoa oso interesgarria iruditzen zaidalako, baita bertan agertzen diren gidak maitasun osasuntsua izateko.











                    "Bizitzen jakitea ez da gertatzen zaiguna kontrolatzea,
                          gertatzen zaigun hori ondo gureganatzea baizik.”
 
                                                                Gloria Steinem




#ALAITZ#TRATU ONAK




















SEXUALITATEA ASKEA DENON ESKUBIDEA!

 

Manifestazio feminista guztietan garraxika egindako kontsigna izaten da: "sexualitatea askea gure eskubidea!";Angela Davisen "pertsonala politikoa da" esaldiarekin guztiz lotuta dago. Intimitean gertatzen zaiguna, sentitzen duguna, bizitzen duguna, botere-harremek eragiten dutenaren isla izaten da. Ez da kasualitatea emakumeen sexualitatea patologizatu izana, ez geure buruarekiko lotsek lasai gozatzeko aukera kendu digutela ez eta, noski, praktika heteropratriarkalek jarduna desitsuratu dutela. 

Olatz Berastegik elkarbanatutakoaren harira, baditugu zenbait gako: 

  • Gure beharrak eta nahiak argi adierazteko gai izatea eta entzuten ditugunean bestearen nahiak errespetatzea. Honekin batera interesgarria iruditu zait norberaren nahiak norberarekin eta besteekin deskubritzen ditugula, sexualitatea banaka eta kolektiboki garatzen dugulako.
  • Bestetik, argi izatea harremanak ditugula disfrutatzeko, plazera eta ongi pasatzea izan beharko genituzkeela jomugan, bai gau bateko kontuetan eta baita harreman luzeetan.
  • Sexualitatearen garapenean (eta batez ere medikalizazio/erreprodukzio kontuetan) gizon eta emakumeekiko dagoen arrakala (biagra jarri du adibide gisan). 
  • Egungo mainstream sexualitatea arriskutsua dela, batez ere telebistak errepikatzen duena (berak GandiaShore jartzen du adibide gisa, nik La isla de las tentaciones aipatuko nuke , badakizu azken asteetan bertan egondako bat talde bortxaketa bateko partaide izan dela jakin dugula).

Gozamen eta errespetuz jositako sexualitatea ihardetsi dezagun, plazeretik eta plazerarentzat.

Tratu onei dagokionez, badira kontuan izan genitzaken gauzak:

  • Guztiok ongi tratuak izateko eskubide dugulaz jabetzea, GEURE BURUA MAITATU
  • Nahi duguna ikasten eta ikusten joan, sentitzen eta nahi dugun hori ARGI KOMUNIKATZEKO GAI IZAN
  • Badirudi desioa kanpoan bilatu beharreko zerbait delaa, baina barnean begiratu behar dugu. Gorputza dugunez, gauzak sentitu/desiratzeko gaitasuna dugu, ENTZUN GORPUTZA
  • Gauzak ez daude ondo edo gaizki, ez dira normalak edo ez-normalak, niri/guri zer gustatzen zait/zaigu?Edo probatuko al dugu?
  • Ongi sentiarazten zaituzten pertsonekin egon, bai gau batean bai harreman luzeetan.
  • GEURE BURUA ETA ELKARRI ZAINDU
Jarraian Deustuko Ikastolakoek egindako bideoa trato onen inguruan:



Hemen duzue aurkitu dudan Giza Sexualitatearen Historia timeline formatuan, interesgarria iruditu zait klasean lantzeko eta ikusteko historian zehar nola bizi izan den sexualitatea kultura askotan. Ariketa polita zian daiteke denbora-lerro hori klaseko ekarpenekin elikatzen joate. Bestetik, lehengo urteko ekarpenetatik, asko gustau zait Txetxuk egina Erantzukidetasunaren inguruan, ezinbestekoa dudarik gabe!

Hurrengo argazkia izugarri gustatzen zait, igo gaitezen tratu onen eta plazeraren lehenengo filara :)