2015/11/15
Feminismoaren aurrerapenei buruzko hausnarketa
Feminismoaren lana aztertu ondoren lortutako bost gauza aipagarrienak honako hauek izan daitezke:
1. Emakumeak bigarren eta goi mailetako ikasketetara ailegatzea.
2. Lan merkatuan sartzeko aukera.
3. Sexualitate-orientazioa aukeratzeko aske izatea.
4. Emakumeen kontrako indarkeria gizarteratzea, ez izkutatzea.
5. Emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako lege integrala.
Falta diren bost ideia honako hauek dira, nire ustez:
1. Feminismoa agertu zenetik berdintasunaren alde aurrerapenak egin dira baina atzerapenak ere, egia esan asko kostatzen zaigu berdintasuna erreala lortzea. Honekin lotuta une honetan atzerakada handi bat dago. Azterlanen arabera nerabeei eta gazteei bai neskeei bai mutilei gaur egun matxismoa errekonizitzea kostatzen zaie. Hainbat jokabide normaltzat hartzen dute. Are gehiago brdintasunari buruz haiekin hitz egiten dugunean esaten dute nekatuta daudela gaiaz, eta ez dela hainbesterako. Egoera honek kezkatzen nau. Ikastetxeetan berdintasunaren aldeko hausnarketa eta jokabideak berpiztu behar ditugu.
2. Aurrekoarekin lotuta klaustroetan formakuntza ematerakoan gizon irakasleek ere ez dela hainbesterako esaten dute: berdintasunaren alde daudela, berdin tratatzen dituztela neskak eta mutilak... Baina ez dira konturatzen espektatiba ezberdinak dauzkagu. Adibidez mutilak teknologiarako onak dira eta neskak zaintzarako ogibideetan, eta hau konturatu gabe transmititzen diegu. Curriculumari dagokionez, errotik barneratutako espektatibak aldatu behar dugu. Neskak bigarren maila eta goiko mailetara ailegatzen dira baina lan munduan "techo de crital" delakoarekin topa egiten dute. Hau landu behar da.
3. Jakin badakit ikastetxe batzuetan espazio antolamendua lantzen ari direla neskei espazioa uzteko edo emateko asmoz. Ondo dago baina hemen ere beste urrats bat eman behar dugu: espazio antolamendua aldatzeagatik gauzak ez dira konpontzen, aztertu behar dugu zer nolako harremanak dituzten neske mutilen artean, harreman onak izatea landu behar dugu, hau da, ezin da permititu mutil batek neska bati jotzea, ezin dugu esan bere garapena dela. Indarkeroa 0- 0 urtetik sustatu. Espazio eta harremanak batera landu.
4. Emakumeen kontako indarkeriarekin amaitzeko asko falta da, ez da lortu. Erasotzaileak seguruak dira. Beraz neske zein ez diren erasotzaileei konfidantza eta segurtasuna eman erasotzaileei aurre egiteko. Sexismo, arrazakeria... ekiditzeko. Neska eta mutilen arteko harreman berdinak eraikitzeko.
5. Segurtasun horrek neske eta ez diren erasotzaileek berdintasunaren alde lan egiteaz aparte emakumeen kontrako indarkeriari aurre egingo diote. Gizon eredu tradizionala, hegemonikoarekin amaitzeko.
Aurrekoan esan dudan moduan, ikastetxeetan gizartean gertatzearekin bat datoz sexismoa oso barneratuta daukagu hori dela eta oso zaila da askotan errekonozitzea. Hezkuntza bera gizartean murgilduta dago, beraz horretatik atera behar da erraz lan egiteko. Ezin esan daiteke eskola-erakundea denik genero-estereotipoak eskuratzeko prozesuen erantzule bakarra. Eta hau oztopo handia da.
Hezkuntzan bost ideia feminista aurrera eraman ditzakegula ilusioz esan dezkegu. Ezkutuko curriculuma (inplizituki funtzionatzen du, kultura-edukien, errutinen, elkarrekintzen eta eta eskola-zereginen bitartez), curriculum honetaz hausnartzea eta horren kontrako jokabideak adostea. Guzti hau egingo bagenu ikastetxeak hobetuko lirateke.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina