Historian zehar feminismoen aldarrikapenak kontutan izanik, hauek
dira nire ustez lortutako bost gauzarik aipagarrienak:
1. Sufragio unibertsala: XX.
mendera arte emakumeak botere politikoaren ariketatik erabat
baztertuak egon dira. Aro Garaikidean eskubide politikoen eztanda
eman zenean ere Ilustrazioak eta Liberalismoaren pentsakerak
aldarrikatzen zituzten berdintasuna eta askatasuna ez zitzaien
emakumeei onartu. Eskubideen unibertsalitatea ez zen errealitatean
gauzatu; horregatik emakumeek beren aldeko mugimendua antolatu eta
hasera batean boturako eskubidea eskatu zuten.
Sufragismoaren
eraginez mendebaleko Estatuek pixkanaka emakumeen bozkatzeko
eskubidea onartu zuten. Lehenengoa Zelanda Berria izan zen 1893an
(Iturria:
http://www.euskonews.com/0097zbk/gaia9701eu.html)
2.
Dibortzioaren legea: https://prezi.com/-shkzxc5yp-n/dibortzio-legea/
3.
Emakumearen
sexu eta ugalketa eskubideak:
http://alternatiba.net/mahaiak/156/sexu-eta-ugalketa-eskubideak
4.
Hezkuntza-sistemaren barnean, bigarren hezkuntza maila, goi mailako
ikasketak eta formazio profesionala ikasteko eskubidea lortzea.
5.
Abortoaren legalizazioa: Antisorgailu
metodoen eta abortuaren legeztatzearen aldeko borroka, XX. mendearen
bigarren erdialdetik eta mende honetan, borroka feministaren ardatz
oinarrizkoa izan da. 1976. urtean hasi zen borroka historiko honek,
beti izan du aukeren artean, planteamenduan eta eztabaidan helburu
argi bat: emakumeen, emakume guztien, emakume bakoitzaren eskubide
burujabea bere ugalketaz erabakitzeko.
Oraindik
lortzeko ditugunak aldiz, honako hauek:
1.
Emakumearen lanaldi bikoitza: Emakumeak enplegu bat izateko eskubidea
duen arren, horretaz aparte, etxean egiten dituen etxeko eta zaintza
lanen
protagonista da:
http://www.getxo.eus/DocsPublic/igualdad/euskera/Folleto_erantzunkidetasuna.pdf
2.
Genero indarkeria deuseztatu:
http://www.gaztezulo.eus/artikuluak/genero-indarkeria-emakumeen-minbizia
3.
Gizonezko
eta emakumezkoen arteko soldata desberdintasunekin eta lan
prekarietatearekin amaitu:
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2452/lan-prekarietateak-eta-soldata-desberdintasunak-emakume-aurpegia-dute
4.Emakumeenganako
inbisibilizazioa:
http://mujeresradialistasdetemuco.bligoo.cl/content/view/1365909/Invisibilizacion-de-las-Mujeres.html#.VkiDTXYvfIU
5.
Feminismoa
hezkuntzan txertatu: Eskoletan feminismoari buruzko ezagutzak
transmititu eta irakasteaz aparte, unibertsitatean ere toki bat egin
behar zaiola uste dut.
Hezkuntza
esparruan ideia hauek lantzeko gainditu beharko liratekeen oztopoei
dagokienez, familiengatiko sinesmen, ideia, pentsamendu, jarrera,
etab-ak kontuan hartzekoak izango liratekela iruditzen zait; ikasleen
agente
nagusiak familia eta eskola diren heinean, familiak feminismoarekiko
ikuspegi negatibo bat badu, ikaslearen garapena eta hezkidetzatik
lortu nahi diren helburuak, era eraginkor batean ez betetzea ekarri
lezake.
Beste
oztopo haundi bat, agintari politikoak direla esango nuke. Martxan
jartzen dituzten politikak atzerakoiak badira eta feminismoa kontutan
hartzen ez badute, honek gizarte batean garrantzi handirik ez duela
erakusten dute, lehentasunik ez duela.
Gaur
egun, komunikabideek (telebista, prentsa, sare sozialak...) duten indarra ikusita, feminismoa lantzeko
moduek kalte handia sor liezaioke lortu nahi ditugun aurrerapen eta
helburuei.
Honako
hauek dira hezkuntzan aurrera eraman daitekezkeen bost ideia
feminista:
1.
Ekintza eta jolas mota
ezberdinetan denentzako
parte hartzea sustatu: Kartetan
jolasteko, pelotan aritzeko, panpinekin jolasteko…
2.
Berdintasuna bultzatzen duten ipuin, kanta eta material didaktikoa
erabili.
3.
Sentimenduak adierazteko espresio librea utzi neskei zein mutilei.
4.
Hizkuntza ez sexista praktikatu.
5.
Historian zehar gordeta eduki dituzten eta gaur egun emakumeok
(mendebaldekoak) gauden egoeran egotea lortu duten emakumeen
ekarpenak, lanak, bizitzak… ezagutarazi.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina