2015/11/19

FEMINISMOA



 Historian zehar feminismoak lorpen handiak ekarri dizkio munduari. Nabarmenenak honako hauek aipatuko nituzke:
1.- Lan munduan emakumea sartzeak erabateko aldaketa suposatu izan du. Alde batetik, askatasun ekonomikoa ekarri dio emakumeari, bestetik emakumea independientea izateko ahalmena ere bai. Gizarte mailan zein etxe mailan gauzak zeharo aldatu izateak iraultza txikitik iraultza handia izatera iritsi dela esan genezake. Era berean, harreman pertsonalari dagokionez, bikoteen arteko harremanak aldatu egin dira parekotasun gehiago lortuz. Orain arte emakumearen esparrua etxeko esparrua zen baina lan munduaren ezarpenez geroztik, mundu profesionalean ere azaldu da emakumea. Horren presentzia aldaketak suposatu izan ditu. 


2. Sufragismo feministari esker emakumeek gizonen pareko eskubide berberak dituztela lortu zuen. Honek inflexio puntua izan da emakumearen historian. Gaur egun ohiko eskubidea ematearren, aldarrikapen honi esker berdinatasunaren legeen oinarria jarri izan dela esan daiteke.

3. Emakumearen sexualitatearen askatasunari esker emakumeok bere gorputzaren jabe dira eta ez beste inorena. Norbera aske da nahi duen sexualitatea garatzeko eta aurrera eramateko. Gaur egun hainbeste eta oso ohikoak diren antisorgailuen erabilera garai batean ezinezkoak ziren. 

4. Emakumearen liberazioa gizarte menpetzaile androzentriko batengandik. Gizonezkoek botere duten gizarte baten menpe bizi garela eta bizi izan garela konziente izatean horren liberazioaren bila bihurtu da aldarrikapen nagusia eta aburu hau gizarteko eremu guztietara iritsi da. 

5. Eskubide politiko, sozial eta zibilen lortzea. Gaur egungo mendebaldeko herrialdeetan eskubide hauek bermatuta daudela esan genezake eta hori lortu ezean salatzeko eskubidea legoke. Izatez, justizia bera da guztiontzat.

Baina oraindik ere badira lortzeko bidean falta diren hainbat gauza. Esate baterako, parekotasun erreala lan munduan. Nahiz eta emakumearen presentzia eremu honetan geroz eta handiago izan, oraindik ez gaude gizonen pare. Izan ere, baldintza eta soldata baxuagoak jasotzen dugu. Lan prekaritate nabarmena pairatzen dutenak emakumeak dira dudarik gabe beste kolektibo batzuen artean (gazteak, etorkinak...). Beste gabezi nabermena zaintzan ematen da, izan umeengan edo agureengan, horren ardura eta pisu gehiena emakumeak dauka.


Hezkuntza esparruan aurrera eraman daitezkeen ideiak arestian aipatutako guztiak esango nituzke. Hezitzaile bezala horien transmititzaile izan beharko genuke gizarte justuago baten bila. 

http://hezkeh0506.blogspot.com/2015/11/feminismoa.html 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina