Neskaren eguna eta Emakumearen eguna aukeratu ditut. Bi egun berezi
hauek aukeratu ditut egun esanguratsuak direlako emakumeentzat.
- Lehendabizikoari dagokionez, oso gutxi ezagutzen den eguna
da. Gaurregungo neskek pairatzen duten giza eskubideen aldarrikapenean datza,
batik bat. Izan ere, eskolara joateko eskubidea, bere gorputz fisikoan
mutilazioa edota beste kaltea ez izateko eskubidea, bere nahia eta errespetua
edukitzeko eskubidea ezkontzeko edota beste batekin elkartzeko eskubidea,
e.a.
Garatu gabeko herrialde askotan ematen dira honelako egoerak
neskengan. Neskek ez dituzte mutilek dituzten eskubide berdinak, ezin dira
eskolara joan neskak direlako; bere gorputzaren jabe ez dira, mutilazioak
jasaten dituzte; ezkonduak izaten dira interes ekonomiko eta familiarrengatik…
Oso egoera latza eta larria ematen ari da eta gutxitan hartzen da aintzat.
Mendebaldeko herrialde garatuetan bizi garelako, ez diogu askotan erreparatzen
hango nesken egoerari eta prekaritateari. Alerta piztu behar dugu horrelako
injustiekin!
Urriaren 11n ospatzen da neskaren eguna.
- Bigarrenari dagokionez, emakumearen eguna, martxoaren 8an
ospatzen dugu. Gaur egun oso ezaguna eta oihartzun handia izaten duena. Egun
honekin emakumeek gizonek dituzten eskubide berberak izatea aldarrikatzen da.
Emakumea izateagatik gizarte honetan gutxietzita gaude, lan baldintza
desberdinak ditugu, soldata desberdinak, lan mundurako aukera urriak, bizitza
pertsonalean desberdintasun itzelak, desprestigioa,…
Lehenik eta behin, aitortu beharra dago feminismoak lorpen handiak
egin dituela emakumearen eskubideen alde. Gaur egungo gizarte aurreratuan
emakumeok lortu duguna hein handi batean mugimendu honi esker da. Hasi boto
eskubidea lortzetik, norberaren autonomia izateraino edozein banketxetan. Gure
amonek bizi izan zuten egoera gurearekin ez dauka zerikusirik. Etxeko
esparruetan murgidurik bizi ziren eta beren bizitza xedea etxeko eta familian
oinarrituta zegoen. Gaur egun gauzak, zorionez, asko aldatu dira. Emakumeok lan
mundura ere iritsi gara eta honek ekonomikoki askatasun handia eman digu baina,
zoritxarrez, baldintzak ez dira berdinak. Egun gizon eta emakume lan berdina
egiteagatik soldata desberdina jasotzen dugu emakumeok, gutxiago eta baldintza
okerragoetan. Zapalduta gaude gizonezko mundu batean bizi garelako. Bizi garen
gizarte androzentriko honetan gizonak dira botere dutenak eta beren arauen menpe
bizi gara. Esparru publikoan parekotasun handiago dagoela esan badaiteke ere,
eremu pribatuan emakumea izatearen desabantaila agerian gelditzen da.
Hemengo herrialde garatuetan emakumea lan mundura iritsi da baina
garatu gabeko herrialdeetan oraindik emakumearen egoera askoz ere larriagoa da.
Esate baterako, herrialde musulmanetan emakumeek askatasunik ez dute, gizon
baten menpean bizi dira eta gainera, kultura horretan murgildurik bere
gorputzaren mutilazioak ere jasotzen dituzte inongo baimenik gabe, hango legeek
hori babesten baitute.
Nire ustez, egoera hauek gainditzea oso zaila da egun batetik
bestera aldaketa radikalak emateko baina urratsez urrats lortzen joan daiteke.
Kontzientzia da lehenengo urratsa. Hezkuntzan dihar dugun guztiok horren
konziente izan beharko ginateke eta gure inguruko eskolako eragile guztiei hori
zabaldu eta berri eman. Sentsibilizatzean eta konziente izatean gaiarekiko
lehenengo hurbilpena da. Era bortitzean inposatzeak frentismoa ekartzen du eta
hori baino, erakarri egin behar da. Geureak egiteko konplizitateak bilatu
beharko lirateke. Horretarako, Kanpainak oso positiboak izaten dira.
Ikasleak dira gure lehenengo jasotzaileak baina ez ditugu ahaztu
behar gurasoekin eta beste irakasleekin ere lan handia egiteko aukera dugula.
Eskolan garatzen ditugun hainbat baloreetan oinarritutako hezkuntza hizpide
izanik gizarte justuago baten bila joan behar dugu denok.
Eredu positiboak eta eraikitzaileak eman, aliatuak eta konplizeak
bilatu eta aurrera egin begirada justuago baten bila. Geroa oraina baino
hobeagoa izango delakoan nago.
Konplizitate hori lortzeko bideo hau ipin daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=afZa5wesfE8
Konplizitate hori lortzeko bideo hau ipin daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=afZa5wesfE8
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina