Feminismoaren inguruan dugun ikuspegia oraindik akatsez beteta dagoelako eta nire ustez OLATU BERRIAK sortu behar ditugu, hain justu, Feminismo Mugimenduen garrantzia goraipatzeko eta bere lorpenak eta protagonistak gizarteak baloratzeko. Horretarako ondo aztertu beharko genituzke SARE SOZIALEN inguruan transmititzen ari dena.
Izan ere, Hezkidetzaren inguruan hitz egiten dugunean, orokorrean, gehiago edo gutxiago, adostasun batera heltzen gara. Baina feminismoaren inguruan aritzen garenean, nahiko ideia estereotipatuak agertzen dira. Radikalizazioa, matxismoaren kontrako kontzeptua, ...
Egia da, mundu honetan sartu berria naizela eta Celia Amoroseko hitzaldia benetan begiak ireki egin dizkidala.
Nik uste dut momentu honetan dagoen oztopo handiena hori dela, ideia distortsionatua dugula feminismoaren inguruan. Hori gertatu izan da Celiak aipatzen zuen Genealogiaren ezagupena falta zaigulako.
Hori dela eta, hezkuntza esparruan aurrera eraman beharko genituzke:
1.- Kurrikulum Feminismoaren historia, protagonistak, mugimenduak, kontzeptuak, aldarrikapenak, lorpenak, ... txertaturik egotea.
2.- Horrez gain feminismoa aktiboa lantzea. Talde feministak ikastetxeetan sortuz.
3.- Gaur egungo feminismo mota desberdinen inguruan hausnartu eta gure inguru hurbilean dauden mugimenduak eta lanak ezagutaraztea, baita feminismoa sare sozialetan duen papera ere.
4.- Emakumeak bistaratzea eta Historia eta Gizarteko ezagupen guztiak emakumeen ikuspegitik irakastea. (Guda mundialak, Mitologia, Filosofia, Artea,... emakumearen protagonismotik kontatzea)
5.- Argi utzi zeintzuk diren gizarte mailan oraindik gainditu behar ditugun eremuak. Eskolaren erantzukizuna bide horretan zein den zehaztu eta erantzun aktiboak garatu.
Izan ere, gizartean dauden hainbat pausu eman behar ditugu:
1.- Genero indarkeriari aurre egiteko pausu zehatzagoak eman
2.- Enpresa pribatuan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak oraindik nabarmenak dira
3.- Familia eta etxeko eginkizunetan benetako parekidetasuna egotea
4.- Emakumeen ahalduntze prozesuan, benetazko "erreferente ahaldunduak" gizartean bisibilizatzea.
5.- Gure sexuaz eta gorputtzaz benetako askatasuna izatea
Hala ere aipatu behar ditugu orain arte lortutako aldarrikapenak asko izan direla,
1.- Emakumearen botoa
2.- Hezkuntzarako eskubidea
3.- Neurri batean sexu-askatasuna
4.- Politika munduan sartu izana
5.-Lan munduan eta gizarte mugimenduetan parte aktiboa izatea
Egia da gaur egun normaltzat ikusten ditugula, baina lortu egin ziren garaietan "radikalak" izan ziren. Hori dela eta Radikalizazioa gaur egun feminismoarekin lotzen dutenei esango nieke, baietz, radikalak izan behar garela berdintasunerako pausuak lortzeko ezinbestekoak direla. Izan ere, orain radikalak diren ideiak berehala normalizatuak bizi izango dira, edo, hori espero dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina