Kaixo, azkenetakoa izango naiz, baina irisi naiz helmugara.
Ni Usoa
naiz, getariarra izatez, baina Oreretan bizi naiz eta Orioko Herri
Ikastolan dihardut irakasle lanetan Lehen Hezkuntzan. Urte mordoxka
daramat lanbide horretan, bizitza erdia baino gehiago, baina ilusioa
eta indarra ez zaizkit falta, zorionez; nire ofizioarekiko pasioa
sentitzen dut. Atsegin dut ikasleekiko tratu zuzena eta hurbila:
euren energia dastatzea, dituzten kezkak gelan elkarrekin
partekatzea, zailtasunen aurrean elkarri laguntzea, errespetoa gauza
guztien gainetik bailoestea eta BERDINTASUNAZ kontzientzia hartzea.
Hezkidetza
dela-eta, etxeko lanak jarri dizkiot neure buruari. Egia esan,
gaiaren inguruan urrats gutxi eman ditugu ikastolan, eta
zuzendaritzatik irakasleoi ikastaroaren berri iritsi zitzaigunean,
lehendabizi gaitegia gainbegiratu nuen. Segituan konturatu nintzen
asko nuela ikasteko; gainera, on-line izatea ondo baino hobeto
egokitzen da nire bizimodura. Bestalde, ez naiz batere iaioa
informatika kontuetan; beraz, arlo horretan aurrerapausoak emateko
ere erabiliko dut ikastaroa. Argi dut akuilu lana egin beharko dudala
ikastolan, gaiaren inguruan ikasitakoaz hausnararazteko eta ekimenak
martxan jartzeko.
Irakaskuntzaz
gain, zaletasun ugari ditut; energia sobera nonbait: euskara,
historia, politika, irakurketa, musika tresnak jotzea eta, duela
gutxi arte, korrika egitea (orain bi belaunak gastatuak ditut). Hain
zuzen ere, orain dela 30 bat urte, errepidera salto egiteak korrika
egitera eta gizonezkoekin denbora luzez nire zaletasuna partekatzeak
eragin positiboa izan zuen nigan. Besteak beste, lotsari muzin egiten
ikasi nuen, beldurrak uxatzen eta berdintasunean murgiltzen.
Hobetetzeko ditudan gauzak? Mordoxka bat! Pazientzia gutxi dut, “piper” samarra naiz, eta ez naiz ausarta. Azkeneko gabeziak dezente baldintzatzen nau, eta gainditu beharreko erronkatzat kontsideratzen dut.. Bakarrik bidaiatzen duten emakumeak miresten ditut, bizikleta eskuetan munduan zehar dabiltzanak arriskua, abentura eta jakin-mina bidelagun.
Besterik gabe, animo eta besarkada bat persona eta gizarte eredu berri bat eratzeko ahalegintzen ari zareten guztioi.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina