2016/10/24

HEZKIDETZAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Ezaguna da hezkidetza? Zeintzuk dira jarduera ildoak? 

Nire inguru hurbilean galdera hauen erantzunak jaso ditut. Nire testuingurua,lan egiten dudan haurreskolako lankideak izan dira. Hausnarketa egindako pertsonen profila emakumezkoa da, adin ezberdinetakoa eta 60,70 eta 80ko  hamarkadan jaiotakoak. Hezkidetza konteptua nire inguruan gehinbat "mutil eta neskak berdin tratatzearekin" lotu da, baina hitz eta kontzeptu hauek ere atera dira elkarrizketan zehar:  sexismoa, sistema patriarkala, generoa, berdintasuna eta urdina/arrosa. Elkarrizketatutako kideek ondorio hauek ere aipatu zituzten:

  • Hezkidetza ez da berria 60 hamarkadako lankidearentzat, aldiz beste hamarkadetako kideentzat hezkidetza kontzeptu berritzaile gisa bizi dute. Modan dago.
  • Unibertsitatean, hau da, magisteritza eskolan lantzen ez den arren oso beharrezkoa da lantzea.
  • Formazioaren beharra azpimarratzen duten arren, norberaren jarrerekin eta konpromezu sozialarekin lotzen da.
  • Jendartean, familian ere landu behar da eta ez eskolan bakarrik.
  • Estrategia gutxi garatzen ditugu gure haurreskolan eta beharrrezkoa da.

Gure inguru hurbilean arrazoi ugari daude hezkidetza lantzeko. Jarraian garrantzitsuak iruditzen zaizkidan 5 aipatuko ditut:
  1.  Aniztasuna balore positibotzat oinarri duen  Eskola inklusiboa lortzeko.
  2.  Pertsona askeak izateko eta pertsona gisa garatu ahal izateko ezarritako rol eta genero estereotipoak gainditzeko.
  3. Ezarrita dagoen jendarte eredu justuagoa lortzeko.
  4. Genero biolentzia prebenitzeko.
  5. Harreman osasuntsuak izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina