Hezkidetza hitza ezaguna zaien, egia esan inori ez
diot galdetu. Izan ere, hezkuntza esparruarekin loturarik ez duten hainbat
pertsonak behin baino gehiagotan hezkidetza zer den galdetu baitidate.
Hausnarketa sakonagoetara hurbiltzeko asmoz, adin, ikasketa eta lanpostu
desberdinetako hezkuntzarekin lotura daukaten emakumeei galdetu diet. Galdera,
hamabi emakumeri burutu diet eta zortzirek ez didate erantzun. Beraien iritziz,
galdera zaila da. Beste lau emakumeen erantzunak ondorengo hauek dira:
- 1. Ez dago lanik, jolasik, tresnarik… neskentzako bakarrik edo mutilentzako bakarrik direnik. Denok gara berdinak eta berdintasunean heztea litzateke hezkidetza. Eskolan hezkidetza lantzeko, egunerokotasuneko ekintzak aurkeztu haurrei: etxeko lanak (lisatzea, harrikoa..), konponketak, haurren zaintza, erosketa, joskintza… eta hauekin rolak landu.
- 2. Neska eta mutilak era berdinean heztea eta tratatzea. Ez neskak era batera eta mutilak bestera. Bereizi gabe hezitzea da hezkidetza.
- 3. Hezkuntza integrala sexuen arteko bereizketarik egiten ez duena. Hezkidetza lortzeko bidean amantalak kolore guztietakoak izatea sustatuko da. Jostailuen erabilera aniztasuna ere landuko da. Baina, etxetik jasoko dute umeek hasieran hezkuntza hori. Honez gain, jendarteak ere eragiten du. Aldaketa oso zaila da eskolak bakarrik lan eginez gero.
- 4. Neska eta mutilak berdintasun errealean hezteko, eskoletan eta gizartean, egin behar den esku-hartzea. Neskak eta mutilak gela berdinetan ikasteak ez du berdintasuna bermatzen. Gizartea sexu estereotipoez beteta dago eta ikasleak txiki-txikitatik, hauek errepikatzen ikasten dute. Jarraian aipatuko ditut nire uztez eskola hezkidetzaile batek egin beharko lituzkeen hainbat ekintza:
·
Bere
curriculum ezkutua aztertu beharko luke, estereotipo sexistak ez ditzan
errepikatu.
·
Estereotipoak
apurtzeko edo “desmuntatzeko” lan egin.
·
Ikastetxeko
espazio desberdinen erabilera aztertu eta erabilera berdintsua bermatuko duen
antolamendua egin.
·
Neska
eta mutilen parte hartzeak aztertu, batzuena bultzatzeko eta besteena apaltzeko
Ingurukoek emandako erantzun hauek aztertzeari
ekinda, neska eta mutilak berdin heztea desegokia dela deritzot. Izan ere,
neska eta mutilek ez dira berdin hezi behar, baizik eta aukera berdintasunean.
Honez gain, azkenengo ekarpenean antzeman dezaket curriculum ezkutua aztertzeko
edota eskolaren antolamendua aztertzeko ideia. Gainera, beraietako batean
eskolak ezin duela ezer egin transmititzen da eta ideia honek ikaratzen nau.
Izan ere, erronka gisa hartu behar dugu, eta hezkuntzan inplikatuta diharduen
kideen artean zailtasunaren ikuspegia zabaltzeak atzerakada ematen dit.
Gainera, haur bakoitzaren identitatea askatasunean, aniztasunean eta era
malguan garatzearen inguruko ideiarik ez da atera eta hau niretzat ezinbestekoa
da hezkidetzaren kontzeptuaren barnean.
Bai kideen definizioak ikusita, bai Interneten
bilatutakoaren arabera, hezkidetzaren kontzeptuak eboluzioa izan duela jabetu
naiz.
Nik
hezkidetzarekiko dudan ikuspuntua, hobekien Itziar Zunzunegi Etxebarriaren hitz
hauek laburbiltzen dute:
"Hezkidetza, heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta
diskriminazio ezan oinarritzen da. Gutxira arte, ulertzen genuen, neska eta
mutilen parekidetasuna eta aukera berdintasuna bermatzeko bidea zela. Garapena
izan du, eta, egun, esan dezakegu, genero estereotipoetatik kanpo egiten den
hezkuntza dela. Azkenaldian, dena den, bada nagusitzen ari den ideia bat:
baterako hezkuntzak (edo hezkidetzak) identitatea modu hertsi eta dikotomikoan
ulertzera kondenatu gaituela, dikotomiak (gizon/emakume, hetero/LGBT,
zisgeneroa/transgeneroa) aintzat hartuz eta minoriak toleratzeko ahaleginean
gelditu garela. Horrenbestez, egun, praktika irekiago bat proposatzen da,
genero rolak birproduzituko ez dituena eta sexu/genero sistema hierarkikoa
deseraikiko duena: hau da, LGTBfobia gainditzea, sexualitate guztiak aintzat
hartzea eta identitateen aniztasuna onartzea eta zilegitzea. Eta hori guztia
egitea espazio batean non umeek askatasuna eta aukera izango duten identitatearen
auto-eraketa dinamika malgu eta moldagarri bat garatzeko eta, modu seguruan,
testuinguru heteronormatibo eta patriarkal honetan, dialektika berri bat
praktikatzeko."
Ondorengo
link honetan berari egindako elkarrizketa bilatu dezakezue:
Hezkidetzaren inguruan astebetez hausnartu ostean, hemen uzten dizuet nire
HEZKIDETZAren akrostikoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina