HEZKIDETZA SARETZEN
Harremanak
Erantzunkizuna
Zentzuduna
Konpromisoa
Ideologia
Des(berdinak)
Eraldaketa
Transmisioa
Zintzoa
Askea
Orain
arte, hezkidetzaren inguruko definiziora gerturatzen aritu gara eta bagoaz heziketa
eredu honen inguruko klabeak zeintzuk diren ezagutzen. Hezkidetzan oinarritutako
heziketan lan egin nahi dugunontzat, ezinbestekoa da gure komunitatean eredu
honen balioen inguruko transmisioa lantzea.
Transmisioa
ezinbestekoa izanda ere, aldez aurretik, hezkidetzak, kontzeptu moduan, gure
inguruan duen lekua zein den aztertzearen beharra ere hor dago. Hortaz,
ikastaroan proposatutako ariketaren bitartez, nere inguruko 6 pertsonei galdera
zuzena egin diet, hots, zer da Hezkidetza?
Orokorrean,
kontzeptuaren inguruan egindako azalpenak
nahiko txukunak izan diren arren, batek baino gehiok hitz hau lehen
aldiz entzun izana onartu du. Erantzun gehienetan hezkuntza eta berdintasuna
kontzeptuak aipatu diren arren, badira nahastu diren bi kontzeptu, sexua
eta generoa.
Eraiki
nahi dugun gizarte orekatu eta helduagoarentzat hezkuntza oinarritzat definitu
duenik ere egon da. Hala ere, erantzun duten guztiek gaiaren inguruan duten
ezagutza eskaxa onartu dute. Ondorioz, jarduera ildoen inguruan ez dut inolako
ekarpenik lortu. Ildo hauei dagokionez, orientazio, formazio,
aholkularitza,,,,behar handia dagoela aipatu da.
Iazko
ekarpenen artean, Marivi Fernandezek egindako hau nabarmendu nahi dut. http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/10/hezkidetzari-bueltaka.html
Bi
erronka nabarmentzen dtu, eta izenburu bezala erabili dudan hezkidetza
saretzearen harira, gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak,
lagunak…) KUTSATZEAREN beharra azpimarratu nahi izan dut.
“Izan ere, daude, bai,
baina niretzat erronka inportanteenak
bi dira, alde batetik gai honetan sinesten dugunok aurrera egiten jarraitu
behar dugula gero eta sinesmen handiagoarekin eta gero eta indar gehiagorekin.
Bestaldetik gure inguruan ditugun pertsonak (familiartekoak, lankideak,
lagunak,...) kutsatu behar ditugu. Batzuetan ikusten gaituztefeministak bezala eta hau askotan ez da ondoegi
ulertzen den zerbait, pentsatzen dute gure harrikada dela eta ez dute hartzen
modu serioan. Niretzat hau da eguneroko erronka, ulertaraztea oso gauza serioa
dela eta benetan denon inplikazioa behar dugula, emakume zein gizon”
Aliatuak
identifikatu eta eskuhartze aktibo eta eraginkorra lortu nahi badugu, heziketa
eragile guztion artean SARE bat osatu beharrean gaude.
Hezkidetza lantzeko 5 arrazoi:
1.
Lehenik eta behin, Prebentzioa. Egun oraindik ematen diren genero mailako indarkeri egoerarik
gabeko gizartea nahi dugu!!
2.
Genero mailako desberdintasunen sustrai
diren mezu izkutu, hizkuntza, estereotipoen….. gainetik Pertsona askeak heztea.
3.
Gizarte
orekatu
baten eraikuntza posible egiten duen
eta horretarako oinarrian duen heziketa ereduan eskuhartu ahal izateko
gaitasuna eskuratzea.
4.
Integrazio fasetik, Heziketa Inklusibo fasera pasa ahal izateko
pausuak ematea.
5.
Egiten dugunaren inguruan hausnartu eta
ekiteko beste modu bat badagoela
adierazi ahal izateko gaitasuna eskuratzeko.
Bost
hauek zuek emandakoekin.............. MILA ARRAZOI!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina