“Zenbait emakume zain egoten dira,
zerbait noiz aldatukoeta deus ez da aldatzen, beraz,beren burua aldatzen dute.”
AUDRE
LORDE
(Itzulpena:
Danele Sarriugarte-Poesia Kaierak-SUSA)
Ikastaroa
bukatzen ari da, ez da ibilbide motza izan, eta beste ikastaro kideek
iada esan duten bezela, ez da ibilbidearen hasiera besterik. Zuei
denoi eskerrak ematea besterik ez da geratzen, eskerrik asko
bakoitzari zuen experientziak, iritziak, gertakizunak, bakoitzaren
jakinduria konpartitzeagatik.
Ibilbide
hontan berriro topo egingo dugulakoan nago, eta seguru orduan ez
garela orain garenak izango: ikastaroan zehar berplanteatzen,
desikasten eta ikasten, eraldatzen etengabe aritu gara eta espero
dut, hala jarraitzea!
ahalduntzea
aliantzak
jakintza
kolektiboa
Hauek
dira denon artean eraiki dugun ikastaroarentzako aukeratu ditudan
hitzak, uste dut, beraien kabuz hitz egiten dutela.
Ikastaroko
jarduerak egiterakoan maiz lagun izan dudan abesti bat da hurrengoa,
jarduerak egiterakoan askotan entzun dudana. Hor doa!
Ikastaroan zehar, ikasi dut
norberaren lotsak, beldurrak tresna bikaina izan daitezkela bertatik
ikasteko. Izan ere, bakoitzaren lotsek asko esaten dute bizi garen
gizarteaz, Mari Luz Estebanek Argiako Hezkuntza da gorputzarekin eta gorputzetik egiten den zerbait artikuluan azaltzen duen bezala.
Lotsa
sentitzen dugunean, gure ni-a oso gutxitua sentitzen dugu eta oso
esperientzia garrantzitsua da, ez bakarrik modu negatiboan. Josune
Irigoienek dio lotsa kontrol mekanismo bat dela, genero ikuspegitik
eta emakumeen kasuan gorputzari oso lotua; lotsak ondo erakusten digu
patriarkatuaren gune beltzak non dauden. Eve Sedwick-ek dio zerbait
transgreditu izanaren sentsazioa dela lotsa, nahiz eta batzuetan zer
transgreditu dugun oso ongi jakin ez. Horren bidez eratzen dugu gure
identitatea. Lotsatzen diren umeek erakusten digute non dauden
arazoak, eta ez da euren arazoa, gizartean ditugun problemak
identifikatzeko da baliagarria. Gorputzak lotsatzen baditu, erakusten
digute gorputzari lotuta zein arazo ditugun gizarte honetan.
Horregatik, lotsa mekanismo interesgarria izan daiteke ikasgelan
lantzeko.
Guk
ikastaroan zehar, gure gertakizun, lotsa eta beldurrak konpartitu
ditugu, eta bertatik ikasi dugu, hauek zergatik pasatzen zaizkigun konpartitu eta ulertzeak hauek indargune bilakatzen lagundu digu. Garrantzitsua dena da lotsa eta
beldur horiek kolektibizatu egin ditugula, eta hori ariketa ausarta
da.
Aipu ezagun
bati jarraiki, hau esango nioke hezkidetza esku hartzen ikastaroa
egitera hurbildu daitekeen norbaiti:
Hezkidetzen
ez duenak, ez daki zer den hau! Beraz, animatu!
Ondo
segi sorgintxook eta betirarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina