2017/11/06

Genero Indarkeria formatuak

Horren erro luzeak ditu genero indarkeriak, maiz ez naizela ohartu ere egiten bere dimentsioaz. Datuak izugarriak dira, bai denuntzienak, bai indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasaten dutenak baita erailketenak ere. Oilo ipurdia jartzen zait zifra horiek ikustean.

Honen guztiaren iturria jendarteak berak erreproduzitzen duen baloreak dira, ikasketa hori plano teorikotik praktikara eramanez.

Askotan pentsa izan dut egungo gazteen artean genero indarkeriak formatua aldatu duela. Hots, urteak atzera eginda emakumearen rola etxean egotekoa zenean, indarkeria hau zuzenago eta bisualago zela uste dut. Tratu txarrak bere osotasunean.

Baina generazio berrietan genero indarkeriak forma berriak hartzen ari delakoan nago, sare sozialen presentzia dela eta. Indarkeria fisikoa dagoela zer esanik ez datuak hor daude eta.

Gogoan dut hamasei hama zortzi urte bitarteko gazteekin Martxoak 8-an egin genuen tailer batzuk. Bertan ekintza ezberdinak egin genituen eta horietako batean, neskak gustuko zuten gazteak alde batean jarri behar ziren, eta mutilak gustuko zituztenak besteak. Bi taldeak , beraiek gustuko zuten emakume eta gizona islatu behar zuten silueta baten bitartez eta hiruzpalau ezaugarri gehituz. Horren helburua, emaitzak guztion arteak hitz egin eta hausnarketa egitea zen.


Nesken kasuan oso aberasgarria izan zen ikustea, silueta galdera ikur bat zela, taldeko bakoitzak gustu desberdinak zutelako. Eta ezaugarriei dagokionez, feminista izatea ezin bestekotzat jotzen zuten.

Mutilen kasuan, siluetak estereotipo guztiak betetzen zuen: neska argala, ile horia, begi urdinak, bular handiak eta gerri estua.

Ezaugarrien artean, alaitasuna, zintzotasuna eta jeloskortasuna zeuden. Alarma guztiak piztu zitzaizkigun hori irakurtzean. Guztion artean ekintza komentatzen hasi ginenean, gazteetako batzuk jeloskorra izatea oso balore positiboa zela esan zuten, maite zaituztenaren seinale baita.

Adibide gisa, foroan ikusi ditugun bideo batzuetan agertu diren Whatsappeko mezuen antzerako adibideak esan ziren.

Nire gogoeta hori da beraz, genero indarkeria erreproduzitzen jarraitzen dugu, formatu desberdinetan bada ere.




Iazko posten artean, nire proposamen, hau da. Analisi sakon eta bikaina.

https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2016/11/bizitza-besteen-baitan-antolaturik_7.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina