Mugimendu sozial honek jarraitzaile beste etsai dituela
esan daiteke. Naiz egunkarian argitaraturiko “Feminismoa txarra da” artikuluak adierazten duen bezala, hiztegiek ere kontraesan nabariak izaten
dituzte hitz honen definizioa aurkezterakoan. RAE-k adibidez, “Emakumeentzako gizonek dituzten eskubide
berak exijitzen dituen mugimendua” dela dio. Bertan antzematen da,
gizonek gizon jaiotze hutsagatik eskubide batzuk dituztela, eta emakumeek aldiz
irabazi edo eskuratu egin behar dituztela. Ba hala izan da. Historikoki,
emakumeen borrokari esker, hainbeste lorpen egon dira. Besteak beste, hezkuntza
eskubidea, boto eskubidea, abortu eskubidea, lan munduko parte izateko
eskubidea eta ondarearen jabe izateko eskubidea. Hala ere, ezin da esan bide
osoa egina dela. Pausu handi eta garrantzitsuak eman diren arren, bideari ekin
behar diogu benetako berdintasuna lortu arte, hutsune nabariak baitaude gaur
eguneko gizartean ere.
Hezitzaile bezala landu
beharreko gaiei dagokienez, mikromatxismoak eta ziberfeminismoa jorratzea
ezinbestekoak direla deritzot. Hasieratik argi ikusi ditut arlo hauen
beharrizanak ingurune hurbilean, eta Maitek
bere iazko postean proposaturiko erronkak irakurritakoan, berdin
pentsatzen dugula konturatu naiz.
Mikromatxismoak gizartean oso barneratuta dauden eta emakumeak zapaltzen dituzten ekintza
ikusezinak dira. Jendartean normalizatuta dauden egoerak direnez, egiten dituen
gizona ez da eragindako kalteaz ohartzen. Are gehiago, batzuetan, hain daude
sartuta gure egunerokotasunean, jasaten dituen emakumeak ere arrunt bezala
ikusten dituela. Horregatik, sistema hori desikasi behar dugu, denonganako
errespetuan oinarritutako berria eraikiz.
Ziberfeminismoa, aldiz, sare sozialekin oso harremanduta dago. Sareak ere egunero erabiltzen
ditugun tresnak dira eta lanerako, denbora-pasarako zein harremanetarako dira baliagarriak.
Hori hala dela, emakumeok, askatasunez gure iritzia eta ikuspegia zabaltzeko
bidea bihurtu behar da.
Solasean Ziberfeminismoa eta sare sozialak
Aurreko bideoan agertzen den June Fernandez aukeratuko dut gaurkoan Emakume Feminista
eredugarria dela uste dudalarik. Pikara Magazine aldizkari
digital feministaren abiarazle eta zuzendaria da, eta kazetaritza ikuspegi
feminista batetik lantzen duelako dut gustuko.
Argitaratu berri duen “10 ingobernables” liburuan, zapalkuntza
matxistaren biktima batzuek jasandako erasoetatik irten eta bizitza
berreraikitzeko izan duten ausardia eta kemena kontatzen du. Zentzugabeko
sistemari aurre egin eta haien bizitza konplikatu arren, askatasuna lortzeko
borrokatzen duten hamar pertsonen istorioak dira.
Dena dela, EMAKUME FEMINISTA EREDUGARRIEN zerrenda amaiezina
egin daitekeela esango nuke, batzuk kalean borrokatu eta gaur egun goraipatzen
ditugunak; eta beste hainbeste, etxeetan ezkutuan, beldurrez bizitzako une
latzei aurre egin diotenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina